Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Martxan utzitako autoa lapurtu zioten

Orain dela bi aste autoa etxeko atearen aurrean aparkatu nuen umeen kotxeak deskargatzeko, bidaian jarraitu asmo nuen eta. Martxan utzi nuenez, norbait autora sartu eta eraman egin zuen. Autoa lapurreten kontra aseguratuta dago, baina, dirudienez, ebasketa da, ez baitzen indarkeriarik izan. Konpainiak dio ez dudala inolako kalte ordainerako eskubiderik. Zer egin nezake?

 Ebastea edo indarkeria erabili gabeko lapurreta ekintza bat aseguratutako lapurreta arriskuari dagokion erabakitzeko, Aseguruen Kontratu Legera jo behar dugu. Haren arabera, "gauza aseguratuen legez kontrako lapurreta, hirugarren batek egina" bada, ordaindu egiten da. Horrek bai lapurreta bai ebasketa hartuko lituzke barne. Auzitegi Gorenak zehaztu duenez, garrantzitsuena da argi izatea lapurreta, aseguruari dagokionez, legez kontrako lapurretarekin identifikatzen dela. Hortaz, kontsidera liteke ibilgailuaren indarrik gabeko lapurreta aseguruak ordaintzekoa dela , legearen erredakzioa eta Auzitegien interpretazioa kontuan hartuta. Alabaina, arretaz irakurri behar dira polizaren baldintzak, badaezpada ere ebasketa arriskua espresuki haietatik kanpo balego. Hala balitz ere, gogoratu beharrekoa da aseguru kontratuetako klausulak baliogabeak izan daitezkeela baldin kontsumitzaileentzat kaltegarriak badira. Erreklamazioari dagokionez, eta behin ezbeharra jakinarazteko izapidea beteta, Aseguru Kontratuaren Legearen 18. artikuluak dioenez, aseguratzaileak, ezbeharra gertatu dela berresteko behar diren ikerketa eta peritajeak bukatutakoan, kalte ordainketa bete behar du, eta ezbehar horrek eragindako kalteak ere bai, gertatuz gero. Azkenik, aseguru konpainiek ez dute zertan ezbeharraren ondorioak ordaindu baldin hura asegurudunaren arduragabekeria larriagatik gertatu bada. Ibilgailua giltzak jarrita uztea arduragabekeria larria den ala ez (ezetz uler liteke, ez larria behinik behin), epaile batek zehaztu beharko luke, konpainiak hala argudiatuko balu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto