Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Errioxako abelbideak, aragoitar mendiarteak, kordel eta zidor gaztelarrak... Abereen transhumantziaren antzinako bideek berebiziko sarea osatzen dutelarik, Penintsula Iberikoa zeharkatu eta josten dute 125.000 kilometroko luzeran, 425.000 hektarea okupatuz. Abelbideak Espainiako berrogei herrialdetan barrena hedatzen diren korridore ekologikoen antzekoak dira eta, egun, abereak larrez aldatzeko ez ezik, aisialdiko jardueren ardatz ere bilakatu dira. Abelbideen %40 desagertu omen da dagoeneko: ondasun publiko horren zokorapenaren aurka derrigorrezkoa da bide horien egungo egoera ezagutu eta -azienda-erabilerarekin bateragarri izanik, betiere- bertan gauzatzeko moduko alternatibazko jarduerak eskaintzea, berreskuratu eta suspertuko badira.
Bide horien jatorria antzinako artzaintza nomadaren garaietan kokatzen delarik, loraldira Mesta erakunde ekonomiko eta abeltzaintzazkoaren garapenean iritsi ziren XV. eta XVI. mendeetan. Tradizioz, artaldeak urte sasoi jakin batzuetan larre bila joaten ziren (horixe da transhumantzia, alegia) mendietako larre udatiarrak eta haranetako negutarrak lotzen zituzten abelbideetan barrena. Historikoki, mendiarte horietan liskar eta borroka ugari gertatu izan da, artaldeek nekazarien lurrak zeharkatu izan dituztelako. Horrelako kalapitarik jazo ez zedin, abelbideak mugatu eta zedarritu eta erabilera arautu egin zen. Bide horien osagarriak ziren uraskak (ganaduaren egarriak asetzeko aska, erreka edo ibai-bazter egokiak), atsedenlekuak (aziendak eta artzainak atseden hartzeko tokiak) eta saroiak (artzain eta abereek gaua emateko babestokiak).
XX. mendearen bigarren erdian abeltzaintza tradizionalak nozitu krisiak eta nekazaritza bertan behera uzteak (saroiek jasan izan dituzten gehiegikeria eta eraso ugariez gainera) horien gainbehera azkartu egin dute: egun, altxor horren iraupena ez ezik, bide horiekin loturiko ondare etnografiko, historiko eta kulturalarena ere arrisku gorrian dago.
Hiru abelbide sistema nagusi daude
Erdialde edo Segoviakoa, Mendebalde edo Leongoa eta Ekialde edo Mantxakoa. Segoviarrari andaluz eta soriarra ere esaten zaio. Aurreneko biak egungo Madrilgo Erkidegoaren (berau baita abere dentsitate handieneko herrialdeetako bat, Sistema Zentraletik hegoaldera estrategikoki kokaturik baitatza) lurretan dezente sartzen dira. Bertan biek dituzte garrantzi handiko tarteak, Sistema Zentrala gainditu behar baitute pasabide naturaletan barrena
Abelbideen erregimen juridikoak horien izaera publikoa aintzat hartzen du eta sistemaren osotasuna Europa guztian bakarra izateaz gainera, berebiziko interesa duen herentzia historikoa dela dio. Autonomi erkidegoek horrelako abelbideetan taxuzko jarduerak burutu behar dituztela xedatua du egungo legeriak, hurrengo helburuak erdiesteko:
Abelbideetan debekatuta dauden jarduerak:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa