Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Elikadura kontuetako zenbait adituren arabera, eguneko hiru janaldi nagusietako energi hartzea honela banatu behar da: gosarian guztiaren %20-25, bazkarian %30-35 eta afarian %25-30. baina hori ez da, hain justu, egin ohi dugun banaketa. Espainiako biztanleriaren elikatzeko ohiturei buruzko zenbait datu berrik berretsi dute pertsona askok gosaria bezala afaria ere bigarren plano batera baztertzen dutela. Afarietan ohikoa da mokadu arin bat (hestebeteak, gazta, esnea gailetekin...) edo plater aurrez prestatuak (pizza, kroketak, enpanadillak, saltxitxak, etab.) hartzea, eta janari horiek, sukaldean denbora aurrezteko balio badute ere, duten profil elikagarria ez da onena.
Elikadura orekatu eta askotarikoa ahalbidetzen duen metodo eragingarri bat asteko bazkari- eta afari-menu bat prestatzea da. Hartan oinarrizko taldeetako janariak sartuko dira, gomendatutako maiztasunaren arabera. Gauez hartuko diren janariak hautatzeko, egunez kontsumitutakoak izan behar dira kontuan, orekatzen eta errepikatu gabe hartzen saiatzeko. Bazkaria orekatzeko postrea balia dezakegun bezala, afariarekin gauza bera egiten saia gintezke eta hartara eguna elikagai-ekarri egoki batez bukatu. Afariak beti eguneko gainerako janaldietako arduragabekeriak zein gehiegikeriak berdindu ezin badu ere, ohituz joan behar dugu azken janaldi hori egunean hartutakoaren osagarri perfektua bihur dadin.
| ESNEA ETA DERIBATUAK | EGUNERO |
|---|---|
| OGIA | |
| FRUTA | |
| BARAZKIAK | |
| HARAGIAK | Asteko 6 aldiraino |
| ARRAINAK | Gutxienez 3 edo 4 aldiz asteko |
| ARRAUTZAK | 4 edo 5 unitate asteko |
| EGOSKARIAK | 2-4 aldiz asteko |
| ARROZA PASTA PATATAK | -4 aldiz asteko |
Menuak planifikatzeak janaldiak askotarikoagoak egiten eta ahaztuta zeuden platerak sartzen laguntzen du.
Barazkiak: krematan, kroketak ganba eta espinakekin, entsaladak, barazki tortillak (kuiatxoa, berenjena, piperrak, espinakak...).
Arrainak: kroketatan, albondigatan, pizza atun eta antxoekin, piper betetan, atun edo bakailao tortilla, zopatan...Eta berdin janari talde guztiekin.
Entsalada baliabide osasungarri, elikagarri eta prestatzen azkarra da, eta konbinaketa asko onartzen ditu. Nagikeria gainditzeko, entsalada aldez aurretik presta dezakegu, eta denbora gutxi baldin badugu, ontziratuta eta kontsumitzeko prest dauden entsaladak har daitezke. Baina entsalada guztiek ez dute oreka bera. Oreka lortzeko, afaltzeko plater bakar gisa hartzen bada, entsaladak kalitate oneko proteina-dosiak (arrautza, oilaskoa edo indioilarra, arraina, urdaiazpikoa, gazta...), irintsuak (ogi pixka bat, arroza, pasta edo patatak) eta olioa eduki behar ditu, barazkiez gainera.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa