Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Brontzeatze artifizialeko establezimenduak: Solariumak: arautzeko legea urratzen dute

Espainia osoan bisitatu diren establezimendu guztien %8k bakarrik gainditu dute indarrean dagoen arautegian oinarritutako azterketa hau

Jakin beharrekoa eta konparaketako taula

Brontzeatzeko saioaren aurretik

  • Solariumera estreinakoz goazela gure larruazalaren fototipoa zein den eta UVA izpiak luzaro hartzea onartuko duen jakin behar dugu: nolako arriskuak izan ditzakegun informazioa jasotzea komeni zaigu, hitz batez. Era berean, brontzeatze saioa egokiro bete dezagun komenigarria da establezimenduko pertsonalaren argibideak zehatz-mehatz aditzea.
  • UVA izpiak hartuko ditugun establezimenduan informazioa orritxo batean eta itxaron gelako karteletan irakurriko dugu eta, gainera, establezimenduko pertsonalak (behar bezalako tituluaz jantzita) bidezko aholkuak emango dizkigu.
  • Brontzeatze saioan hasi aurretik, geure larruazala sakon-sakon garbitu behar dugu zeinahi produktu kosmetiko (perfume eta makillajeak, gehienbat) bertatik ezabatzeko. Era berean, lentilla, bitxi eta metalezko objekturik gabe sartuko gara kabinan.
  • Ez erabili eguzki izpietatik babesteko kremarik, ezta brontzeatzea azkartzeko produkturik ere: baliteke-eta substantzia fotosentsibilizatzaileak edukitzea.
  • UV izpiekiko larruazalaren sentsibilitatea areagotzen duten botika edo substantziak hartzen ari garen bitartean ez zaigu komeni UVA izpiak hartzea, hipersentsibilitate motako erreakzioak ager daitezkeelako.
  • Haurdun dauden emakumeek ez dituzte UVA izpiak hartu behar.
  • Kontuan izan gure azal motarentzat egokia den saioaren iraupena, ez egin saio luzeagorik; ez egin saiorik aurrekotik 48 orduko igaro ez badira.
  • Egun berean ez egin bi saio: eguzkitan eta UVA izpiak hartzea, alegia. Aurreneko saiotik bigarrenera 48 ordu igarotzea komeni da.
  • Depilazioa edo geruza korneoaren desfoliazioa egin ondorengo 24 orduetan ez jarri eguzkitan.
  • Saioa amaitu ondoren, aplikatu krema hidratatzailea UVA edo eguzki izpiek jasotako alderdi eta atal guztietan.
  • Ez jarri alderdi genitalak UVA izpien eraginpean.
  • Erabili beti betaurrekoak edo honelako erabileretarako homologatuak dauden gailu itsasgarriak, begietan lausoa, konjuntibitisak edo hanturarik ez nozitzeko. Betazala ez dugu erradiazioaren kontrako erabateko babesa. Lentillak erabiltzen badituzu, kendu saioan hasi baino lehenago.
  • Estali edo babes ezazu ile tindatu edo koloregabetua.
  • Solariumen erabilera debekatua dute 18 urtetik beherakoek.

Brontzeatzeko saioan

  • Ez kendu inola ere betaurreko babesleak.
  • Basodilatazioaren eraginez, brontzeatze saioan larruazala gorritzen bada, baliteke horren zergatia eritema termikoa izatea. Horrelakoetan utzi gorputza hozten, erradiazio denbora laburtu eta ez egin izerditan.

Brontzeatzearen ostean

  • Hidratatu larruazala, eskuzabal.
  • Azala gorri eta tenkatuta agertzen bada, hobe da hurrengo saioa 48 ordu igaro baino lehenago ez hartzea.
  • Egun horretan ez jarri eguzkitan.
  • Larruazalean babak, zauriak edo gorriuneak agertzen badira, jo dezagun sendagile dermatologoarengana.

KONPARAKETAKO TAULA

Arautegi berria jarri bai, baina bete ez
Araudia: Irailaren 27ko 1002/2002 Errege Dekretua: Urratze gradua
Brontzeatzeko makinen erabilera, 18 urtez beherakoei debekatua. Bisitatu diren establezimenduen %58k ez du adierazten informazio kartelen bidez.
Brontzeatze saioa hasi aurretik, erabiltzaileak adostasuna agertu eta sinatu beharreko agiria (bertan azaltzen dira hartu beharreko neurriak eta balizko arriskuak). Establezimenduen %76k ez du entregatzen agiri hori.
Diren larruazalen motak eta mota bakoitzari komeni zaion iraupena adierazten dituen kartela agerian. Establezimenduen %47k ez du kartelen bidez informatzen
Izpi ultramoreen arriskuak iragartzen dituen kartela agerian Establezimenduen %35ek ez du informatzen kartelen bidez
Saio aurrean hartu beharreko neurriak adierazten dituen kartela agerian Establezimenduen %17k ez du informatzen kartelen bidez
Prebentzio, sendatze edo osasunarentzat mesedegarri diren eraginak adierazten duten kartelak debekatuta. Establezimenduen %18k ez du kartelik agerian
Brontzeatze saioan begiak babesteko betaurrekoak edo itsasgarriak emateko obligazioa Establezimenduen %16k onartzen dute begiak babesteko gailurik gabe kabinan sartzea
Brontzeatze aparatuak ikuskatu eta mantenua egiten dela bermatzen duten agiriak jende aurrean agertzea Establezimenduen %72k ez du horrelako kartelik agerian
Brontzeatzeko kabinan erabiltzeko argibideak toki ikusgarrian Establezimenduen %59k ez du horrelakorik agerian
Pertsonalak behar bezalako titulua izan behar du edo, bestela, brontzeatzeko aparatuei buruz berariazko ikastaroa hartu behar izan du Establezimenduetako pertsonalaren %58k dio berariazko titulurik edo ikastaroa hartzerik ez dela behar
Ez da komeni egun berean brontzeatzeko aparatuan sartu eta eguzkitan jartzea Establezimenduen %42k ez du jakinarazten hori
Aurreneko saiotik bigarrenera 48 ordu uztea Establezimenduen %16k bi saio segidan hartzea onartzen dute
Brontzeatzeko aparatuak desinfektaturik eta asepsia egoera zuzenean agertzea Establezimenduan %12 garbitasun egoera txarrean daude
Pertsonalak erabiltzaileari zeinahi informazio eman behar dio, bere aholkularitza eta guzti. Enplegatuen %50ek informazio okerra ematen dute saioaren iraupenaz. %82k ez dute behar bezala larruazala aztertzen eta ez dute inongo aholkurik eskaintzen erabiltzailearen larruazal mota horri komeni zaion saioaz.
%56k ez du saioko arrisku eta hartu beharreko neurriez aholkularitza egokirik ematen.
Adierazitako informazioa Aholkularitza Pertsonalaren titulazioa Brontzeatzeko kabinak Azken kalifikazioa
Bartzelona Hala-moduz Oso gaizki Oso gaizki Ongi Hala-moduz
Malaga Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Oso gaizki
Alacant Oso gaizki Gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki
Iruñea Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki
Madril Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Oso gaizki
Murtzia Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki
Coruña Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Aceptable Oso gaizki
Valentzia Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki
Gasteiz Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Gaizki Oso gaizki
Donostia Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Oso gaizki
Bilbo Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Hala-moduz Oso gaizki
Cadiz Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki
Logroño Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Oso gaizki
Batez beste Oso gaizki Oso gaizki Oso gaizki Gaizki Oso gaizki

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto