Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Brontzeatze artifizialeko establezimenduak: Solariumak: arautzeko legea urratzen dute

Espainia osoan bisitatu diren establezimendu guztien %8k bakarrik gainditu dute indarrean dagoen arautegian oinarritutako azterketa hau

Prezioetan alde handiak

UVA izpien saioaren batez besteko prezioa 5 euro da, aztertu diren 130 establezimenduetan. Denetan hiririk garestiena Donostia da (batez beste, 6,8 euro saioko), ondotik Cadiz, Murtzia eta Alacant datozkiola (5,9 eta 6,1 euro bitarteko prezioa, saioko). Batez besteko horren gainetik zebiltzan Madril (5,5 euro saioko), Malaga (5,4 euro) eta Bartzelonako zentroak ere (5,2). Hiri merkeena Coruña da: saioaren batez besteko saioa 3,4 euro kostatzen da. Ondoren Valentzia (3,6 euro) eta Logroño (3,8 euro) datoz. Batez besteko espainiarraren azpitik dabiltza Iruñea (4,2 euro saioko), Gasteiz (4,3 euro) eta Bilbo (4,6 euro). Dena den, prezio batetik besterako alde handi horiek baino nabarmenagoa da egiaztapen hau: prezioen zerrendak hamar solariumetatik lautan bakarrik zeuden jende aurrean agerian.

UVA izpien eragin mesedegarriak iragartzea, debekaturik

Legeak berariaz debekatzen du UVA izpiak hartzeagatik osasunarentzat eragin mesedegarriak (sendatze edo prebentziozkoak) lor daitezkeela aipatzea brontzeatze zentroetan.

Solarium horiek ez dauzkate azaleko gaitzak tratatzeko eguzki pantailak, bertako makinak teknologikoki ez baitira gauza erabiltzaile bakoitzari komeni zaizkion erradiazioak emititzeko eta neurtzeko. Oinarri-oinarrizko lanparak dira eta erradiazioak era irregularrean igortzen dituzte, funtzionamenduan zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta gorabehera handiagoekin.

Ospitaletako makinek, ordea, larruazalaren gaitzak tratatzeko balio dute erradiazio dosiak eta denbora neurtu ez ezik, lanparen emisioen gorabeherak ere doi-doi kontrolatzen dituztelako. Atal honetan ere bost establezimendutatik batek araua urratzen du, UVA izpien erabilerari bertuteak aitortzen dizkiolako: "antsietatea arintzen du", "akne arazoak konpontzen laguntzen du", "kolesterola eraisten du", "odoleko oxigeno fluxua errazten du", "libidoa areagotzen du", "onura psikologikoak eragiten ditu", "hezueria hobetzen du", etc.

UVA izpiak hartu aurretik, brontzeatzeko kremarik ez

Profesionalak bezeroari ohartarazi behar dio argi eta garbi brontzeatzea azkartzen duten produktuen erabiltzea ez dela gomendatzeko modukoa UVA izpiak hartu aurretik, larruazalean kalte eragin dezaketen substantzia fotosentsibilizatzaileak eduki ditzakeelako produktu horrek.

2003ko arazoaz geroztik Euskadiko Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen arauteriak xedatua du: "Beltzarantze zentroek brontzeatze prozesua azkartzeko inolako produktu kimiko, dermatologiko nahiz kosmetikorik ezin entrega diezaiokete erabiltzaileari". Egoera, ordea, arras bestelakoa da: bisitatu diren establezimenduen %24tan brontzeatzea azkartzeko kremak (inongo eguzki-filtrorik gabeak, denak ere) erabil zitzaten aukera eskaini zitzaion erabiltzaileari.

Izpi ultramoreak: motak

UVA izpiak: larruazalean sakon sartzen dira eta lesio larriak eragin ditzakete. Brontzeatzeak eragiten duen kolorearen eragile dira eta, erre edo kiskali egiten ez duten arren, epe luzera azalean UVB izpiek baino kalte larriagoak ondorioztatzen dituzte. Larruazala UVA izpien erradiazioen bitartez beltzaran bilakatuz doa, izpi horiek zelulei melanina (azala beltzaran agerrarazten duen pigmentu naturala) ekoitzi arazten dietelako.

UVB izpiak: eguzki eritema edo erredura eragiten dute. Larruazalaren gainaldeko geruza (epidermisa) kaltetzen dute izpi hauek eta oso litekeena da haren eragin kaltegarria begiek ere nozitzea. Epe luzera, jakina, eragin metagarria dute.

UVC izpiak: denetan erasotzaileenak izaki, ozonozko geruza ez dute zeharkatzen, atmosferak xurgatu eta hantxe geratzen direlarik, atxikirik. Dena den, horrelako izpiak iturri artifizialek ere emititzen dituzte: lanpara germizidek, esate baterako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto