Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Brontzeatze artifizialeko establezimenduak: Solariumak: arautzeko legea urratzen dute

Espainia osoan bisitatu diren establezimendu guztien %8k bakarrik gainditu dute indarrean dagoen arautegian oinarritutako azterketa hau

Osasunaren mesedetarako...?

  Makina horietako filtroek B motako erradiazio ultramoreak (larruazalarentzat arriskutsuenak) suntsitzen dituztela eta A motakoak (brontzeatzen dutenak) iragaten uzten dituztela egia da; baina UVB izpiak arrisku handiagokoak badira ere, UVA izpiek ere badute arriskurik: larruazaleko zuntz elastikoetan dute eragina eta asko hartzen direnean epe luzera azalaren zahartzea eta minbizi-aurreko lesioak sortarazten dituzte. Beste aldetik, urteen poderioz (edo matxurarik izaten badute, edo behar bezalako mantenua egiten ez bazaie), makina horietako filtro babesleen eraginkortasuna ahulduz doa eta gure osasunarentzat biziki kaltegarriak diren UVB horiek geroz eta gehiago emitituko dituzte.

Melanoma (larruazaleko minbizi mota bat) da mundu zabaleko populazioan gehien ugaltzen ari den tumorea. Adituen ustez, melanomaren diagnostikoen ugaltze hori, geroz eta pertsona gehiagok eguzkitan edo brontzeatzeko makinen UVA izpietan denbora asko ematearen ondorio da.

Jabetze sozial eskas horren arrazoietako bat, izpi ultramoreek eragiten dituzten kalteak brontzeatze saioan bertan agertu ordez, epe luzera nozitzen direla izan liteke. Dena den, larruazalaren une jakin bateko ezaugarriak aldatu egin daitezke, bizitza osoan pairatu dituen erasoaldien munta eta kopuruaren arabera, erradiazio ultramoreen eragina metagarria baita, izaeraz.

Joan den martxoan CONSUMER-eko teknikariek, bezero plantak eginez, erabilera publikorako brontzeatze kabinak dituzten 130 establezimendu bisitatu zituzten, bi helburu erdiesteko: batetik, erabiltzaileari eskaintzen zaion zerbitzuaren kalitatea ezagutzea eta, bestetik, indarrean dagoen arautegia erabat betetzen duten egiaztatzea. Madrilen hamar establezimendu bisitatu zituzten teknikoek; beste horrenbeste hurrengo hirietako bakoitzean: Bartzelona, Valentzia, Bilbo, Malaga, Coruña, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Murtzia, Cadiz, Alacant eta Logroñon.

Aztertu ziren establezimenduak hauek izan ziren: brontzeatzeko berariazko 39 areto, 54 estetika zentro, 8 gimnasio eta brontzeatzeko aparatua duten 29 ile apaindegi.

Ikerlan honetatik atera dugun lehendabiziko ondorioa hau da: solariumen jarduera arautzen duen legea (1002/2002 Errege Dekretua) 2003ko urtarrilaz geroztik indarrean dagoen arren, brontzeatze artifiziala eskaintzen duten zentro horietako gehien-gehienek ez dituzte zuzendu Administrazio espainiarrari berariazko legeria hori sortarazi dioten praktikak.

Sektorean nagusi den profesionaltasun eskasa, UVA izpiek sortarazten dituzten kalte eta arriskuez behar bezain ongi jabetu erabiltzaileak jabetu ez izana eta indarrean aresti sartu den araua betetzen ari den ez kontrolatzea egungo egoera irregularra ulertzeko egiazko aitzakiak dira: egoera kezkagarria da, dudarik gabe, erabiltzaileen osasuna ondore larriak paira ditzakeelako epe luzera.
Herritarren osasuna kalte dezakeen eta estetika pertsonalarekin lotua dagoen modako fenomenoa topatu dugu bidean, ostera ere: argaltasuna kosta ahala kosta, piercing eta tatuajeak, etc.
Erradiazio ultramoreen bidez larruazala brontzeatzeko aparatuen salmenta eta erabilera arautzen du legeak, UVA izpiak hartzearen eragin kaltegarriak gogoratzen ditu eta brontzeatze zentroei hainbat obligazio betearazten dizkie: irradiazioaren intentsitatea mugatzea, horrelako izpietara egotearen ondorioez bezeroei informazioa ematea, zentro horietako enplegatuei lanbidezko berariazko prestakuntza hartzea eta autonomi erkidegoko agintariei brontzeatzeko aparatuei aldizkako mantenua eginarazten die.

CONSUMER-ek eginiko ikerlanak agertu dituen datuak erabatekoak dira: azterturiko zentroetatik %7,7k (130etatik 10ek bakarrik) gainditu dute proba; gainerako %92,3k (120 zentro, guztira), ez. Horiek ez ezik, establezimenduen %67k (87 zentro) nota orokorra "oso gaizki" atera du.

Egoera on samarreko hiriak Bartzelona (azterturiko 10 zentroetatik lauk gainditu dute proba) eta Malaga (bi zentrok) dira. Ondotik Cadiz, Madril, Valentzia eta Murtzia datozkie (azterketa zentro bakar batek gainditu du hiri bakoitzean). Gainontzeko hirietan -13tatik zazpitan, alegia- CONSUMER-ek bisitatu dituen zentro guzti-guztiek "gutxiegi" kalifikazioa atera dute.

Derrigor eman beharreko informaziorik ez

Nahitaez jakinarazi behar den informazioa (bai kartelen bitartez azaltzekoa, bai establezimenduetako pertsonalak hitzez eman behar duena) ez agertzea da "gutxiegi" kalifikazio jeneralizatuaren arrazoi behinena. Bezeroari ematen zaion aholkularitza (horrelakorik ematen denean, noski) eskas-eskasa da beti.

UVA izpiak hartzeak osasunarentzat izan ditzakeen arriskuak eta brontzeatze saioan hasi aurretik hartu beharreko neurriak jasotzen dituen agiria (nahitaez entregatu beharrekoa, arautegiaren arabera) lau establezimendutatik batean bakarrik entregatzen zaio erabiltzaileari. Bestetik, establezimenduen %82k funtsezko prebentziozko protokoloa (erabiltzailearen larruazalaren fototipoaren egiaztapena, alegia) oker bete zuen. Zentro gehienetan sakontasun eta profesionaltasun gutxiegiz egiten da: ez zaio galdetzen bezeroari nolako larruazala daukan, nolako arazoak izan dituen; haren aurpegiari so egin eta berehala brontzeatzeko kabinan sartzen dute enplegatuek.
Arautegiak berariaz debekatzen du UVA izpiak hartzeagatik osasunarentzat eragin mesedegarriak (sendatze edo prebentziozkoak) aipatzea baina bisitatu diren establezimenduen %18k urratu egiten dute legea, UVA izpiek horrelako eragin onuragarriak dituztela iragartzen baitute bertako karteletan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto