Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Brontzeatze artifizialeko establezimenduak: Solariumak: arautzeko legea urratzen dute

Espainia osoan bisitatu diren establezimendu guztien %8k bakarrik gainditu dute indarrean dagoen arautegian oinarritutako azterketa hau

  "Eguzki artifiziala" errentagarritasun handiko negozio bilakatu da. Espainiarren %20k hartu zituen UVA izpiak 2002. urtean (%26, emakumeei dagokienez), sektore horrek eginiko azterketa baten arabera. Horrelako aparatuen erabiltzaile ohikoenen batez besteko adina 20 - 30 urte inguru da, eta gehienek UVA izpietara batik bat udaberrian jotzen badute ere, zortzi erabiltzailetik batek aitortzen du izpi artifizial horiek urte osoan hartzen dituela. Dagoeneko ez da egun ile apaindegi, estetika zentro eta edertasun salarik UVA izpietarako kabinarik gabe; horiez gainera, Espainia osoan berariazko makina bat kate eta frankizia finkatu dira. Nolanahi ere, badirudi kontsumitzaileak ez dituela ezagun oraindik brontzeatzeak izan ditzakeen eragin kaltegarriak (eguzkikoak zein artifizialak). Ba omen daki ez dela on-ona larruazalaren osasunarentzat baina, seguruenik, eguzki izpi eta UVA izpien saio jarraituek nolako ondorioak izan ditzaketen kontu ezezaguna du. Zelulen ADNren alterazioekin, erreakzio fotoalergiko eta fototoxikoekin, larruazalaren zahartze goiztiarrarekin eta, are eta larriago, larruazaleko minbiziarekin zerikusia dute UVA izpiek. Espainian azken urteotan melanoma kasuak batetik hirura joan dira (izpi ultramoreetara okerreko esposizioa egitearren sortzen den larruazaleko minbizia).

Eguzki izpi edo UVA izpietarako esposizioak ahalik eta zuhurtzia eta handienaz eta kontrolik zorrotzenaz egin behar dira. Dermatologoen iritziz, urtean UVA aparatuan 20-30 saiotik gora egitea arriskutsua da, larruazal sentsibleentzat batez ere: azalaren biguntasuna, zahartze goiztiarra, erredurak, orbanak, zimurrak eta, okerrenean, melanoma edo bestelako minbizi bat ondoriozta dezakete, autodefentsa-sistemen baliabideak agortuz gero.

Estatu Batuetan hainbat ikerkuntza zientifiko egin ondoren, American Medical Association elkarteak UVA izpien lanparen erabilera debekatzea gomendatu du; Espainian ere sendagileek geroz eta ohartarazpen gehiago, maizago eta zorrotzagoak egiten dituzte, adiera horretan. UVA izpien aldekoek, aldiz, larruazalak nahi dugun tonu beltzarana erdiesteko metodo azkar, eroso eta kontrolatua dela eta hainbat patologiaren kontra eraginkorrak direla diote: aknea, psoriasia edota osteoporosiaren aurka, adibidez. Dena den, horrelako mesedeak dermatologoek auzitan jartzen dituzte, geroz eta argudio zientifiko sendoagoekin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto