Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kirurgia estetikoa: alderdi legalak: Eragozpen eta arriskuaz informatzea, ezinbestekoa

Horrelako ebakuntza egin behar badizute, hartu tartea eta aukeratu lasai zirujaua

  Tabu eta luxu hutsa ez denez geroztik, azken urteotako medikuntzan gehien garatu den alorretako bat da kirurgia estetikoa baina, horrekin batera, gatazka gehien sortu eta harrotu dituenetako bat ere bai. Osasun oneko pertsonetan sendagileen akatsek sortarazi izan duten oihartzun soziala lanbidearen izen onaren zama bilakatu da: fakultatiboak, izan ere, ez datoz bat alor horretan jardun ahal izateko profesional bati eskatu behar zaizkion gutxienekoak mugatzeko unean. Kirurgia estetikoko ebakuntzak egiten dituzten medikuek Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Espezialista titulua eduki behar dute, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatu eta homologaturiko ospitale batean Barne Sendagile Egoiliar gisa bost urte eman ondoren: urtebetea Kirurgia Orokorrean, beste bat antzeko espezialitate kirurgikoetan eta hiru, azkenik, urte Kirurgia Plastikan.

Espainian 300.000 pertsonari egin zitzaien iaz kirurgia estetikoko ebakuntzarik; horri esker, Europako buruan eta mundu zabaleko hirugarren tokian jarri zen estatu hori medikuntza estetikoko gastuaren rankingean, Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren aurrekontuaren herena ordaindu baitzuten interesatuek. Sektore horrek urtean seiehun milioi euro mugiarazten ditu bere bi adarretan: kirurgia estetikoan (ebakuntza baten bitartez, itxura fisikoa aldatzea helburu duena) eta medikuntza estetikoan (honek ere hobekuntza estetikoa du helburua, baina ebakuntza kirurgikorik egiteke, bisturia erabiltzea agintzen ez duten tratamenduak aplikatuz).

Kirurgia eta medikuntza estetikoa gauza bera ez direla bereizteaz gainera kirurgia estetikoa eta kirurgia konpontzailea ere desberdinak direla jakin behar dugu. Biak sartzen dira kirurgia plastikoaren barnean eta espezialitate horri Espainian Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoa deritzo. Dena den, plastiko eta konpontzailea erredurak jasan, jaiotzetiko akatsak nozitu eta antzeko arazoak dituzten pazienteen ardura duen eta Osasun Sistema Nazionalean praktikatzen den bitartean, kirurgia estetikoa gorputzaren egitura normalak hobetzeko helburuz aplikatzen da, pazientearen erakargarritasuna eta bere auto-estimazioa hobetzeko jomugaz, eta ez dago Gizarte Segurantzaren prestazioen katalogoan.

Emaitzen kontratuan, ñabardurak

Pertsona batek bere kabuz eta askatasun osoz, bere itxura hobetzeko helburu bakarrarekin, ebakuntza egin behar diotela deliberatzen duenean, kontratu hibridoa dugu, zangalatrau: zerbitzuen errentamendu-kontratua da neurri batean, bitarteak derrigortuta, eta obra kontratua beste neurri batean, emaitzak derrigortuta. Zeinahi ebakuntza medikotan, kirurgia estetikokoa izan edo ez izan, "halabehar menderaezin" deritzonak izaten du eragina. Hau da, baliteke, sendagileek zuzen jardunik ere, nahi edo espero den emaitza ez gertatzea. Medikuntza sendatzailean obligazio medikoa baliabideei dagokie: sendaketa erdiesteko, eskura dauden bitarte eta baliabide guztiak erabiltzeko betebeharra, alegia. Medikuntza boluntarioan obligazio mediko orokor horri plus bat eransten zaio, emaitzari begira, hala nola tamaina jakin bateko bularra, profil zehatz bateko sudurra, etc. Emaitza erdiesten ez bada baliteke sendagilearen erantzukizunekoa izatea, errua, akatsa, gaitasunik eza edo medikuntza-jakinduriarik eza tarteko izan dela edo ez dela izan egiaztatzearen arabera: litekeena da erdietsi nahi zen emaitza lortu ez izana sendagilearen zabarkeriaren ondorio izan ordez, halabehar menderaezinagatik izatea. Horrenbestez, pazienteari kontu hauen gainean berebiziko informazioa eman behar zaio, pairatuko dituen arriskuez ez ezik, emaitza ez erdiesteko aukeren portzentajeaz eta lorpen hori galaraz dezaketen faktore guztiez ere bai. Bestelako kontua da, ordea, espero zen emaitza ez erdiesteaz gainera, alderdirik itsustu edo bezeroari kalterik eragitea. Horrelakoetan sendagilearen errua aurretiaz onartua dago, ez da zertan frogatu eta, beraz, bitartekoen obligazioa emaitzen obligaziotik gertu-gertukoa da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto