Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gimnastikako eskolan erorita, tetraplegiko

 Ikasleak gimnastikako eskolan istripua izan zuen, mini-tranp batetik jauzi egin eta behar ez bezala erortzearen ondorioz. Oso lesio larriak jasan zituenez, 205 egun eman zituen ospitaleraturik eta gainera ondore fisiko (tetraplegia) eta psikikoak geratu zitzaizkion. Gurasoek irakaslea eta ikastegia auzitara eraman zituzten, kalte eta galerengatiko indemnizazioa eskatuz. Demandatuek argudiatu zutenez, istripua ezin igarrizko arriskuaren ondorio izan zen, kalterik gerta ez zedin neurri guztiak hartu zirelako: koltxonetak "T" eran antolatu ziren jauziak moteltzeko, irakaslea koltxoneten gainean edo mini-tranp haren ondoren ipini zen eta ariketa hitzez azaldu zuen.

Baina Jaengo Auzitegiak, 2003ko azaroaren 24an emaniko epaian dioenez, neurri horiek hartzea ez da aski. Beste gorabehera batzuek, hala nola umeen adinak, aparatu motak (loturik edo ainguraturik egon behar baitzuen), ahozko azalpen soilaren urritasunak eta abarrek argi eta garbi uzten dute harturiko neurriak ez zirela nahikoa izan.

Ariketa estreinaz egiten zenez, aurretiko prestakuntzarik gabe, bazen arrisku bat, derrigor itzuri beharreko eta aurreikusteko modukoa. Hortaz, demandatuak kondenatu zituen, biktimari 600.000 euroko indemnizazioa ordain ziezaioten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du