Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Familiabakarreko etxebizitzaren eraikuntzan akatsak

 Kontsumitzaileak enpresa eraikitzailea, goi arkitektoa eta aparejadorea kontratatu zituen, familiabakarreko etxebizitza eraiki zezaten. Bizitzen jarri zenean ez zuen akatsik atzeman baina, handik tarte batera, eraikuntzako bizioen ondoriozko hainbat kalte hauteman zituen: egongelako sabaian eta goialdean ez ezik, baratzetik gertuko geletako hormetan ere heze orbanak, terrazako sabaiko pintura endekatua, ur filtrazioak garajean, etc. Horrenbestez, obran esku hartu zuten guztiak auzitara eraman zituen, kalteak konpontzea erreklamatuz. Denak solidarioki kondenatuak gertatu ziren.

Arkitektoa eta aparejadoreak apelazioa aurkeztu zuten, horrelako kondena bidezkoa ez zelakoan, baina Avilako Lurralde Auzitegiak 2003ko urtarrilaren 21ean emaniko epaian adierazi zuenez, horrelakoetan, demandatu guzti-guztien erantzukizun maila zehatz-mehatz mugatzerik ez dagoenez, denei leporatu behar zaie, izaera solidarioz. Zenbait akats arkitektoak eginiko proiektuan agertzen baziren ere, aparejadoreak atzeman behar izan zituen garaiz eta, gainera, obrak aurrera egin ahala, arkitektoari horien berri jakinarazi. Horrez gainera, akats horiek dituen obra bati amaierako egiaztapena ematea ez da ulertzeko modukoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto