Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Txirrindularia trenbide pasagunean erori

 Txirrindulari bat 1992an erori egin zen, trenbide pasagunea zeharkatu beharreko ibilbidean. Femurra hautsita, ospitalean hamar egun eman zituenez, RENFE eta Valentziako Diputazioa (errepidearen erantzule gisa) auzitara eraman zituen. Bere ustez, erorikoa trenbide pasagunearen egoera tamalgarriaren ondorio izan zen: izan ere, erdialdean zeuzkan oholak arraildura eta zuloz josita zeuden eta, euria egin berri zuenez, ez zuen bizikleta kontrolatzerik izan.

Lurraldeko Auzitegiak demandatuak biktima indemniza zezaten kondenatu zituen. Diputazioak helegitea jarri zuen, trenbide pasagune horiek RENFEren ardurakoak direla argudiatuz. Epaitegi Gorenak, ordea, 2003ko urriaren 23an emaniko epaian, istripua trenbide pasagunearen egoera kaskarragatik ez ezik, errepidearen trazatu desegokiaren ondorio ere izan zela deliberatu zuen. Pasagune horretantxe istripu ugari jazo izan zela eta epaiketara aurkezturiko txostenean egiaztatzen zenez, tren karrilaren eta errepidearen arteko angelua txikiegia zela eta "zenbat eta angelu itxiagoa, orduan eta arrisku handiagoa" argudiatu zuen. Horrenbestez, gertakaria txiripa hutsa izan ordez, Valentziako Diputazioaren erantzukizuna izan zela erabaki zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto