Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auto berria alda daiteke sei egunen buruan matxuratzen bada?

Auto berri bat erosi nuen eta handik sei egunera, 254 kilometro besterik ibilita ez nuela, motorea ez zen martxan jartzen. Tailerrean konpondu egin didate eta konponketak beste zortzi egun iraun du. Hura guztia kontzesionario batean erositako eta bi urteko bermea zuen auto batekin gertatu da. Auto hori konpontzea barik beste baten truke aldatzea eskatzeko eskubidea daukat?

 Kontsumitzaile batek establezimendu batean produktu bat erosten duenean, eskubidea du hura egoera ezin hobean egon eta ondo funtziona dezan: normalean espero izatekoa denaren arabera, saltzaileak esandakoaren arabera, publizitateak, eskaintzak, etiketek eta ezaugarriei, kalitateei eta produktuak berezkoak dituen prestazioei buruzko kontratuak seinalatutakoaren arabera. Berme Legeak dioenez, ibilgailuak bi urteko bermea du, erosketa-datatik kontatzen hasita, baina konponketak iraundako zortzi egunak ez dira epearen neurketan kontatzen.

Motoreak funtzionatzeari utzi zion unean, erabiltzaileak konpontzeko edo berri batez ordezteko aukerarako eskubidea zuen. Konponketa onartu zuen eta ibilgailua ezin hobeto dabil. Beraz, orain, ibilgailua konponduta, ez dago hartutako ibilgailuaren ordez berri bat eskatzeko eskubiderik. Baina beharbada momentu egokian ere ez zukeen eskubide hori izango, legeak ez baitu onartzen ordezkapena hautatzea hura konponketaren aldean neurriz gainekoa denean.

Kasu horretan, konponketa posible eta bideragarria zen, emaitza ona eman du eta seguruenik kostua ordezkapena baino merkeagoa zen, beraz, uste dugu konponketa legeetara egokitutako aukera zela. Kontuan izan behar da egun badabilela eta egoera ezin hobean dagoela. Nolanahi ere, matxura bera berriz sortuko balitz, ibilgailua trukatzea proposa liteke, konponketak aldi baterako baino ez duela balio izan argudiatuz.

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulego batera edo abokatu batenera jo daiteke, bi aldeen artean bitartekari izan daitezen. Modu orokorrean, hauxe aholkatzen dugu: produktu guztien matxurak, garantiapeko konponketa tailerretako sarrerak eta kontsumitzailearen Erreklamazio Orri bidezko kexak idatziz jasota uztea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto