Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Nork ordaindu behar du plusbalioa etxebizitza bat erosten denean?

Erosi nuen etxebizitzaren eskrituren ataletako batek honela dio: eskritura hau ematetik sortzen diren gastu eta zerga guztiak alde eroslearen kargu izango dira, Hiri Izaerako Lursailen Balioaren Gehitzearen gaineko Udal Zerga barne (Plusbalioa). Zenbait egun geroago eraikitzailearen ohar bart jaso nuen, plusbalioari dagokion kuota ordaintzeko eskatuz (3.000 euro). Hala ere, ahoz esana zidaten aipatutako kuota gehienez 400 euro izango zela. Nahitaez ordaindu behar dut?

 Plusbalioa 39/1988 Toki Ondasunen Legean dago araututa. Lege horrek xedatzen duenez, plusbalioa zerga zuzena da eta lursailek izaten duten balioaren gehitzea kargatzen du. Arau honek saltzailea behartzen du zerga ordaintzera, hau da, ez du onartzen ordainketa-betebeharra erosleari intsuldatzea, baina debeku honek zergazko eragina baino ez du, ez eragin zibilik, kasu honetan mahaigaineratu den ez bezala.

Esparru zibilean, Probintzi Entzutegi desberdinen eta kasu bakoitzaren zirkunstantzia zehatzen araberako konponbide desberdinetarako bide eman du auziak. Horregatik, uste dugu ezin dela erantzun zehatzik eman ordainketa-beharrizanari buruz, nahiz eta, gure iritziz, profesional batek etxebizitza salerosketa kontratu batean kontsumitzaile bati egindako ezarpena gehiegikeria da, fede onaren eta aldeen arteko bidezko orekaren kontrakoa, alegia; areago eskrituraren aurreko erosketa kontratu pribatuan hartaz ez dela ezer esaten kontuan hartuta.

Bai Coruñako Auzitegi Probintzialak, 199ko urriaren 15eko ebazpenean, bai Palentziakoak, 1994ko urtarrilaren 21ekoan, baliogabetzat jo dute klausula hori, gehiegizkoa iritzita kontraprestazioen bidezko oreka apurtzen duelako, saltzaileari ez besteri dagokion betebeharra eroslearen gainean jartzen duelako. Hala ere, 2001eko irailaren 7an Valladolideko Probintzi Auzitegiak eta 2000ko maiatzaren 16an Ourenseko Probintzi Auzitegiak emandako epaiek baliozko eta zuzentzat jotzen dute delako klausula, kontratuen borondateak duen autonomiaren esparruan itundua.

Beste horrenbeste gertatzen da Nafarroan, non erosleak ordaintzen baitu plusbalioa. Gure iradokizuna hauxe da: abokatu batenera jo edo eta saltzaileari burofax ziurtatu bat, jaso izanaren adierazpenarekin, bidaltzea bai klausularekiko ezadostasuna bai informazio eskasari buruzko kexa agertu eta akordio batera iristen ahalegintzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto