Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Emakumeek eta gizonek zenbait etapari aurre egin behar diete bizitzan, besteak beste menopausiari eta andropausiari.
Etapa horiek, elikapenaz den bezainbatean, behar eta gomendio dietetiko berriak ezartzen dituzte. Espainian lau milioi eta erditik gora emakume daude menopausian, baina haietatik parte txiki batek baino ez du ginekologi kontsultara jotzen eta %5ek baino ez dute hormona tratamendurik hartzen.
Gizonei dagokienez, zailagoa da andropausian zenbat dauden zehaztea, gehienek, osasun arazoren bat izan ezean, ez baitira txekeorik egitera joaten.
Menopausian menstruazioa bukatu egiten da eta denboraldi horretan aldaketa fisiko eta emozional garrantzitsuak gertatzen dira. Hura hasten den adina ez da berbera emakume guztiengan, 45 eta 55 urte bitartean badago ere. Sintoma eta aldaketa fisikorik ohikoenetako batzuk honakoak dira: arnasestuak eta beroa, gorritzea eta izerdia, nahasmendu psikikoak (suminkortasuna, antsietatea eta loezina), min artikularrak, pisua emendatzea, desmineralizazioa. Pisua emendatzea, gutxienez 2 eta 3 kilo bitartekoa, energi beharrak gutxitzearen ondorio da, muskulu masa galtzeko joera baitago, eta ehun horrek, hain zuzen, kontsumitzen du energia gehien gorputzean.
Emakume guztiei ezin zaie estrogeno bidezko tratamendu hormonala jarri (ordezko terapia hormonala -OTH), baina bada alternatiba bat: sojatik ateratako fitoestrogenoak dauzkaten konprimatuak hartzea. Substantzia horiek jardun estrogenikoa dute, hau da, emakumearen estrogenoen antzera jokatzen dute. Asiako zenbait herritan egindako ikerketa epidemiologikoek erakutsi dutenez, soja eta haren deribatuak kontsumitzeak (soja edaria, tofua edo soja gatzatua, etab.) murriztu egiten ditu menopausiari lotutako sintomak: arnasestuak, aldarte aldaketak, etab.
Andropausia edo "Adam-ez sindromea" prozesu motel eta mailakakoa da. Gizonezkoari gutxi gora behera 50 urterekin hasten zaio eragiten, eta androgeno -edo gizonezko hormona sexualen, bereziki testosteronaren- maila gutxitzearekin lotuta dago. Emakumeak agertzen dituen arnasestuak barik, gizonak hotzikarak izaten ditu. Gizabanakoaren egonkortasun psikologikoaren arabera, jokabidean eta jarreran aldaketak gertatzen dira, arinak eta mailakakoak edo gogorrak eta ezgaraikoak. Halaber, gizentzeko joera nabaria dago. Sabel mailan geratzen den koipea gehitu egiten da eta muskulu masa galdu; galera hori aldakorra da garaieraren, jarduera mailaren eta bizi kalitatearen arabera.
Saihets ezazu koipe aseen gehiegikeria. Ugariak dira haragietan, erraietan, txarkuterian, esneki osoetan, esnegainean eta gurinean, gozogintza industrialeko produktuetan edo koko edo palma olioak dauzkaten beste batzuetan.Gaixotasun honetan hezur-masaren gutxitzea gertatzen da; hezurrak hauskorragoak egiten dira eta haustura-maiztasuna emendatu egiten da, ornoetan eta izterrezurreko lepoan batez ere.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa