Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txostena:: Etxebizitza erostean "ahantzitako" gastuak

Tramite burokratikoak etxebizitzaren kostuaren %10erainoko gastu gehigarria izan daitezke

  Etxebizitza salerostea zamatzen duten zerga eta tramitazio gastuek (eskritura, Erregistroan alta ematea eta abar) etxearen prezioa nabarmen garestitzen dute, eta ustekabeen iturri gertatzen dira sarri. Pisua erosi behar duenak jakin behar du etxebizitzaren prezioari kopuru horren, gutxienez, %7 edo %8 (are %10 ere) gehitu behar zaiola, hainbat kontzepturengatik: BEZ (etxebizitza berrien kasuan), OTZ (ondasunen transmisioengatiko zerga, bigarren eskukoetan), erregistratzea, notario eta gestoreak, besteak beste. Banketxeari eskatu ohi zaion muntan "aparteko" kopuru hori sartzen ez denez (non eta pisua merkatuan duen prezioz oso goitik tasatzen ez den), etxea erosteko unean aurrezki batzuk edukitzea komeni izaten da. Kalkuluen arabera, 120.000 euro kostatzen den etxebizitza eskuratzearren, tramite burokratikoak direla eta, beste 9.600 euro gastatu beharko dira eta, noski, 210.000 kostatzen dena erosteagatik 16.800 euro inguru atera beharko ditu erosleak patrikatik.

Hona erostun hasi berriak topatuko duen beste sorpresa bat: etxebizitza eskuratzean eskuarki bankuari eskatzen zaion hipoteka mailegutik apartekoak dira salerosketaren gaineko gastuak nahiz eta, denak batera likidatzean, eragiketa bakoitzari omen dagozkion prezio eta portzentajeez nolabaiteko nahasmendua sortuko zaion. Salerosketak bezala, hipoteka egiteak ere -tasazio eta irekiera gastuak, komisioak eta aseguruak- beste gastu batzuk dakartza: notario, abokatu eta gestoriako gastuak, zergak, Jabetzaren Erregistroa etc., ñabardurak ñabardura. Etxebizitzen salerosketa oso konplexua denez, prozesu osoan profesional baten aholkularitza eta laguntza ezinbestekoak ditu erostunak: dudak argitzeaz gainera, bidezko gestioak eroslearen izenean egingo ditu eta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du