Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Plantxa elektriko lurrundunak: Onenetako bat, denetan merkeena

Ongi aukeratzeko unean, lurruna eta erabiltzeko erosotasuna lehenetsi behar

  Lurrunez hornituriko zortzi plantxa elektriko aztertu dira oraingoan. Horien prezioak biziki desberdinak dira: 41,79 eurotik (Fagor) 92 eurora (Siemens). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Braun ProStyle SI8520 laginak eman du: bera da erabilera proba onena egin duena, hirugarren merkeen eta arinena, segurtasun arau guztiak betetzen ditu eta, gainera, gutxien kontsumitzen duena da.

Ehunak lisatzeko zortzi plantxek lurruna baliatzen dute: hori funtsezkoa da, emaitza egokia izan dadin. Plantxa bakoitzak berotzeko behar duen denbora laborategiak neurtu zuelarik, Siemens eta Solac (minutu bat eta gehixeago) dira "oso ongi" kalifikazioa merezi izan dutenak; ondotik Fagor, Ufesa eta Bosch ("ongi") datozkie, bi minutuko mugan. Braun, Philips eta Rowenta "normal" kalifikaziora baizik ez dira iritsi, hiru minutu behar baitituzte berotzeko. Proba honetan Solac besteak ez bezala neurtu behar izan dute, lurruna ez baitu zola beroan ura ezarriz sortzen; izan ere, lagin honek, zolakoez bestelako termostato eta erresistentziak edukitzeari esker jaurtitzen du lurruna, are eta tenperatura epelenean dagoela ere.

Solac da 180º C-ra azkena iritsi zena (2 minutu eta 39 segundo); beste zazpi laginek minutu bat pasatxo aski izan zuten tenperatura hori hartzeko. Zolen materiala ezin izan da aztertu, horrelakoak osatzeko fabrikatzaile batzuek beraien formulak erabili dituztelako.

Zolan barrenako berotasunaren uniformetasunaz ari garela, Siemens, Solac eta Fagor dira onenak, atzean Philips, Ufesa eta Rowenta datozkie eta azkenean Braun eta Bosch agertzen dira ("normal"). Plantxak noiz arte jaurti lezakeen lurruna jakiteko, tenperatura handienean berotu ziren, lurrun gehien botatzen duten posizioan, "estra" prestazioa baliatu gabe: Rowenta laginak irabazi zuen balorazio onena ("oso ongi") eta Braun eta Bosch "normal" agertu ziren.

Ur galeren emariari dagokionez, lagin bakar batek ez du horrelakorik agertu, tanta erortzea galarazten duen sistemaz hornituta baitaude zortziak. Erabilera proban egiaztatu zen bezala, erabiltzaileak lurruna neurrian kanporatzen duen plantxa nahiago izaten du (ez urri, ez gehiegi). Atal honetan egokienak Siemens eta Philips izan ziren; kaskarrenak, berriz, Braun eta Fagor.

Arin eta erabilerrazak

  Plantxak arina behar du izan, berarekin lanean jardutea neketsu bihur ez dadin. Denetan arinenak Braun (1,3 kg.) eta Bosch (1,4 kg.) dira eta astunenak, aldiz, Rowenta (1,7 kg) eta Solac (1,6 kg). Egiazko elektrizitate kontsumoa, berriz, zeinek bere dokumentazioan adierazitakoa baino txikiagoa dute. Hari luzeena (bigarrena baino metro bat gehiago) Siemens laginak dauka: 3,5 metro; Fagor eta Rowenta markakoek 1,9 metroko haria daukate. Solac laginak bakarrik dauka 360 gradu jiratzen ez duen haria (180º bakarrik biratzen da). Buelta osoa biratzeko aukera ematen dute daude gainerako laginek, erabiltzailearen mesedetarako.

Plantxa berotzen ari den bitartean piztu eta behar bezalako tenperaturara itzaltzen den argia daukate denek. Plantxa entxufatua dagoen adierazteko argia, berriz, Solac laginak bakarrik dauka.

Ur deposituaren tamainak eragina du lisatzeko denboran, ura agortutakoan ostera bete eta berotu arte itxoin behar izaten baita. Braun laginak dauka depositurik txikiena (220 mililitro) eta ondotik Siemens, Fagor eta Bosch datoz (300 ml. inguru). Handienetan (Solac eta Rowenta) 400 ml. ur sartzen dira. Ehun zimurtuak hezetzeko ur ttanttak garastatzen dituen spraya daukate lagin guztiek. Fabrikatzaileen arabera, depositua betetzeko iturriko ura erabil daitekeen arren, hau gogorregia baldin bada (kare gehiegi badu) ur destilatuarekin disolbatzea komeni da, erdi eta erdi nahasiz. Urari ez zaizkio erantsi behar hainbat aditibo: almidoia, perfumeak, leungarriak edota karearen kontrako produktuak, aparatuan kalteak sor ditzakete eta. Karearen aurkako filtroa ere lagin guztiek badaukate ere, Braun da filtro hori ateratzeko aukera ematen duen bakarra; Philips eta Siemens laginak kare hondarrak garbitzeko sistemaz ere hornituak daude.

Erabilera proba

Ohiko hiru erabiltzailek probatu zituzten zortzi laginak hainbat ehun mota desberdinetan (kotoia, zuntz sintetikoa, artilea, etc.), fabrikatzailearen argibideen arabera. Horietako bakoitzak hainbat parametro baloratu zituen "gaizki" kalifikaziotik (puntu bakarra) "oso ongi" puntuazioraino (lau). Balioztaturiko atal bakoitzean lor zitezkeen lau puntuetatik bina atera zituzten lagin guztiek eta, gainera, emaitzak oso antzekoak izan ziren: onenetik okerrenerako aldea hutsa zen. Oro har, Braun, Siemens, Philips eta Bosch dira erabiltzaileei gehien gustatu zaizkienak, lurruna erregulatzeko aukera emateaz gainera arinenak direlako. Kaskarrenak (onargarriak baina) Fagor eta Rowenta, biak ere astunak baitira.

Erabilera proban bi alderdi neurtu ziren: batetik, eskuliburu, menu, kontrol eta ikonoen ulergarritasuna eta plantxaren ergonomia, pisua, egonkortasuna, kanpoko itxura, dimentsioak eta hariaren luzera ebaluatu ziren. Gehienez ere lau puntu erdiets zitekeelarik, onenak Bosch (3,4 puntu), Braun eta Siemens (3,3 puntu) izan ziren. Fagor eta Rowenta laginek proba gainditu bai baina 2,8na puntu baino ez zuten eraman.

Bestetik, erabiltzeko erraztasuna, lisatzeko abiadura eta eraginkortasuna, lurrun igorpena, langargailua, labaintzeko erraztasuna, garbitasuna eta gordetzeko erraztasuna balioztatu ziren. Bigarren atal honetako puntuazio hoberena Braun laginak eraman zuen (3,6 puntu), azkar lisatzeaz gainera, lurrun funtzio ona duelako, baina ur-bakantze proban huts egin zuen; ondotik Siemens, Philips eta Bosch (3,4na puntu) zetozen. Fagor (2,8 puntu), Ufesa eta Rowenta (biak 3na punturekin) izan ziren balorazio txarrenekoak.

Interferentziak

  Etxeko gainerako aparatu elektrikoetan interferentziarik eragiten ote duten egiaztatzeko egin ohi den elkargarritasun elektromagnetikoko proba lagin denek gainditu zuten. Segurtasunari dagokionez, eginiko probetako bat ezohiko funtzionamenduari dagokiona da, zirkuitulaburra gertatzekotan ekipoak nola erreakzionatzen duen aztertzeko. Proba gaindituko badu, plantxak ez du kerik, garrik edo tenperatura arriskutsurik hartu behar, gehiegi berotutakoan. Atal hau gainditu ez duen lagin bakarra Fagor da, bere fusible termikoak saltatu egin baitzuen eta plantxa ketan hasi.

Siemens, Solac, Ufesa eta Bosch ez dituzte agertzen arauak xedaturiko derrigorrezko adierazpenak (urratze arina da hori, dena den). Gainontzeko probak (azalera inklinatuen gaineko egonkortasuna, atal aktiboetarako irispidea, ihes-korrontea, zurruntasun dielektrikoa, isolamendu egokia, parte eroaleen arteko inpedantzia, etc.) lagin guztiek aise gainditu zituzten. Siemens da segurtasun mekanismo baliagarri hau dakarren bakarra: zola gainean dagoela, hogeita hamar segundoan (edo, orpo gainean zutiturik, zortzi minutuan) mugimendurik detektatzen ez badu, automatikoki deskonektatzen da.

Hainbat segurtasun alderdiri buruzko informazio eta erabilerarako eskuliburuak dauzkate zortzi laginek. Denek dute garantia baina ez denek zuzen: 2003an indarrean sartu zen Legeak (adierazi edo ez adierazi, aparatu hauek guztiak erregulatzen dituena) xedaturiko gutxieneko bi urteak Braun, Philips eta Ufesa laginek bakarrik eskaintzen dute. Fagor laginak sei hilabete baino ez du ematen, Bosch eta Rowentak urtebetea, eta Solac markakoak urtebeteko garantia "normala" eta beste urte batekoa, piezak bai baina eskulana babesten ez duena. Siemens laginak dakarren bermeak indarraldia adierazten ez duenez, atal hau gainditzeke utzi du.

Tenperatura

Lisatze eraginkorra erdiesteko garrantzi handien duen parametroetako bat plantxako zolak hartzen duen tenperatura da. Termostato bakoitzak eskaintzen dituen hiru posizioetan zolako lau gune desberdinetan zen berotasuna neurtu zuen laborategiak. Lehendabizikoa (70ºC eta 120ºC artekoa) ehun sintetiko eta oso delikatuak lisatzeko erabiltzen da, gehienbat. Bitarteko tenperatura (100ºC eta 160ºC artean) zeta edo artilearen kasuan baliatzen da eta bizienean (140ºC eta 210ºC artekoa) kotoi edo lihoa lisatzen dira. Laugarrena, berriz, ekipoko gutxieneko tenperatura da.

Proba horretan, plantxa termikoki egonkorra den (hau da, zolako gune batetik bestera tenperaturan aldeak badiren) eta, era berean, posizio bakoitzari dagokionez, arauak xedaturiko gehieneko tenperatura gainditzen ote den (hortik gora, arropa kaltetu egin lezake eta) frogatu da.

Lagin guztiek proba gainditu badute ere, Braun, Solac, Philips eta Rowenta plantxek bertako termostatoek adierazten dituzten tenperaturetatik gertuenekoak eta emaitza egonkorrenak erdietsi dituzte. Proba hau egiteko, hogeita hamar segundoan mugitu gabe plantxa itzaltzen duen Siemenseko dispositiboa manipulatu egin behar izan zen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto