Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Porrot egindako akademia bateko ikasleek ez zuten ordaindu zenbait finantza entitaterekin adostutako kredituekin

Access Language Hizkuntza Akademian matrikulatutako hainbat ikaslek enpresa haren porrotak kaltetuta ikusi zuten beren burua. Izan ere, egoera zail batekin egin zuten topo, irakaskuntza zerbitzuak ordaintzeko adostutako kontsumo kredituen karga bere egin beharrean aurkitu baitziren. Ministerio Fiskalak enpresaren kontrako akzioak abiatu zituen iruzur delitu jarraikiagatik. Bartzelonako Epaitegiak 2003ko apirilaren 28ko epaian dioenez, porrot teknikoan egon arren -zor handiak zituela eta alokairuak, langileak eta abar ordaindu ezinik-, akademiako arduradunak beren zerbitzuen publizitatea egiten jarraitu zuen modu ikusgarrian, ikasleak erakartzen segitzeko. Hartara, diru mordoa eskuratu eta geroxeago, porrota aitortuta itxi egin zuen. Epaitegiak dio Kontsumo Kredituen Legea aplikatzen dela eta, beraz, haren arabera, kontsumo kontratuaren eraginkortasunik ezak finantzaketa kontratuaren eraginkortasun eza erabakitzen du. Horrenbestez, irakaskuntza kontratuen eta mailegu estekatuko kontratuen ondorioak baliogabe utzi eta finantza entitateek ikasleak berankorren zerrendetan sartzea debekatzeko agindu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du