Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auto berriak matxurak ditu behin eta berriz

2001eko urrian auto berria erosi nuen auto kontzesionario batean, 2004 urteko apirila arteko garantia eta guzti. Autoa erosi eta hirugarren hilean abiadura kaxa aldatu behar izan nion. Gero, direkzioak soinuak ateratzen zizkidan eta alternadorea eta termostatoa arazoak sortzen hasi ziren. Esan didate peritua pasatu dela nire autoa ikustera, baina oraindik ez dutela konponketa onartu. Gainera, hondatutakoaren ordez erabiltzeko beste auto bat uzteko eskatu nien, baina ez didate utzi, esanez ordaindu nuen garantiaren luzapenak ez didala horretarako eskubiderik ematen, garantia "ofizialaren" lehen urtean besterik ez dela hori gertatzen. Zer egin dezaket?

 Lehenik eta behin, autoaren garanti erregimenari dagokionez, erositako data hartu behar da kontuan, alegia, 2001eko urria. Horrek esan nahi du kasu honetan ezin daitekeela Garantiaren Lege berria aplikatu, 2003ko irailean jarri baitzen indarrean, eta aurreko erregimena aplikatu behar dela. Erregimen hartako arauek ziotenez, erosleak autoaren matxurak doanik konpontzeko eskubidea du sei hilabetez. Halaber, konponketa ez balitz bezeroaren gustukoa edo bestelako matxurarik sortuko balitz, kontsumitzaileak ordez auto berria eskatzeko edo, erosketa-kontratua suntsituz, ordaindutako dirua jasotzeko eskubidea izango luke. Kasu honetan, garantia bukatuta zegoen, baina autoa garantizatuta zegoen kontzesionarioaren bidez 2004ko apirilera arte. Gure ustez, oraindik ere indarrean den garantiaren baldintzak arretaz irakurtzea da egokiena, zein eskubide dituen ziur jakin eta haiek erreklamatu ahal izateko. Ordezko autoa jasotzeko eskubiderik duen ala ez ziurtatu behar du, eta kontratuak baduela adieraziko balu, erreklamazio orria eskatu behar luke, tailerrak horri dagokionez huts egin duela adierazteko. Bestalde, ez badiote autoa epe laburrean behar bezala konponduta itzultzen, Kontsumitzailearen Informazioko Udal Bulego batera jotzea luke onena, han erreklamazioa egiteko. Bulego horretan nahi bezalako erantzunik jasoko ez balu, abokatu batengana joatea aholkatzen dugu, garantiaren epea bukatu aurretik demanda judiziala aurkeztea aztertzeko. Azkenik, halako ekintzarik egin nahi izatera, autoa tailerrera eramandako aldi guztien dokumentazioa aurkeztu behar da, datak ez ezik bi aldeen sinadura eta guzti.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto