Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Belarriko mina zela eta, ezin bidaia batean kontratutako ekintza guztiez gozatu

Venezuelara joan ginen eztei bidaian, eta harako bidean emazteari belarriko min handia jarri zitzaion, eta gero eta okerrago jarri zitzaion, gainera. Zerbitzu enpresako arduradunak jakinaren gainean egon ziren hasiera-hasieratik. Doktoreak tratamendua jarri zion emazteari, eta uretan egiteko ekintza batzuk bertan behera utzi behar izan genituen. Espainiara itzuli ginenean, minoristari ere gertatutakoaren berri eman genion, medikuen dokumentuak aurkeztu genituen eta egin gabe utzitako ekintzen dirua bueltatzeko eskatu genuen, gure nahiaren kontra eta ezinbestean utzi baikenituen. Bidaiaren antolatzaileak hilabete eta erdi baino gehiago pasatu zuen erantzuterako, eta egindako itzulketa ez da bertan behera utzitako ekintzen %25era ere iristen. Zer egin behar genuke, diru hori jaso ala erreklamatzen segitu?

 Bidai agentziak kontsumitzaileari kontratua ez betetzeagatik edo behar bezala ez betetzeagatik egiten zaizkion kalteen erantzule dira. Baina, Bidaia Konbinatuen Legearen arabera, erantzukizun hori bertan behera geratzen da baldin eta aipatutako kalte horiek ezinbesteko kausaz sortutakoak badira; hau da, behar bezalako diligentziaz jokatuta ere saihestu ezin daitezkeen kalteak badira. Kasu honetan, emaztearen gaixotasuna ­­-bidaia hasi eta gero sortu zena, eta kontratatutakoaz gozatzen utzi ez ziona- ezinbesteko kausa izan da. Hain zuzen, ezinbestekotasun horrek, belarriko mina bidaia hasi ondoren jarri izanak, ­ erantzukizun oro kentzen dio bidaia-agentziari. Izan ere, kasu horretan agentziak ez die kale egin bere obligazioei, egin beharreko guztia eginda ere, agentziak ezin baitzezakeen gertatutakoa ez aurreikusi ez konpondu. Beraz, agentziak bere obligazioei erantzun zienez eta zailtasunak zituztenean kaltetuei laguntza eman zienez, ez dugu uste kalte-ordainak eskatzeko moduko erantzukizun uzterik dagoenik. Gure ustez, egokia litzateke agentziak eskaintzen duen dirua hartzea, baina komeniko litzateke, halere, seguruaren baldintzak ondo aztertzea, hori baino kalte-ordain handiagoa jasotzeko aukerarik baden ikusteko. Alabaina, kasua ondo aztertu ondoren, agentziak behar bezalako laguntzarik eman ez zuela uste izanez gero, eta horren ondorioz gaixotasunaren sendabidea edo gaixotasuna bidaia hitzartu bezala jarraitzeko moduan hobetzea atzeratu zela uste izanez gero, kalte moralen ordaina eskatu ahal izango dute kaltetuek.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto