Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Koralezko arrezifeak: Mirari biziak arriskuan

Haien etsai nagusia giza jarduera da

  Koralezko arrezifeak Lurreko ekosistema antzinakoenetakoak eta biologikoki askotarikoenetakoak dira. Maiz 'ozeanoetako euri basoak' esaten zaie, eta duela 2000 urtetik urte azaleratu ziren, gaur egun bizi diren zenbait koral motak 150 milioi urte badituzte ere. Itsas algek, bakarrik edo hainbat organismorekin batera (koralak, belakiak, foraminiferoak, briozooak, bibalbioak), ehunka kilometro koadroko hedadura eta ehunka metroko altuera duten eraikin arrokatsu ikaragarriak eraiki dituzte; hala osatu dituzte arrezifeak. Habitat eder hauetan itsas landare eta animali barietate ikaragarria dago, izan ere, gaur artean, ustez dauden 500.000 eta bi milioi bitarteko kopurutik 100.000 baino ez dira izendatu eta deskribatu. Arrezifeak hiru motatakoak dira, antolaeraren arabera: zerrenda itxurakoak, itsas hegiari lotuak eta kilometro bat eta bi bitarteko zabalerakoak; hesi itxurakoak, bi eta15 kilometro bitarteko zabalerakoak eta albufera edo lagoon batek kostatik bananduak; eta atoloiak, forma zirkularrak izan eta azaleratutako inongo lurrekin erlaziorik izan gabekoak.

Zer dira koralak?

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena. Koralek agertzen duten itxurazko sendotasun arrokatsu edo harrizkoa koralite izeneko eskeleto bati -kaltzio karbonatoz osatua- zor diote. Eskeleto horrek polipoaren egitura osoa estaltzen du, muturrak izan ezik, beraietan baitaude elikatzeko eta litezkeen harrapariengandik babesteko baliatzen dituzten ahoa eta garroak. Arrezifeak hazten diren ur tropikalak beroak, gardenak eta elikagaiz urriak dira. Elikagairik eza dela-eta, koralak oso eraginkorrak dira ur haietako jangai modu desberdinak aprobetxatzen.

Aberastasun iturria

Koralezko arrezifeak nahitaezkoak dira mesede egiten dieten irletako eta itsasertzeko inguruetako arrantza eta turismo industrientzat. Arrainei funtsezko habitata ematen diete, mehatxu eta arriskupeko espezieei laguntza, eta zenbait itsas ugaztuni eta babestutako dortokei bizilekua. Halaber, munduko milioika biztanlerentzako elikagai iturri garrantzitsua dira, gizakiei bestelako onurak eskaintzeaz gainera, hala nola botika produktuetarako konposatuz hornitzea. Koraletik ateratako elementu berriak mikrobiokontrako eta biruskontrako gai eraginkorrak izan litezke etorkizunean hainbat gaixotasuni aurre egiteko.

Desagertzeko arriskuan dauden arrezifeak

  Giza jarduera koralezko arrezifeak degradatzen ari da. Haien etsairik handienak hauexek dira: gehiegizko arrantza, itsasertzen garapena, hondakin uren lixibazioak (xukatzeak), ongarriak eta euria egiten duenean deforestatutako lurretatik datorren sedimentua. Adituek esan dutenez, munduko arrezifeek, neurri egokiak hartu ezean, ez dute berrogeita hamar urte ere iraungo.

Mehatxu nagusiak

Klima aldaketa
Ekosistema horiek klima-aldaketari ematen dioten erantzunari koralaren zuritzea esaten zaio. Koralak, ur tropikalen berotzea dela-eta, estres izugarri eta luzeari aurre egin behar dionean, bere ehunetan bizi diren algak egotzi eta, hartara, bere kolore naturala galduta, beste bat, zurixka hain zuzen, agertzen zaio. Korala bere elementu sinbiotikoa (bere ehunetako algak) galtzean hil egiten da.

Hondakin urak eta nekazaritzatik datozen korronteak
Oker tratatutako ur hauek, sistema ahul hori elikagaiz gainkargatuz, koralezko arrezifeari kalte egiten diote. Karibean, esate baterako, oker tratatutako milioika litro ur, industri hondakinez gain, itsasoratzen dira egunero.

Neurrigabeko garapena eta bereizi gabeko deforestazioa
Bi praktika horiek lurrazala suntsitzen dute eta hura itsasertzeko uretara lerratzen da euriaren eraginez. Horren ondorioz, sedimentu partikula txiki-txikiek, luzaroan ur gainean daudela, koralei eta alga-zelaiei iritsi behar zaien eguzkiaren argia -ezinbestekoa haiek bizirauteko- blokeatzen dute.

Gehiegizko arrantza
Jarduera horrek zenbait arrezife osasuntsu algaz estalitako arrezife bihurtu ditu. Produktu kimikoak ere erabiltzen dituzten zenbait arrantza moduk arrantzaren etorkizuna bermatzeko beharrezko habitat egokia zuzenki kaltetzen dute.

Urpeko arpoi arrantza
Itsas zientzialariek dokumentatu dutenez, praktika horrek elikadura kateko espezie osoak taldeka hiltzen ditu.

Aingura higatuak eta maniobra militarrak
Mendeetako koral hazkuntza eta arrain habitat garrantzitsuak suntsitzen dituzte segundo bakan batzuetan.

Igerilari eta urpekari zabarrak
Arrezifeak bisitatzera joan eta koralen gainean gelditzean edo beraiek ukitzean egiten dute kalte. Zenbaitek, halaber, koral zatiak erauzi edo belakiak edo oskolak hartzen dituzte oroigarri gisa gordetzeko, organismo biziak izanik maletan ustelduta bukatuko dutela kontu egin gabe.

Petrolio isurketak
Petrolio isurketek eragina dute koralen hazkunde-tasan eta ugalketa sistemetan. Isurketa baten ondoren erabilitako dispertsatzaileek koralentzako mehatxua handitu besterik ez dute egiten; areago, hil ere egin litzakete.

Motordun txalupak
Motordun txalupak gidatzen dituzten zenbait pertsona arduragabek iraungitzeko arriskuan dauden espezieak zauritu edo aztora litzakete: itsas belazeetan -ez baitira oso sakonak- elikatzen diren itsas dortokak eta manatuak, hain zuzen.

Zaborra
Gero eta arazo handiagoa da gizakiak bizi diren edo bisitatzen dituzten inguruetan, bai estetikoa bai inguruneari dagokiona. Itsas dortokek eta izurdeek ozeanoko ur gainean dauden plastikoak eta gainerako zaborra jana dela uste dute, eta horrek ondorio latzak dakarzkie.

Koralezko Hesi Handia

Munduko koral kontzentraziorik handiena Qeenslanden dago (Australia) eta 2.500 kilometroan zehar irla eta irlatxo zoragarriak ditu; beraz, munduko miraririk handienetakotzat jo daiteke. Milioika urtean utzitako milioika koralezko gorputz poliperoren kare eskeletoek osatzen dute arrezife hau. 400 baino koral mota gehiago aurki daitezke, haien taila, forma eta koloreengatik desberdinak, eta bertan 1.500 arrain eta krustazeo mota baino gehiago bizi dira. Koralezko Hesi Handia 900en bat irlak inguratzen dute, baina haietako gutxik har ditzakete bisitariak eta itsas hondoak ikuskatzeko urpean igeri egiteko paradisua dira.
Beste aldetik, Mexikon badira koral-arrezifeak: Ozeano Barean, Mexikoko Golkoan eta Yucatanen. Azken inguru horretan arrezifeak mila kilometro inguruko luzera duen hesi eten bat osatzen du; hesi hori Honduraseraino iristen da eta, uste denez, munduko bigarren handiena da. Madagaskarren, Seychelleetan, Itsaso Gorrian, Pertsiar golkoan, Indonesian, Filipinetan, Papua Ginea Berrian, Hawaiin eta Hego Bareko irletan ere badira arrezifeak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto