Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Autonomoen lege berria: Estaldura batzuk hobetu egin dira

Arau berriak ez dakar autonomoak eta besteren konturako langileak lege aldetik berdintzea

  Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak emandako azken datuen arabera, Espainian hiru milioi langile autonomo daude. Langile Autonomoen Araudi Bereziaren (LAAB) erreformak, 2003ko urriaren 10ean Errege Dekretu gisa onartuak, kontingentzia profesionalen estaldura arautzen du, eta gizarte eta ekonomi arloetan hobekuntza batzuk ekarri ditu, langile autonomoen eta besteren kontura dihardutenen lan baldintzen artean oreka handiagoa lortzeko helburuarekin.

Laneko baja

Lege erreforma berriari esker, aurtengo urtarrilaren 1etik hasita, langile autonomoek aldi baterako ezintasunagatik prestazioak jaso ahal izango dituzte, bai gaixotasun arruntagatik bai eta lan istripu eta gaixotasun profesionalagatik ere, besteren konturako langileek ohi duten bezala.

Gaixotasun arrunta. Autonomoen Erregimen Bereziko eta Nekazaritzako eta Arrantzako Erregimen Bereziko norbere konturako langile guztiek Gizarte Segurantzaren prestazioak jasoko dituzte laugarren egunetik aurrera, Erregimen Orokorreko langileek bezalaxe. Zalantzarik gabe, hauxe da langile horiek hobekien hartu duten neurria, duela egun gutxi arte indarrean zegoen araudiarekiko jauzi handia baitakar; izan ere, lehen hamabosgarren egunetik aurrera jasotzen zituzten prestazioak. Orain, laugarren egunetik hamabosgarrenera, oinarri arautzailearen %60ko prestazioa jasoko dute, eta hortik aurrera %75ekoa, alta hartu artean.

  Gogora dezagun Erregimen Orokorrean besteren konturako langileen kasuan, kotizazio oinarria -hau da, Gizarte Segurantzan zenbat kotizatu behar den finkatzen duen kantitatea oldataren arabera kalkulatzen dela. Langile autonomoek ez dute soldata finkorik, ordea, eta hortxe dago arazoa. Aldakortasun horregatik, kotizazio oinarria ez da soldataren araberakoa. Autonomoek, sisteman alta ematean, araudian zehaztutako gutxieneko eta gehienezko kotizazio oinarriaren arteko zenbateko bat aukeratu behar dute. Zenbat eta altuagoa izan oinarria, gehiago kotizatzen eta gehiago ordaintzen dute, eta, beraz, aldi baterako ezintasunik izanez gero, prestazio gehiago jasoko dituzte. Prestazio horren estaldura eduki ahal izateko, langile autonomo batek aukeratu duen kotizazio oinarriaren %29,80 ordaindu beharko du. Estaldura hori nahi ez badu, berriz, %26,5 kotizatuko du. Datu garrantzitsu bat: autonomo gisa alta ematean ez badu aldi baterako ezintasuna estaltzen, hiru urtean ezingo du hori aldatu. Estaldura hiru urtean mantentzea exiji daiteke, eta aldi bakoitzean beste horrenbesterako luzatu ahal izango da.

Gaixotasun profesionala eta lan istripua. Araudiaren arabera, lan istriputzat hartuko da langile autonomoak bere kontura egiten duen lanaren ondorio zuzen eta berehalako gisa gertatutakoa. Horrela, autonomoak kontingentzia horregatik prestazioak jasotzeko eskubidea du, oinarri arautzailearen %75, betiere istripua lanorduetan eta lantokian gertatzen denean eta egindako lanarekin lotura zuzena eta berehalakoa duela frogatzean. Erreforma berriaren arabera, langile autonomo batek lantokira joaterakoan edo itzultzerakoan izan ditzakeen ezbeharrak -in itinere esaten zaien istripuak ez dira lan istriputzat hartzen; aldiz, besteren konturako langileen erregimenak kontuan hartzen ditu in itinere ezbehar horiek.

Gaixotasunagatik edo lan istripuagatik baja hartuz gero, prestazioak eskuratzea borondatezkoa da, baina horretarako ezinbestekoa da autonomoak aldi baterako ezintasuna estalirik edukitzea.

Kuota salbuespenak edo murrizketak

65 urte edo gehiago dituzten langile autonomoak, gutxienez 35 urtean kotizatu dutela egiaztatzen badute, ez daude beharturik Gizarte Segurantzari kuota gehiago ordaintzera. Aldiz, titularrak 65 urte baditu baina ez badu betetzen aipatutako baldintza hori, salbuespena 35 urtez kotizatu duela egiaztatzean aplikatuko ahal izango da. Aldi baterako ezintasuna eta kontingentzia profesionalak estali nahi badituzte bakarrik ordaindu beharko dute, %3,3 lehenengo kasuan, eta bigarrenean bere jardueraren epigrafeari dagokion ehunekoa.

  Langile Autonomoen Araudi Berezian sartzen diren gazte eta emakumeek araudi berriak 30 urtetik beherako pertsonentzat eta 45 urtetik gorako emakumeentzat jasotzen duen abantailaz gozatu ahal izango dute: nahi izanez gero, lehenengo hiru urteetan, gutxieneko oinarriaren %75i dagokiona kotizatu ahal izango dute. Hau da, 566,70 euroko kotizazio oinarriaren (gutxieneko oinarria den 755,40ren %75) eta 2731,50 euroko gehienezko kotizazio oinarriaren artean aukeratu ahal izango dute.

Ezintasunagatiko pentsioak

Langile autonomoak eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko langileak parekatu egin dira, ezintasun iraunkorreko pentsioei dagokienez.

  • Partziala
    Kontingentzia arrunten ondorio bada, ez da babesten. Kontingentzia profesionalen ondorio bada, berriz, estaltzen da. Ezintasun iraunkor partzialtzat hartzeko, ezintasun graduak ez du erabatekoa izan behar, baina langilearen errentagarritasunak lanbide horretan ohikoa dena baino %50 txikiagoa izan behar du gutxienez; dena den, horrek ez dio eragozten laneko oinarrizko eginkizunak betetzea.
  • Osoa
    Langile autonomo guztiek, adin guztietakoek, 40 soldata jaso ahal izango dituzte kalte-ordain gisa, edo, bestela, ezbeharra gertatutako unean langilean zuen oinarri arautzailearen %55eko pentsioa. Eta ondorengo baldintza guztiak betez gero, pentsioa oinarri arautzailearen %20 igoko da, 55 urte egin eta hurrengo hiletik aurrera. Hona hemen baldintzak:
  • 55 urte edo gehiago izatea.
  • Ez egitea kobratutako lanik (ez besteren konturako langile gisa, ez eta autonomo gisa ere).
  • Ez izatea itsas arrantzako edo nekazaritzako ustiapen baten titularra, ez eta jendeari zabalik dagoen establezimendu bateko jabea edo maizterra ere.

Estaldurak falta dira

Langile Autonomoen Elkartekoak pozik agertu dira onartutako neurri sortarekin, baina gogorarazi dute autonomoen babes soziala %90ean baino ez dela parekatu besteren konturako langileen babesarekin. Hauek dira euren aldarrikapen nagusiak:

  • Lege berriak ez die langabezi prestazioa kobratzeko aukerarik ematen autonomoei, ezta langabezian egoteko arrazoiak euren esku ez badaude ere.
  • Autonomoen erretiro aurreratua ez da parekatu erregimen orokorreko langileenarekin.
  • Ezin dituzte autonomoen familiakoak Familia Erregimenean sartu, dagozkien eskubide eta betebeharrekin.
  • Autonomoei ez zaizkie in itinere ezbeharrak estaltzen.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto