Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxez etxeko laguntzak: Zahartzaroa, etxetik atera gabe

Etxez etxeko laguntza oso lagungarri izan daiteke adindunak beren etxean hobeto bizi daitezen

  Badirudi aiton-amonak zaintzeko modelo tradizionala gainbehera dagoela. Izan ere, bizi itxaropena gora doa apurka baina etengabe (gero eta aiton-amona gehiago daude gure gizartean, edadetuen proportzioa handiagoa da), familia kontzeptua aldatu egin da eta emakumeak lan munduan gero eta sartuago daude; horren ondorioz, gure zaharrak zaintzeko modua asko aldatu da.
Nabarmen geratzen ari da etxeko adindunak zaintzen zituzten emakume etsituen irudia goitik behera berrikusi behar dela, erabat desagertuko ez bada. Datu soziologikoek argi asko adierazten dute: 1975ean, 65 urteko pertsona bakoitza zaintzeko 5 emakume zaindari potentzial zeuden; gaur egun, berriz, 2 besterik ez. Halaber, datuak adierazten dutenez, 2040an 80 urtetik gorakoak gehiago izango dira 45-60 urte bitarteko emakumeak baino (betidanik etxeko aiton-amonak zaindu izan dituztenak).

Zaharren herrialdea da espainiar Estatua: zahartzearen mundu mailako rankingean 9.ak gara, eta, OMEk dioenez, joera horrek dagoenean irauten badu, mundu osoko herrialderik zaharrena izango gara mendearen erdialderako. 65 urtetik gorako 8 milioi pertsona baino gehiago bizi dira Espainian, eta horietatik bi milioik baino gehiagok ezintasunen bat du, gainera. Are zehatzago: aiton-amonen %15 ez da gai etxeko lanak egiteko, eta 85 urtetik gorako 3tik 2k ezin dute etxea garbitu edo gobernatu, ezintasunen bat dutelako. Hala eta guztiz ere, zaharren %97k nahiago dute beren etxean bizi, nahiz eta etxeak behar-beharrezkoak dituzten baldintzak ez bete, besteak beste, igogailua, berokuntza sistema eta abar.

Gauzak horrela, etxez etxeko zaintza zerbitzua aukera ezin hobea izan daiteke ezintasun fisiko edo psikiko larririk ez duten eta etxean bizi nahi dutenentzat aiton-amonentzat. Etxez etxeko Zaintza Zerbitzuen sarea Etxez etxeko Zaintza Zerbitzuak (publikoa nahiz pribatua), Telezaintza Zerbitzuak (publikoa nahiz pribatua) eta bestelako zerbitzu batzuek osatzen dute, batzuk besteak baino errotuagoak daudela: etxez etxeko laguntza jaso ahal izateko diru laguntzak, otorduak etxera emateko zerbitzua, etxea egokitzeko diru laguntzak, aiton-amonen zaintzaren ardura hartzen duten senideentzako diru laguntzak...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto