Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Maiz erabiltzeko xanpuak ile arrunterako: Garestienak ez dira beti onenak

Kalitatearen desberdintasun teknikoak ez dira handiak, are gutxiago erabilera probetan

 Maiz erabiltzeko zortzi xanpu azertu dira ile arrunterako, Sunsilk-ek balio duen 9 euro/litrokotik Elvive-ren 11,33 euro litrokora. Sunsilk da merkeena, eta berak du kalitate/prezio erlaziorik onena, osaera egokia duelako eta erabilera proban oso balorazio egokia izan zuelako. Pantene Pro-V garestiagoa da (11 euro/litroko), kalitaterik onena eskaintzen du, eta erabilera proban besteetatik positiboki nabarmentzen den bakarra da.

Xanpuak ilea garbitu behar du, hau da, hautsak, koipeak eta hildako zelulek osatzen duten zikinkeria kendu behar du. Gainera, komeni da itxura atsegina izatea, ur gogor eta bigunetan solublea izatea, ilea babesten duen koipe naturala zaintzea, ilea malgu, leun eta errazteko erraza uztea, apar ugari egitea, ura kentzen erraza izatea, pH neutroa edo pittin bat azidoa izatea, biskositatea egokia izatea (bestela, hatz tartean ihes egingo luke eta ontzitik ateratzen zaila litzateke) eta, nahi gabe begietara joanez gero, horiek ez narritatzea.

Xanpuak emultsio apartsuak dira, urez, eragile detergentez (formulazioaren %10 eta %20 bitartean), lodigarriz (%4 baino gutxiago), bakterio, lizun eta legamiak sortzea galaraziko duten kontserbatzailez, perfumez, eragile koloratzailez eta pH erregulatzeko eragilez osatuta daude. Eragile detergenteen (tentsoaktibo anionikoak eta anfoteroak) efektuetako bat koipea kentzea da, eta fabrikatzaileek hori kontrolatu egiten dute, ez dezan ilea eta buruko larruazala lehor. Horretarako, tentsoaktiboak gehitzen zaizkie, hala nola polimero kationikoak, silikonak eta hainbat tentsoaktibo. Beste osagai batzuk, hala nola fruitu-argizari naturalak, bitaminak, mineralak, proteinak edota esne hidratatzailea lagin bakoitza bereizteko eta ustezko hainbat ezaugarri positibo eransteko erabiltzen dira.

PH kontua

Buruko larruazal osasuntsuak pH azido samarra izan ohi du, 4 ingurukoa, baina begiko pH-a neutroa da. Xanpu fabrikatzaileek xanpuaren pH-a buruko larruazalaren antzekoa izatea sakrifikatzen dute, nahi gabe begiekin kontaktua izan eta zer gerta ere. Sunsilk, Llongueras, Elvive eta Fructis markek erakutsi zuten pH neutroenak (eta, ondorioz, hobeak), eta Pantene Pro-V, Dove eta Hair Tech pH 6 eta 6,1 zeuden. Dove-k izan zuen pHrik azidoena (txarrena), 5,2rekin.

Xanpuaren biskositatea, berriz, behar bestekoa izan behar da, hau da, 2.500 centipois edo cps baino gutxiago (ur destilatuak 1 cps du), likidoa ez dadin hatz tartean irrista, baina gehiegizkoa izatea ere ez da komeni (13.000 cps baino gehiago), erraz dosifikatzeko eta ontzitik erraz ateratzeko. Elvive-k (16.000 cps) eta Fructis-ek (18.800 cps) finkatutako maximotik goragoko balioak erakutsi zituzten eta, ondorioz, potea behin eta berriro estutu beharra dago produktua zulotxotik irten dadin, batez ere enbasea beterik ez badago.

Materia organikoaren kantitateak formulazio bakoitzean dagoen substantzia aktiboen ehunekoa adierazten du. Estraktu lehorretik substantzia aktiboak kenduta kalkulatzen da, eta estraktu lehor hori ura eta perfumea bezalako substantzia lurrunkorrak kendu eta gero geratzen dena da. Matria organikoaren ehunekorik handiena Elvive-n (%24,8) eta Fructis-en aurkitu da (%24,4), eta gutxien Wella Balsam-en (%14). Pantene Pro-V-k eskaintzen du berez substantzia garbitzailerik gehien, % 17 tentsoaktibo anioniko, eta Llongueras-ek, berriz, %9 baino ez du elementu horietatik.

Kanpo itxura

Ontziaren eta barruko likidoaren itxura egokia da zortzi xanpuetan. Koloreari dagokionez, Llongueras, Pantene Pro-V, Elvive eta Fructis nakar itxurako zuria da; zuria Wella Balsam eta Dove-n; boli koloreduna Hair Tech eta nakar itxurako berdea Sunsilk.

Aldagai tekniko horiek kontuan hartuta, baloraziorik onena hiru xanpuk lortu dute, Hair Tech, Pantene Pro-V eta Dove markek ("oso ongi"). Sunsilk, Llongueras eta Fructis "ongi" notarekin geratu dira, lehenengo biak materia organikoetan guztira duten ehuneko txikiagatik (substantzia aktiboak), eta Fructis gehiegizko biskositatea duelako eta, ondorioz, dosifikatzen zaila delako. Txarrenak, "nahikoa" atera duten arren, Elvive eta Wella Balsam dira, lehenengoak oso biskositate handia duelako eta aparra ateratzeko ahalmen gutxi duelako, eta bigarrena pH azidoagatik (txarra) eta besteek bezainbeste materia organiko ez duelako.

Erabilera proba

  18 eta 65 urte bitarteko 54 boluntariok, bi sexuetakoak, zortzi xanpuak probatu eta hainbat aldagai baloratu zituzten, 1etik 9ra. Ondorio nagusia da zortzi laginen artean ez dagoela desberdintasun handirik. Pantene Pro-V nabarmendu zen guztien artetik, 9tik 7,7 punturekin, eta baloratu ziren atal guztietan xanpurik onena izan zen. Txarrena Hair Tech izan zen, 6,4 punturekin.

Gainerakoek oso puntuazio homogeneoak lortu zituzten: 6,9 eta 7,1 bitarte puntu 9tik. Dove izan zen bigarren onena parametro guztietan. Pantene-ren (7,8 puntu) eta Fructis-en (7,2 puntu) nakar itxurako zuri kolorea baloratu zen ondoen, eta atal honetako txarrenak izan ziren Elvive (6,8 puntu), hori ere nakar itxurako zuria, eta Hair Tech-en boli kolorea (6,4 puntu). Dove xanpuaren usaina iruditu zitzaien atseginena erabiltzaileei (7,5 puntu), eta, aldiz, Elvivek izan zuen puntuazio baxuena (5,9 puntu). Erabili ondoren ilean utzitako usainari dagokionez ere, Dove izan zen onena (7,6 puntu), eta Fructis (6,4 puntu) eta Hair Tech-entzat izan ziren puntuaziorik apalenak. Testura biskoso, lodi eta dentsoek jaso dituzte balorazio hoberenak (laborategiek onartzen dituzten gehiengo mailetatik hurbil daudenak), Pantene eta Dove-k, alegia. Era berean, Pantene (8 puntu) eta Dove (7,5 puntu) dira lagin egonkorrenak ere, eta Hair Tech, berriz, ezegonkorrena (6,6 puntu).

Aparra

Aparra egiteko ahalmenaz begiratze hutsarekin jabetzen da kontsumitzailea: sortutako aparraren kantitatea, loditasuna eta egonkortasuna da. Xanpuak apar ugari sortzea, berehala ez desegitea eta erraz kentzea da hoberena. Laborategiak honela neurtu zuen parametro hau: produktua urarekin nahasturik, litro bat ur bero zeukan probeta batera isuri zuten altuera jakin batetik., eta apar kopurua neurtu zuten hogeita hamar segundora, hiru minutura eta bost minutura.

Hogeita hamar segundoren buruan, Pantene Pro-V eta Dove xanpuek sortu zuten apar gehien (432 mililitro), atzetik Fructis zutela (431 ml). Elvive xanpuak izan zuen emaitzarik txarrena: 373 ml.

Beharrezkoa da apar asko sortzea, baina horrekin ez da aski: aparrak ahalik eta egonkorrena izan behar du, eta egonkortasun hori proba hasi eta hogeita hamar segundora eta bost minutura dagoen aparraren arteko aldea ikusita neurtzen da. Zortzi xanpuek gainditu zuten proba hau, baina Sunsilk eta Elvive-k "ongi" baino ez zuten lortu, eta gainerakoek, berriz, "oso ongi".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto