Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Esnedun txokolatea: Merkeenak, zaporez onenak

Zaporea eta prezioa dira irizpiderik onenak txokolate bat aukeratzeko, gainerakoan esnedun txokolate hauek oso antzekoak dira eta

Esnedun txokolateak, banan-banan

Nestlé

  •   "Esnedun txokolate estrafina", 150 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 5,15 euro, merkeena. Kalitate-prezio onena.
  • Zaporearen frogan, 7,5 puntu, onena. Deskribapena: "gozotasuna", "zapore suabea", "kolorea", "ontzen tamaina", "uzten duen zaporea" eta "ahoan urtzen da".

Milka

  •   "Esnedun txokolatea", 125 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 6,8 euro.
  • Aukera ona hau ere.
  • Zaporearen frogan, 7,4 puntu, bigarren onena. Deskribapena: "gozotasuna", "zapore suabea", "kolorea" eta "ahoan desegiten da".

Lindt

  •   "Esnedun txokolate estrafina", 125 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 6,42 euro.
  • Koipe gehien duena (%32) da, baina, aldi berean, profil lipidiko egokiena duena (%57 koipe saturatu eta %43 koipe insaturatu). Ahalmen estimulatzaile txikiena du, teobromina eta kafeina gutxi duelako.
  • Zaporearen frogan 7,3 puntu izan ditu. "Kolore argia" esanez deskribatu da, eta "zapore gozoa", "zapore suabea" eta "ahoan desagertzea" goraipatzen zaio. "Meheegia" izatea kritikatzen zaio.

Valor

  •   "Esnedun txokolatea", 300 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 7,01 euro.
  • Profil lipidiko eskasena du (%70 koipe saturatu eta %30 insaturatu). Azukre gutxien duen txokolatea da (%36,7 sakarosa), baina estimulatzaileena (230 mg teobromina/100 g eta 30 mg de kafeina/100 g).
  • Zaporearen frogan 5,9 puntu izan ditu. "Kolore ilunekoa da", eta "uzten zaporea" ona da, baina "kakao zapore fuertea" eta "lodia" eta "gogorra" izatea kritikatzen zaio.

Zahor

  •   "Esnedun txokolatea", 70 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 7,21 euro, bigarren garestiena.
  • Koipe gutxien duen txokolatea da (%29,8), baina baita azukre gehien duena ere (%43,8 sakarosa).
  • Zaporearen frogan 5,8 puntu izan ditu: zaporez txarrenetakoa da, mastekatzeko sentsazioa eta uzten duen zaporea ere ez dituzte gustuko izan, eta "gozoegi" eta "meheegi" izatea kritikatzen zaio.

Suchard

  •   "Esnedun txokolatea", 200 gramoko tableta.
  • Prezioa kiloko: 7,97 euro, garestiena.
  • Proteina gehien duen txokolatea da (%8,6).
  • Zaporearen frogan 5,7 puntu besterik ez ditu lortu, eta txarrena da. "Gozoegia", "lodia", "koipetsua" eta "irintsua" izatea kritikatzen zaio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto