Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Esnedun txokolatea: Merkeenak, zaporez onenak

Zaporea eta prezioa dira irizpiderik onenak txokolate bat aukeratzeko, gainerakoan esnedun txokolate hauek oso antzekoak dira eta

Laburbilduz

  • Sei esnedun txokolate aztertu ditugu: Suchard, Valor, Zahor, Milka, Nestlé eta Lindt, 70 gramo eta 300 gramo bitarteko tabletetan agertzen diren txokolateak.
  • Merkeena Nestlé da (5,15 euro kiloko) eta garestiena, berriz, Suchard (ia 8 euro kiloko).
  • Aztertutako sei laginen ezaugarri higieniko-sanitarioak egokiak dira, eta ez dugu genetikoki eraldatutako osagairik aurkitu.
  • Esnedun txokolatea kakao produktuekin, azukrearekin eta esnearekin edo esnekiekin egiten da. 540 kaloria ditu ehun gramo txokolatek, azukre asko du, eta koipea, ugaria, saturatua da gehiena, koiperik txarrena, hain zuzen. Gizen daudenei, diabetikoei eta digestio arazoak dituztenei ez zaie komeni txokolatea, eta neurriz jan behar dute.
  • Sei laginen konposizio nutrizionala oso antzekoa da. Lipidoen profilean (koipe saturatuen eta insaturatuen arteko proportzioan) eta teobromina eta kafeina kantitatean (ahalmen estimulatzailea duten elementuetan) hautematen dira ezberdintasunak.
  • Lindt txokolatearen koipea da osasungarriena (%57 saturatuak eta %43 insaturatuak), eta ahalmen estimulatzaile txikiena duena txokolatea da, baita.
  • Zaporearen frogan Nestlé, Milka eta Lindt txokolateek izan zuten puntuaziorik onena, hiru merkeenek, hain justu. Kalitatea eta prezioa kontuan hartuta, Nestlé da onena, eta Milka ondoren.

KONPARAKETAKO TAULA

Marca
Izena
Nestlé
"Esnedun txokolate estrafina"
Milka
"Esnedun txoko- latea"
Lindt
"Esnedun txokolate estrafina"
Valor
"Esnedun txoko- latea"
Zahor
"Esnedun txoko- latea"
Suchard
"Esnedun txoko- latea"
Formatua (gramoak) 150 125 125 300 70 200
Prezioa (euro/kiloko) 5,15 5,68 6,42 7,01 7,21 7,97
Hezetasuna (%) 0,7 0,8 1 0,9 1,1 0,9
ProteinaK (%) 6,1 7 6,4 6,3 6 8,6
Koipeak guztira (%) 31,1 30 32,1 31,8 29,8 31,7
Saturatuak (%) 63,3 64,6 57 70,2 61,1 67,8
Mono- insaturatuak (%) 32,9 30,9 39 24,6 33,51 26,7
Poli- insaturatuak (%) 3,8 4,5 4 5,2 5,4 5,5
Karbohidratoak guztira (%) 60,6 60,3 58,4 59 61,4 56,8
Sakarosa (%) 1 40,1 42,1 37,7 36,7 43,8 40,4
Laktosa (%) 2 8,9 9,8 10,9 11 10,2 9,4
Errautsak (%) 3 1,5 1,9 2,1 2 1,7 2
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 546,7 539,2 548,1 547,4 537,8 546,9
Teobromina (mg/ 100 g)4 140 190 120 230 140 160
Kafeina (mg/100 g) 5 20 20 20 30 20 20
GEO 6 Ez Ez Ez Ez Ez Ez
Ezaugarri mikrobio- logikoak Egokia Egokia Egokia Egokia Egokia Egokia
Zaporearen puntuazioa (1-9 bitartean) 7,5 7,4 7,3 5,9 5,8 5,7

1 Sakarosa: azukre arrunta. Kanpotik gehitzen zaio produktuari.

2 Laktosa: esnearen eta esnekien azukrea (laktosueroa). Ezin dezakegu ziurtzat eman zenbat eta laktosa gehiago orduan eta esne gehiago duenik txokolateak, esnekiak ere gehitu zaizkio eta.

3 Errautsak: produktuaren mineral edukiaren zeharkako adierazleak.

4 Teobromina: nerbio sistemari eragiten dion substantzia estimulatzailea; kafeinak baino ahalmen txikiagoa.

5 Kafeina: nerbio sistemari eragiten dion substantzia estimulatzailea. Kafe kikara batek 69 mg kafeina ditu.

6 GEO: genetikoki eraldatutako organismoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto