Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Osasun laguntza berandutu egin zen infartu baten kasuan

 Herritar bat bihotzekoak jo zuen bere etxean zegoela. Haren emazteak lehenik SOS Navarra eta ondoren suhiltzaileak gaztigatu zituen. Handik hogei minutura suhiltzaile talde bat agertu zen bertara eta ia ordu erdi geroago zerbitzu medikoak. Haiek heriotza baieztatu zuten. Alargunak Administrazio Publikoa auzitara eraman eta kalte-ordain bat eskatu zuen, heriotzaren eta osasun zerbitzuaren jokabidearen arteko kausazko lotura oinarri hartuta, zerbitzu horri ardurarik eza egozten baitzion, senarra bizirik zegoela laguntza medikoa jasotzea eragotzi zuen atzerapenagatik. Epaiketan egiaztaturik gelditu zen infartua gogorra izan eta oso modu azkarrean eragin ziola heriotza, beraz ez zegoela esaterik berehalako laguntza medikoarekin saihets zitekeela. Baina Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren iritziz, 2003ko apirilaren 23ko epaian, bazegoen ordaintzeko moduko kalte moralik. Kasu horretan onartu beharra zegoen atzerapena gehiegizkoa izan zela. Zerbitzu publikoen ezohiko funtzionamendua egon zela iritzi zion, horrenbestez, itxaronaldiko estualdia eta frustrazioa hamabi mila eurorekin, eta interes legalekin, ordaintzera zigortu zuen Administrazioa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du