Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Aparkalekuko tokiak ezin erabili ziren

 Zenbait kontsumitzailek eta merkataritza-entitate batek aparkaleku bateko toki batzuk erosi zizkioten promotore bati, baina toki haiek zituzten akatsak direla-eta nekez erabil zitezkeen. Hargatik, promotore saltzailea auzitara eraman eta kaltearen ordain ekonomiko bat eskatu zuten. Aurkeztu zuten aditu-txostenak adierazten zuen tokirik gehienek auto mota guztientzat neurri onargarriak bazituzten ere, sartzeko eta maniobrak egiteko eragozpen larriak zeudela, bai arrapaletan eta biraguneetan, bai aparkalekuaren sarreran eta irteeran. Arrapaletan zehar ibiltzean autoek kolpeak hartzen zituzten eta hutsik zeuden tokiak erabili behar ziren sarreran eta irteeran maniobratzeko. Frogak ikusita, esan zuen Gorenak 2003ko urriaren 2ko ebazpenean, tokiak normalki erabiltzeko eragozpen handiko egoera zegoen, beraz hondamen funtzionalaz hitz egin zitekeen. Auzi-jartzaileek ez zuten konpontzea eskatzen, ezinezkoa baitzirudien, kalte-ordain ekonomiko bat baizik, eta Gorenak eskaera onartu eta zenbatekoa toki bakoitzaren balioa zehaztuko zuen adituaren txosten baten arabera zehaztuko zela, baina ez zegoela kalte-ordainketa salerosketen preziora iristerik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto