Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Neurriz gaineko klausulak igogailuaren mantentzerako kontratuan

Jabeen komunitate batek enpresa batean igogailu baten mantentzea kontratatu zuen bost urterako. Artean bukatzeko 56 hilabete falta zirela, komunitateak alde bateko erabaki bat hartu zuen: kontratatutako zerbitzua alde batera uztea. Enpresak auzitara eraman eta kontratuaren bukaeraraino falta ziren hileroko ordainketei zegokien zenbatekoaren %50eko kalte-ordaina eskatu zuen. Komunitateak epaiketan argudiatu zuen kontratua atxikimenduzkoa zela eta enpresak ezarritako klausulak neurriz gainekoak zirela: bost urteko iraupena, luzapen automatikoa eta epea bete ezean zigorra. Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien 2003ko martxoaren 26ko epaian. Bost urteko iraupeneko epeari dagokionez, bidegabeki luzea iritzi zion, eta beste horrenbeste luzatze automatikoari. Auzitegiak adierazi zuen kontratuak neurriz kanpoko baldintzak ezartzen zituela, jabeen komunitatearen itxaropenentzat kaltegarriak baitziren. Eta aldarrikatu zuen komunitateak ez zuela inolako kontratuzko erantzukizun-beharrik, horrenbestez enpresari kalte-ordaina emateaz absolbitu zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto