Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Berriak ziren etxebizitzetan pitzadurak agertu ziren

1999an etxebizitza berri bat erosi nuen eta sei hilabeteren buruan hormak pitzatzen eta axuleiuak erortzen hasi ziren. Promotoreak hura konpondu eta lasaitu egin gintuen, gertatutakoaren kausa eraikinaren asentatzea zela esanez. Berriz ere agertu ziren eta haiek ere konpondu zituen. Komunitateak kontratatutako arkitekto baten bidez eraikinak egitura-arazo larriak dituela ikusi da, eta promotoreak uko egiten dio haiek konpontzeari, milaka euro gastatu beharko bailituzke. Urbanizazioa osatzen duten lau eraikinen jabeok 12.000 tik gora euro ordaindu ditugu; hala ere, administratzaileak ez du eskaera azkartu. Batzarrean onartu zenetik bi urte joan dira dagoeneko eta jarri genuen dirua desagertu egin da. Zenbat denbora dugu promotorea auzitara eramateko? Zer egin liteke administratzailearen arduragabekeria ikusita?

 Etxebizitzaren berme-erregimena Eraikuntzaren Antolamendurako Legean araututa dago, nahiz eta, denborazkotasun arrazoiak direla-eta, kasu honi Kode Zibileko 1.591. artikulua aplika dakiokeela uste dugun. Artikulu horren arabera, berme-erregimena hamar urtekoa da eraikuntza bukatu zenetik kontatuta, eta akzioak hamabost urteren buruan preskribitzen du. Hau da, oraindik aurkez liteke demanda, beraz, presidenteak akzio judizialei ekiteko Jabeen Batzarraren baimena duela, demandaren izapideei ekiteko edo bide judiziala saihestuko duen negoziaketa baterako abokatu batengana jotzea komeni da.

Demanda eraikitzailearen kontra aurkez liteke, eraikinaren akatsengatik, erantzukizun hori batzuetan arkitektoarekin eta aparejadorearekin partekatzen bada ere. Jurisprudentzia ugariren arabera, hondamena eragiten esku hartu duen pertsonari egozten zaio erantzukizuna. Baina baldin bakoitzaren esku-hartzearen lotura konkretua ezin zehatz badaiteke, erantzukizuna haiena guztiena da. Hauxe da gure iradokizuna: denbora joaten ez uztea eta administratzaileari komunitatearen kontuen egoera eskatzea, Jabeen Batzordeak hainbanakoen xedea ikus dezan. Kontu hori ziurtaturik ez badago, Finka-Administratzaileen Elkargoari kexa-salaketa bat aurkez dakioke kudeaketako zabarkeriagatik. Eta Jabeen Batzordean egokiena adostuko da oraingo administratzailearen uzteari buruz eta horrek komunitatera ekar litzakeen ondorioei buruz, beste administratzaile bat izendatuz, hala behar izanez gero.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du