Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Emaztegai-soinekoa tindategian hondatu zuten

Nire emaztegai-soinekoa tindategi batera eraman nuen garbitzera. Soinekoak badu gasazko ehun gisako bat, oso fin eta delikatua, eta kontu handiz ibiltzeko ohartarazi nituen, beraz. Entregatzeko data behin eta berriz atzeratu ostean, esan nien miatu nahi nuela, dena ondo zegoela ikusteko, eta soinekoak zenbait zulo zituela aurkitu nuen. Haiek ziurtatu dute eskuz eta kontu handiz garbitu dutela, eta ez diotela ezer egin. Nik, ordea, uste osoa daukat lehen akats horiek ez zeudela, gainera garbitzeko entregatzean, dendariarekin aztertu bainuen. Zer egin nezake?

 Garbiketarako enkargua obra errentamendu-kontratu baten antzekoa da: establezimenduaren betebeharra bilatutako emaitza lortzea da, hau da, janzkiaren garbiketa. Establezimenduaren erantzukizunak zerbitzuaren prestazioaren ondorioz egindako kalteak ere hartzen ditu, hala nola koloregabetzeak, janzkia laburtzea, tarratadak, etab. 1453/1987 Erret Dekretuak behartu egiten ditu tindategiak eskatutako zerbitzu tipoaren datuak biltzen dituen ordezkagiri bat luzatzera janzki bakoitzeko eta beharrezkotzat jotzen diren oharrak azalduta. Ordezkagiri hori bezeroari eman behar zaio hark janzkia establezimenduaren esku uzten duenean. Gainera, hondatzeko arriskua dagoenean zirkunstantzia hori argiro adieraziko da, zerbitzuaren egileak erantzukizunei ezetza emanik, kasua baldin bada. Kontsultan esaten da emateko unean andregai-soinekoa dendariarekin aztertu zela eta ondo zegoela. Zoritxarrez, datu hori ez zen agertu ordezkagirian. Horri dagokionez, egindako kaltearen erantzulea tindategia da, baina kausa-ondorio erlazioa frogatu beharra dago. Buro fax ziurtatu bat, jaso izanaren adierazpena duela, bidali beharko da epe laburreko akordio bat eskatzeko. Gainera, erreklamazio orri bat bete behar da eta Kontsumitzailearen Udal Informazio-Bulegoarekin harremanetan jarri, gatazkan bitarteko izan daitezen. Baldin eta, hala ere, ez bada akordio bat lortzen, establezimendua Kontsumo Arbitrajearen pean jartzera premiatu liteke OMIC delakoaren bidez (Kontsumitzailearen Udal Informazio-Bulegoa). Kalteen eta egindako zerbitzuaren arteko erlazioa frogatzeko peritu-txosten bat eskatzea gomendatzen dugu; txosten horrek, soinekoak izandako baliogalera ekonomikoaz gain, kalteak garbiketa-prozesuaren ondorio izan diren ala ez zehaztu beharko du. Tindategia Kontsumo Arbitrajearen pean jartzen ez bada, peritu-txostenarekin abokatu batengana jo daiteke akzio judizialak baloratzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto