Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Sendagaiak inolako ordenarik gabe pilatzeak arazo bat baino gehiago ekar dezake. Etxeko botikina modu egokian mantentzeko ez zaie soilik kontserbatzeko baldintzei begiratu behar, eta medikamentu kantitateari eta iraungipen datari ere egin behar zaie kontu. Eta, jakina, umeen eskumenetik kanpo eduki behar dira, ez baitira batere kontziente botikak hartzeak izan dezakeen arriskuari buruz.
Ikuskatu zure botikina aldizka -onena hiruzpalau hilean behin egitea da-, eta kendu iraungi diren edo jada behar ez dituzun botikak. Usaina edo kolorea aldatu dutenak ere kendu -baita erabiltzeko data oraindik bete gabe dagoenean ere-, eta berdin egin prospekturik gabe daudenekin. Iraungita dauden medikamentuek denboraren poderioz indarra gal dezakete eta toxikapen eta pozoidura latzak eragin ditzakete.
Ez utzi botikarik umeen eskura. Ahal dela, gorde itzazu giltzapean, neurri guztiak beharrezkoak baitira umeen jakin minari dagokionez. Ez hartu botikarik haurren aurrean, eta ez esan gozoki zaporea dutela, horiekiko duten interesa areagotu egingo zaie eta.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa