Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Haurra besoetakotzea: GKE batekin aritzearen alderdiak

Besoetako hartzen dena ume jakin bat bada ere, ekarpen ekonomikoa hori bizi den komunitate osoarentzat da

  Orain dela bi urte, orri hauetan bertan, Vicente Ferrerrek honela deskribatu zuen haur bat besoetakotzat hartzea zer den: "herrialde txiroen garapenean laguntzeko elkartasun sistemarik perfektuena, denbora luze batez emaitza iraunkorra izango dela bermatzen duelako". Dirua biltzeko sistema honen gakoa da hainbat urtez hilero 20 euro inguru emateko konpromiso pertsonal bat lortzen dela; kopuru hori KPIren arabera borobiltzen da eskuarki. Kasurik gehienetan dirua komunitate edo proiektu jakin batera bideratzen da, kontua ez baita neska-mutil zehatz baten bizitza diruz laguntzea, nahiz eta erakunde batzuek diru bidalketa pertsonalizatu egiten dutela dioten. Diru emaitzaren truke, haur besoetakoa duenak garatzen ari den proiektuaren informazioa jasotzen du aldizka, egokitu dioten edo aukeratu duen haurraren argazkia eta datu pertsonalak eskuratzen ditu, korrespondentzia du besoetakoarekin, eta errentarena gaineko aitorpenean diru emaitzaren %20ko desgrabatzeko egiaztagiria ematen zaio.

Proiektu bati laguntzen zaio

2002ko CISen azterketaren arabera, hiritarren %30ek baino gutxiagok laguntzen du eskuarki Gobernuz Kanpoko Erakunde baten bitartez, eta datu hori %40ra iristen da errentaren gaineko deklarazioan. Katastrofeei erantzuteko kanpainetatik aparte, une horietan laguntza kopurua biderkatu egiten baita, beren diru sarreren zati bat garapenerako GKE batera bideratzen duten gehienek haurrak besoetakotzat hartuz egiten dute. Izan ere, bide horri garrantzirik handiena ematen dioten bi elkarteek, Intervidak eta Vicente Ferrer Fundazioak, aitortu egiten dute erabiltzen dituzten fondoetatik %99,08 eta %67,26 aitaponteko edo amapontekoetatik datozela, hurrenez hurren. Bi erakunde horiek eta sistema hori aukeratu duten elkarte gehien-gehienek garbi utzi dute bidea ume jakin bat besoetako egitea den arren, diru ekarpena umea bizi den komunitate osoarentzat dela. Hau da, diru emaitzak proiektu bat garatzeko fondo komunean sartzen dira. Laguntza erregularra eta iraunkorra eskaintzen duen sistema horrek epe luzera Hirugarren Munduaren garapenaren alde diharduten elkarteei egonkortasun ekonomikoa izateko modua ematen die.

Prozedura

  Telefonoaren bitartez, posta erabilita edo gero eta gehiago Interneten bidez, haur bat besoetakotzat hartzen denean erakundeak datu pertsonalak eta bankukoak eskatzen ditu. Ordainketa oro har hilean 20 euro ingurukoa izan ohi da, nahiz eta urteroko kuota ere ordain daitekeen. Kontratua alde bakar batek eten dezake, nahi denean, eta nahikoa da horretarako GKEra telefonoz deitzea; hain zuzen ere bide hori da kontratua eteteko modurik onena, bankuari ordainagiria itzultzeko eskatzea baino hobea, GKE-en logistikan zenbat diru dagoen jakitea oso garrantzitsua delako. Horregatik, sentsibilizazio kanpainek erantzunak berehala bilatzen badituzte ere, hobe da haur bat babesteko konpromisoa ongi pentsatua eta kontzientea izatea, urtean 240 euroko gastua ere izan baitaiteke. Erakundeak, bere aldetik, ahalegin handia egiten du datu baseak osatzen eta eguneratzen, babesleei aldizkako igorketak egiten, horiei haurra egokitzen eta argazki bat eta datu pertsonalak bidaltzen. Babeslea pertsona bat, bikote bat edo familia bat izaten da, nahiz eta gero eta enpresa edo ikastetxeko ikastalde gehiago animatzen diren, ikaskuntzan zehar beren besoetakoa zertan den arduratuta bizi direnak, izan ere, eurak bezalako haur bat da, munduko beste leku batean bizi dena. Babesa denboran luzatzen baldin bada eta besoetakoak 15 urte betetzen baditu, erakundeak beste besoetako bat hartzera gonbidatzen du.

Lehenengo eta Hirugarren Munduen arteko zubi

Vicente Ferrerri honelako programek sortzen dituzten mesfidantzei buruz galdetu genionean zera erantzun zuen, irmo: "solidarioa ez delako bere kontzientzia justifikatu nahi duenak aurkituko ditu bai inori lagundu behar ez diola esateko arrazoirik, formula humanoak beto izan daitezkeelako engainurako bide susmagarri".
Haurra besoetakotzeak aurpegi jakin bat ematen dio laguntzari. Konpromiso ekonomikoaren truke, besoetakoaren bitartez, babesleak lotura bat ezartzen du hura bizi den lekuarekin, herrialdearen ezaugarriak ezagutzen ditu eta informazio puntuala jasotzen du eskualde txiroetan garapena ezartzeko zeregin zailaren aurrerapenei buruz. GKE guztientzako arau komunek ezartzen dutenez, besoetakoei ezin zaie opari partikularrik igorri: borondate oneko ekintza den arren, hori ez da behar den laguntza, eta inoiz ez da positiboa oparirik jasotzen ez duen haurra diskriminatzea. Era berean, ez da biderik ematen esku dirua bidaltzeko. Gutun labur eta zehatzak bidaltzea gomendatzen dute eta, Hego Amerikako herrialde batera zuzenduz gero, "padrino" hitza ez erabiltzea gomendatzen da, eskualde batzuetan termino horrek botereari lotutako konnotazio negatiboak dituelako. Erakunde batzuetan bai baimentzen dena da besoetakoa bizi den lekua bisitatzea, betiere horren gastua babeslearen esku doalarik. Jakina, haurrak ezin dira gure herrialdera ekarri, bizi diren testuinguru sozio-kulturaletik ateratzea desegokia litzatekeelako. Gainera, haur bat babestea ez du adoptatzearekin zerikusirik. Oro har, egoera zailean bada ere, beren familiekin pozik bizi diren haurrak izaten baitira.

Lehenengo munduan ere

Formula hau oraindik ere minoritarioa eta ezezaguna da Espainian, baina Europako hainbat herrialdetan gora doa. Familia bat bere hiri edo eskualdean bizi den eta arazo ekonomikoak eta familiarrak dituen haur batez arduratzeko sistema bat egokitzea da proposamena. Familiak besoetakoaren bizitzeko eta hezteko gastuak bereganatzen ditu, eta bi lotura mota ezartzen dira horrekin. Haurrak bizitzeko behar besteko dirua ematea izan daiteke, hau da, jateko, janzteko eta ikasteko, baina ez dago haren aurpegia ezagutzeko asmorik. Edo bestela, adopziora iritsi gabe, lotura sendoagoa ezartzen da ume horrek ikasteko eta garatzeko aukera izan dezan. Bigarren kasu horretan umearen etorkizunagatik kezkatuta dagoen bigarren familia sinbolikoa balitz bezala da.

Ume bat besoetakotzat hartzeko...

 

Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (644 Kb)

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto