Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Ordaintzeko sistema seguruak: Online erosteko beldurra galdu

Interneten kreditu txartelez erostea kalean erostea bezain segurua da

  Merkataritza elektronikoa garatzen hasteko eragozpen handienetako bat kontsumitzaileak Internetekiko duen konfiantzarik eza da, Internet erosketa eta ordainketa bide gisa ikusita. Eroski Taldea Fundazioaren 2003ko Kontsumo Barometroan, kontsumitzaileek 10 puntutik 4,2 baino ez diote ematen Interneti erosteko bide izateari dagokionez. Gainera, kontsumitzaileak ez du uste online erosten duenean bere eskubideak bermatuta daudenik (10etik 4,05 puntu).

Hala ere, inork ezin lezake frogatu Interneten erostea ez dela beste edozein lekutan erostea bezain segurua, ezta salerosketa elektronikoetan datu-lapurreta errazagoa dela dendetan nahiz jatetxeetako txartel bitartezko ordainketetan edo kutxazain automatikoak erabiltzean baino ere. Baina hacker delakoei, birusei eta online iruzurrei buruzko berriak ugaritzeak online erosketak sustatzeko giro kaskarra sortzen lagundu du.

Betiko moduan ordaindu

Merkataritza elektronikoek bertatik bertara gabeko bestelako erosketa sistemek (telefonoak edo katalogo bidezko erosketak, kasu) dituzten arazo berberak ditu, hau da, aldeak fisikoki harremanetan jartzen ez diren erosketa sistemek dituztenak. Erosleak hartzen dituen produktuen kalitatearen eta ezaugarrien gaineko bermeak izan behar ditu, saltzaileak ordainketa bermea, eta bien arteko harremanetan konfidentzialitate maila onargarria izan behar da.

Ordainketa sistemen kopurua aldatu egiten da denda elektroniko batetik bestera. Modurik seguruena (ezen ez erosoena) jasotzean ordaintzekoa da, eskudiru erabiltzen duen online ordainketa-bide bakarra, alegia. Hartara, kontsumitzaileak ez du ezer ordaindu behar izango erositakoa esku artean izan arte. Kontuko zordunketa ere erabil daiteke, batez ere harpidetzetan erabilia dena, online ordaintzeko metodorik erabiliena, alde handiz, kreditu- edo zor-txartelak badira ere, Telekomunikazioen Merkatu Batzordearen arabera Espainiako %80tik gora online salerosketatan erabiltzen baitira.

Segurtasuna txartel bidezko ordainketan

Interneten kreditu-txartel batekin erostean, hala ordainketaren balioespena nola hura gauzatzea ohiko saltoki batean erabiltzen den sistema berberaren bidez egiten dira. Behin txartel zenbakia saltzaileari iritsita, hark Internetetik kanpo igortzen du, edozein denda 'fisiko'tan ordaintzean bezalaxe. Beraz, puntu erabakigarria txartel zenbakia Internet den sare publiko -eta segurua izan ez litekeen- horretan zehar igortzean gertatzen da

Interneteko datuen igorpenaren konfidentzialitatea bermatzeko segurtasun protokolo bat erabiltzen da, SSL (Secure Sockets Layer), nabigatzailerik gehienek onartu dutena. Sistema horrek saltzailearen identitatea segurtatzen du, mezuaren segurtasuna bermatzen du eta datuak 128 biterainoko zifratu batekin kodetzen ditu (mezua deskodetzeko munduko ordenagailurik indartsuenaren milaka urte beharko lirateke), eta horrek bermatzen du inork komunikazioa bidean atzematen badu ezin interpretatuko duela.
Baina horrek ez ditu arazo guztiak konpontzen, inoren txartela lor dezakeen edozein pertsonak harekin ordain baitezake Interneten (hau da, Interneten ez dago NANa eska diezaguten modurik, "ohiko" denda batean ez bezala). Muga hauek ezabatzeko beste segurtasun-estandar batzuk diseinatu dira, gainera txartelaren erabiltzailearen benetakotasuna ziurtatzen dutenak. Bankuak dagoeneko hasi dira Salerosketa Elektroniko Segurua inplementatzen. Hark beste segurtasun-elementu bat eransten du txartelarekin lotutako klabe batekin, jabeak baino ezagutzen ez duena. Hartara, online erostean txartelaren zenbakia tekleatu ostean, saltokiak bezeroari txartelaren legezko erabiltzaile gisa identifikatzen duen kode pertsonala eskatuko dio.

Sarerako baizik ez

Badira zenbait ordainketa sistema, 'online hutsak', marjinatuak izan edo desagertu egin direnak kreditu-txartelen erabilera handia dela eta. Baina benetako apustua ordainketa txikietan dago (mikro-ordainketak); haiekin, komisioen ondorioz, ez du merezi txartelik erabiltzea. Mikro-ordainketetarako sistemak aldez aurretik dirua erostean edo aldizka kontu bat likidatzean dautza, eta oso beharrezkoak dira inguru birtualean, bertan gero eta produktu digital gehiago baitago (txostenak, egunkariak PDFan, musika, bideoak, etab.) prezio txikian.

Mikro-ordainketa sistema ugari dagoen arren, ezagunena PayPal izenekoa da. Hark 100 milioitik gora erabiltzaile ditu. Espainian Morso-k Interneten aurre-ordainketa egiteko txartel bat atera du. Txartel hori kioskoetan edo estankoetan salgai dago eta modu anonimoan ordainketa txikiak egitea ahalbidetzen du.

Telefonoarekin ordaindu

Eskuko telefonoak Espainian tinko ezarri izanak ordainketa.-bide bihurtzeko ateak ireki dizkie. Haien erabilera oraindik oso hedatuta ez badago ere, bankuek eta telefono-operadoreek badituzte zenbait urte eskuko telefonoaren bidezko ordainketaren alde egiten, eta zenbait ekimen barreiaturen ostean finkatu egin da pare bat plataformatan: Movipay-en eta Paybox-en. Bietan, erabiltzaileak bere eskukotik mezu labur baten bidez (SMS) balioztatzen du operazioa. Eskukoa aldez aurretik kreditu-txartel batekin lotua izan da.

Nabigatzailearen segurtasuna frogatu

https://secure.comodo.net/example.html 
Zenbait orritan, honetan, kasu, honakoa egiaztatzen da: nabigatzaileak konexio segurua onartzen duen, nola orri zifratu batean sartzekotan dela ohartarazten duen eta nola harekin lotutako segurtasun-ziurtagiriei buruz informatzen duen.

Mikro-ordainketak

 www.bitpass.com
Komikiak, animazioak, musika, jokoak, software... mikro-ordainketa sistema horri esker online eskura daitezke.

Erosi baino lehen konparatu

 www.kelkoo.com
Milaka online denda erostea erabaki baino lehen milioika produkturen salneurriak konparatzeko.

Interneten bidez erosteko beldur izateari uzteko, nahikoa da informazio pixka bat eta zenbait neurri hartzea:

  • Nabigatzaile segurua. Interneten bidez informazioa igortzean komunikazio segurua erabiltzen dela egiaztatzeko, helbidea idazten den goiko kaxatxoko 'http://' delakoa 'https://' bihurtzen den edo behe aldean, nabigatzaile ohikoenen eskuinetara, itxitako giltzarrapo bat agertzen den ikusi behar da.
  • Pribatutasun-politika egiaztatzea. Ez da inolako informazio pertsonalik eskaini behar nork bilduko duen, zergatik eta nola erabiliko duen jakin gabe. Nolanahi ere, kreditu-txartelaren zenbakia guztiz beharrezkoa denean eta komunikazio sistema segurua duten konfiantzako tokietan baizik ez da eman behar.
  • Itzultzeen baldintzak eta erosketekin lotutako igorpen kostuak egiaztatzea.
  • Online salerosketak kontatzea, email-ean saltzailearen litezkeen mezuak begiratzea eta kreditu-txartelen banku-laburpenak berrikustea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto