Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kutxazain automatikoak: Hiru kutxazain automatikotatik batek CONSUMER-en azterketa suspenditu du

Emandako zerbitzuaren kalitatea eta bakoitzaren ahalmenak oso desberdinak dira kutxazain batzuetatik besteetara, baita banku erakunde berean ere

Komisioei buruz informatzen al dute?

  2003ko urriaren 30ean arau bat jarri zen indarrean, zeinaren arabera kutxazain automatikoek eragiketak egin baino lehenago informazioa eman behar dute, hau da, esku dirua ateratzeko edo saldoaren edo mugimenduen kontsulta egiteko, gestio bakoitzak izan ditzakeen komisioen berri eman behar du, erabiltzaileari gestioa bertan behera uzteko aukera emateko. Bankuek eta aurrezki kutxek sei hilabeteko epea dute -2004ko apirilaren 30era arte- komisioei buruzko arautegi berria ezartzeko (ordu arte, exijituko den informazio horren ordez ohar bat eman daiteke, zeinarekin txartelaren entitate jaulkitzaileak erabiltzaileari komisioa izan dezakeela ohartaraz dezakeen). Ordutik aurrera, kutxazain guztiek derrigor jakinarazi beharko dute aipatutako eragiketak egitean sortuko diren komisioei buruz. Lau hilabete geratzen dira, beraz, ezarpena gauza dadin, eta CONSUMER-ek aztertu egin du arau berria betetzen ari ote den, eta jakin ahal izan du azken mugimenduak kontsultatu ziren kutxazainetatik %39k ez zutela horrelako txartelik leku ikusgarri batean; saldoa galdetu zen kutxazainen %38tan ere ez zen horrelakorik ageri, eta berdin dirua atera zen kutxazainen %31k. Entitateka begiratuta, azken mugimenduak kontsultatzean komisioei buruz gutxien informatzen dutenak dira Caixa Galicia, Caja Vital eta Kutxa (kutxazain bakar batean ere ez zen gestioaren kostuei buruz informatu), eta La Caixa-n eta CAM-en %95etan ere ez zegoen informaziorik. Saldo erabilgarriaren kontsultak ez zuen emaitza hoberik izan. Kutxa-ko kutxazainetatik %95ek ez zuten informatzen, ezta BBK-ko %71k eta Caja Vital-eko %68k ere.
Caixa Galicia (bere kutxazainen %57tan ez zuen komisioei buruz ezer esaten), La Caixa (%52) eta BBVA ere (%29) atal hori hobetu beharrean daude. Eta esku dirua ateratzeari dagokionez, Caja Vital eta Caixa Cataluña nabarmentzen dira oker aldera: bakar batean ere ez zen komisioei buruz informatzen. Atzetik daude Kutxa (%95) eta La Caixa (%83).

KONPARAKETAKO TAULA

Informazioa Estatua Segurtasuna Eragiketak Beste zerbitzuak Guztira *
Bikain 0% 6% 2% 11% 5% 0%
Oso ongi 0% 40% 20% 20% 8% 4%
Ongi 32% 10% 17% 17% 7% 33%
Nahikoa 25% 14% 44% 6% 19% 27%
Nolabaitekoa 28% 6% 0% 12% 0% 18%
Gaizki 8% 23% 0% 15% 56% 18%
Oso Gaizki 7% 0% 17% 19% 5% 0%
Informazioa
Nota Kutxazainen identifikazioa Hizkuntza kanpoaldean Gertueneko kutxazaina Harreman telefonoa
Batez beste Bikain Oso Gaizki Oso Gaizki Nolabaitekoa
Suspenditu dute 7% 94% 76% 29%
Segurtasuna
Nota Bideo zaintzako kamera Atea ixteko sistema Zenbakia besteen aurrean ez markatzeko oharra
Batez beste Ongi Nolabaitekoa Oso Gaizki
Suspenditu dute 11% 21% 97%
Eragiketak
Nota Hizkuntzak Mugimenduen kontsulta Saldoaren kontsulta Esku dirua atera
Batez beste Nolabaitekoa Gaizki Gaizki Ongi
Suspenditu dute 26% 34% 44% 15%

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto