Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kutxazain automatikoak: Hiru kutxazain automatikotatik batek CONSUMER-en azterketa suspenditu du

Emandako zerbitzuaren kalitatea eta bakoitzaren ahalmenak oso desberdinak dira kutxazain batzuetatik besteetara, baita banku erakunde berean ere

Banku eragiketak

  Kutxazain automatikoak erabiltzen hasi gero, erabiltzaileek beti eskertzen dute eragiketak hizkuntza desberdinetan egin ahal izateko aukera. Hala eta guztiz ere, aztertutako kutxazain guztietatik %36k ez dute aukera hori eskaintzen, eta transakzioak gaztelaniaz baino ezin dira egin. Egoera hori Unicaja-ko eta Ibercaja-ko kutxazain guztietan gertatu da, Banco Popular-ekoetatik hamarretik zortzitan, eta Caja de Madrid-eko kutxazainen %40tan. Gainerako erakundeetan kutxazain guztiek hizkuntza bat baino gehiago eskaintzen zuten (ez da arrunta), eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxa nabarmentzen da, aukeran lau hizkuntza baino gehiago eskaintzen baititu (gaztelania, katalana, galiziera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana).
Erabiltzaileek gehien eskatzen duten eragiketetakoa azken mugimenduen kontsulta da, eta hori bisitatutako kutxazainetatik %89tan egin zitekeen. Gainerakoetan ezin izan zen tramite samur hori egin, aukera eskaintzen bazen ere, CONSUMER-eko teknikariek eskatu zutenean ez zegoelako erabiltzeko moduan. Hori gertatu zen BBVA-ko kutxazainen %36tan, BSCH-ko %32tan, La Caixa-ko %23tan eta Caja Madrid-eko %17tan. Kontsulta zein datari buruz egiteari dagokionez, aukera hori ematen zuten kutxazainen %54tan ezinezkoa zen kutxazainak aurrez definitutako data ez den beste bat erabiltzea, hau da, erabiltzaileak ezin zuen berak aukeratutako daten gaineko kontsultarik egin. Hori gertatu zen Caixa Galicia, Caja Laboral, Caja Madrid, CAM, Kutxa eta BSCH-ko kutxazain guztietan. Eta neurri txikiagoan Banco Popular, BBK eta Ibercaja-koetan (erakunde horien 10 kutxazainetik 6tan, gutxi gorabehera).
Horrelako mugimenduak kontsultatzen direnean pantailan ikusteko edo inprimatzeko aukera eman ohi da (batzuetan bi aukerak ematen dira). Alternatibarik hedatuena inprimatzea da, eta hori kutxazainetatik %98tan aurkitu da. Pantailan ikusteko aukera, ordea, ez dago hain hedatuta, nahiz eta oso praktikoa den eta, gainera, papera aurrezten den: saldoaren kontsulta egin zitekeen kutxazainetatik erdietan baino gehiagotan pantailan ikusteko aukera ezin zen erabili.
Kutxazainetan gehien eskatzen diren gestioen artean saldoaren kontsulta dago. Kutxazainen eragiketa oinarrizko hori ezin zen erabili bisitatu zirenen %10etan. BSCH-koen artean aurkitu zen proportziorik handiena saldoa kontsultatu ezinari dagokionez (%28), eta atzetik daude La Caixa (%19), BBVA (%16) eta Caja Madrid eta BBK, biak %13rekin. Esan daiteke erakunde guztiek ematen dutela egiaztagiria eragiketa egin eta gero (kutxazainen %98), baina eragiketa pantailan ikusi ahal izateko aukera ez da hain hedatuta ageri. Bisitatu ziren kutxazainen erdiek eskaintzen zuten aukera hori, eta horrelakorik eskaintzen ez dutenen artean nabarmentzen dira Caja Laboral (kutxazain bakar batean ere ezin izan zen horrelakorik egin), BBK eta la Caixa Galicia (%86) eta Banco Popular (%80).
Zalantzarik gabe, kutxazain automatiko batean transakziorik arruntena esku dirua ateratzea da. Dena dela ere, aztertutako kutxazain guztietatik %9tan ezin izan zen eragiketa hori gauzatu, oso motibo desberdinak tarteko. Horixe gertatu zen BBVA-ko eta BSCH-ko kutxazainen %16tan, Caja Madrid-eko %13tan eta La Caixa-ko %12tan. BBK-ren kasuak aipamen berezia merezi du: aztertutako kutxazainetatik %56tan ezin izan zen dirurik atera.

Banku eta aurrezki kutxek erabiltzaileari zerbitzu egokia ematea zein puntutaraino hartzen duten kontuan erakusteko eragiketa bat nabarmen daiteke, hau da, eskatutako dirua zein billetetan ematea nahi dugun aukeratzeko aukera; aukera erosoa eta baliagarria, izan ere. Probak 20 euro atereaz egin diren arren, eta horrek aldagaia baldintza badezake ere, esan daiteke entitate batzuek bere kutxazainen %80tan ere eskaini zutela aukera eta, ondorioz, erraz eska dakieke gainerako entitateei gauza bera egin dezaten. Dena dela ere, aztertutako kutxazainen %85ek ez dute horrelakorik eskaintzen. Alde negatiboan nabarmentzen dira Banco Popular, BBK, BSCH, Caixa Galicia, Caja laboral, Caja Vital, CAM eta Kutxa-ko kutxazain guztiak, eta BBVA eta Unicaja-ko ia gehienak (%95). Egiaztagiriari dagokionez, kutxazain gehienek ematen dute. Gehienek inprimatuta ematen dute (%67), gutxienek pantailan ikusten uzten dute (%1), eta 10etik 3k formularik onena aukeratu dute eta bi modutan eskaintzen dute. Zentzu horretan nabarmentzen dira Unicaja, Caja Madrid eta Ibercaja-ko kutxazainak, lehenak bisitatu diren kutxazain guztietan eskaintzen duelako, eta beste biek %95etan egiten dutelako.

Egoera eta garbitasuna

Kutxazainen egoerari eta garbitasunari dagokienez, batzuetan asko hobe daitekeela aurkitu da. Zalantzarik ez dago jendearen aurrean jartzen diren elementu guztiek gaiztakeria jasateko arriskua dutela, hala nola erreketak, margoketak edota kristaletan sinatzeko moda berria. Atal honetan sartzen dira baita ere, paperontziak dituzten arren, hainbat bezerok paperak lurrera botatzen dituztela, eta horrek kutxazainaren gaineko itxura desatsegina ematen duela. Kutxazainen %24 zikinak zeuden, hamarretik batean pintadak ageri ziren edo alderen bat erreta zuten, %22k arrastoak zituzten eta %12 hondatuta zeuden. Zehazki, Caixa Catalunya-ko 10 kutxazainetik 6 zikinak zeuden. Oso gertutik jarraitzen diete BBK-koek, kutxazain zikinak %56 baitziren, eta CAM-ekoek, %44tan garbitasuna hobea izan baitzitekeen. Atal honetan positiboki nabarmendu zirenak izan ziren Ibercaja eta Caixa Galicia. Pantailan arrastoak zituztela ageri ziren Caixa Catalunya-ko kutxazainen %53, CAM-ekoen %44, Unicaja-koen %41 eta BBK-koen %37.
Kutxazainak garbi edukitzeko funtsezko elementuetako bat bertan paperontzi bat jartzea da, eta banku entitateek oso presente dute hori: kutxazainen %93tan zegoen paperontzia. La Caixa-ko kutxazain guztietan zegoen paperontzia, Caja Laboral, CAM eta Unicaja-koetan bezalaxe. BBK, Ibercaja, Caixa Catalunya, Caixa Galicia, Kutxa eta BBVA-ko kutxazainen %92tan ere paperontzia zegoen. Nota negatiboa BSCH-k -aztertutako kutxazainen erdietan ez zegoen horrelakorik- eta Caja Madrid-ek atera dute -kutxazainen ia heren batean ez zegoen paperontzirik aurkitu-. Paperontziaren egoerari dagokionez, berriz, ez du ezertarakoa balio beteta edo hautsita baldin badago, eta hobetu egin daiteke: paperontzien %30ek "nahikoa" atera zuten, eta %5ek "gaizki". Dena dela ere, argitu egin behar da, oro har kalifikazioa "nolabaitekoa" edo "gaizki" izateko elementua paperontzien garbitasunik eza izan bazen ere, beste kasu batzuetan nota txarra ekintza bandalikoen ondorioz etorri zela, izan ere ekintza horien ondorioz zeuden horrelako egoera txarrean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto