Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hortz eskuila erdi gogorrak: Merkeena bi onenen artean dago

Zurda kopurua eta kalitatea erabakigarriak dira hortz eskuilen kalitaterako

Banan-banan hortzetako zazpi eskuila

Reach Interdental

  •   1,90 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Oso ongi
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena. Merkeena da. Bere burua zabalenetakoa da (txarra), baina zuntz gehien dutenetakoa da (ona). Zuntzak ongi borobilduta daude, zurdak gogor samarrak dira, desgasteari erresistentziarik handiena egiten dion eskuila da eta zuntz sortek erresistentzia ona dute ateratzeari dagokionez. Ez dauka burua babesteko zorrorik.

Licor del Polo Microtech professional

  •   2,84 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Oso ongi
  • Aukera ona da. Burua zabalagoa (txarra). Berak du sorta bakoitzean zuntzik gehien. Zuntzak ondoen borobilduta dauzka. Zurdak leun samarrak dira. Sorten ateratzeko erresistentzia onena da. Ez dauka burua babesteko zorrorik.

Binaca Dynamic

  •   2,86 euro/unitatea
  • Kalitate globala: Ongi
  • Sortarik gehien daukana, baina zuntzik gutxien sorta bakoitzean. Bere zuntz guztiek luzera berdina dute eta, ondorioz, eskuilatzea ez da hain efikaza. Zurdak erdi gogorrak dira. Zuntzek ebaketa egokia dute, eta ateratzeari buruzko erresistentzia ona da. Burua babesteko zorroa dauka.

Oral-B Advantage

  •   3,05 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Ongi
  • Bigarren garestiena da. Luzeena da (194 mm) eta buru estuena du (ona). Desgastea adierazten duen bakarra da (erabiltzearen poderioz zuntz urdinek kolorea galtzen dute). Zuntzen ebaketa, desgastearen maila eta sortak ateratzeko gaitasuna ongi daude. Zurdak leun samarrak dira. Ez dauka burua babesteko zorrorik.

Parogencyl Optima

  •   3,21 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Ongi
  • Garestiena da. Sorta gutxien duena, baina bakoitzean zuntz gehien. Zuntzek ongi borobilduta daude, leun samarrak dira eta erresistentzia gutxien aurkezten diote desgasteari. Sortak ateratzeko gaitasunean "nahikoa" baino ez du lortu. Burua babesteko zorroa dauka.

Lacer

  •   2,50 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Nahikoa
  • Bigarren merkeena. Berak du sortarik gehien (43). Zuntzen ebaketa eta desgaste maila onak dira. Sortek oso erresistentzia ona egiten diote ateratzeari. Zurden gogortasuna ez da erdi mailakoa, etiketan jartzen duen bezala, leuna baizik. Burua babesteko zorroa dauka.

Foramen 92 Clinic

  •   2,94 euro/unitatea
  • Kalitate orokorra: Nahikoa
  • Berak bakarrik ez du gainditu sortak ateratzeko erresistentzi proba. Zuntz guztiek luzera berdina dute, eta horregatik emaitza ez da hain efikaza. Zuntzen ebaketa "ongi" dago, desgaste maila "nahikoa", eta gogortasuna erdi mailakoa. Burua babesteko zorroa dauka.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto