Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

UHT esne erdigaingabetuak: zortzi lagin aztertuta: Osasungarriak, ongi eginak eta iruzur arrastorik gabe

Banan-banan, zortzi esne erdigaingabetu

RAM

  •   0,63 euro/kilo, merkeena
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena. Etiketaren arabera, gehigarriak erabiltzen dituen bakarra (E-451 egonkortzailea).
  • Dastaketan onenetakoen artean dago, 6,1 punturekin: ebaluatu diren ezaugarri guztietan pribilejiozko postuetan dago, eta bere aldeko iruzkinak egiten dira zaporea eta kolorea direla eta.

KAIKU

  •   0,72 euro/kilo
  • Beste aukera interesgarri bat. Proteinetan eta gihar estraktu lehorrean dituen kantitateak gainerakoenak baino handiagoak dira, eta horrek esan dezake esnearen kalitatea jatorrian gehiago zaintzen dutela.
  • Dastaketan onena, 6,3 punturekin: usainari eta zaporeari dagokienez lehenengo postuetan dago, baina "zapore gutxi" eta "loditasun gutxi" duela ere esan da.

GURELESA

  •   0,65 euro/kilo, merkea.
  • Dastaketan onenetakoa, 6,1 puntu: usainari dagokionez onena, baina "zapore gutxi" eta "loditasun gutxi" duela ere esan da.

PRÉSIDENT

  •   0,69 euro/kilo.
  • Dastaketan onenetakoa, 6,1 puntu: "krematsua" delako hitz onak izan ditu, baina kritikatu egin dute "zapore gutxi" eta "birgustua" duelako.

CENTRAL LECHERA ASTURIANA

  •   0,69 euro/kilo
  • A eta D bitaminekin aberastua.
  • Dastaketan, 6 puntu: "zapore gutxi" eta "loditasun gutxi" izateagatik kritikatu da.

PASCUAL

  •   0,74 euro/kilo
  • Dastaketan, 6,0 puntu: "zapore gutxi" eta "loditasun gutxi" izateagatik kritikatu da.

PULEVA

  •   0,75 euro/kilo, beste batekin, garestiena.
  • A eta D bitaminekin aberastua. Proteinetan eta gihar estraktu lehorrean dituen kantitateak gainerakoetan baino zertxobait handiagoak dira, eta horrek esan dezake esnearen kalitatea jatorrian gehiago zaintzen dutela.
  • Dastaketan, bi txarrenetako bat, 5,2 punturekin: usainean, zaporean eta hondar zaporean posturik txarrenetan dago. Koloreagatik laudatu dute eta zapore "biziagatik" eta "garratzagatik" kritikatu dute.

CELTA

  •   0,75 euro/kilo, garestiena, beste batekin batera.
  • Dastaketan, bi txarrenetako bat, 5,2 punturekin: baliorik txarrenak zaporean eta hondar zaporean. Kolore "ilunagatik" eta zapore "bizi" eta "garratzagatik" kritikatu dute, baita "lodiegia" izateagatik ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto