Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

UHT esne erdigaingabetuak: zortzi lagin aztertuta: Osasungarriak, ongi eginak eta iruzur arrastorik gabe

Laburbiluz

  • Zortzi UHT esne erdigaingabetu analizatu dira, horietatik bi A eta D bitaminekin aberastuta, eta guztiak litro bateko tetra brikean.
  • Merkeenak Ram eta Gurelesa dira (0,63 eta 0,65 euro, hurrenez hurren), eta garestienak Celta eta Puleva (0,75 euro/litro).
  • Esne funtsezkoa da gure osasunerako, eta bizitzako etapa guztietan da gainera, kaltzio ekarpen handia egiten duelako (125 mg/100 ml), eta ekarpen hori antzekoa da hiru esne motetan: osoan, erdigaingabetuan eta gaingabetuan.
  • Esne erdigaingabetuak eta gaingabetuak egiteko koipean presente dauden bitamina liposolubleak galtzen dira, baina ez dugu bitamina horiekin aberastutako esnerik hartu beharrik, dieta orekatua hartuz gero bestela barneratzen ditugulako.
  • Zortzi laginek antzeko osaera nutrizionala dute, ongi etiketatuta merkaturatzen dira eta ez dute gabezia higieniko-sanitariorik.
  • Lagin hauetan ez dago kalitate iruzurrik (elaborazio kostuak merkatzearren fabrikatzaileek horrelakorik egin lezakete). Ez zaie urik, iragazkirik, gaztagintzako gazurik edo esne hautsik gehitu.
  • Kalitate-prezio erlaziorik onena Ram da: bera da merkeena eta dastaketako onenetakoa. Beste aukera bat Kaiku da, dastaketan onentzat jo dena.

KONPARAKETAKO TAULA

Marca RAM KAIKU GURELESA PRÉSIDENT
Prezioa (euro/kilo) 0,63 0,72 0,65 0,69
Etiketa Egokia Egokia Egokia Egokia
Proteina (%) 3,08 3,15 3,10 3,11
Koipea guztira (%) 1,52 1,52 1,52 1,50
Laktosa monohidratatua (%) 1 4,70 4,79 4,51 4,76
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 44,8 45,4 44,1 45,02
Estraktu lehorra (%) 2 10,2 10,3 10,0 10,2
Estraktu lehorra magro (%) 3 8,67 8,77 8,48 8,72
Gihar estraktu lehorra 4 EZ EZ EZ EZ
Iragazkia gehitu EZ EZ EZ EZ
Ura gehitu EZ EZ EZ EZ
Gaztagintzako gazura gehitu EZ EZ EZ EZ
Esne hautsa gehitu EZ EZ EZ EZ
Egoera mikrobiologikoa Egokia Egokia Egokia Egokia
Antibiotikoak Ez da aurkitu Ez da aurkitu Ez da aurkitu Ez da aurkitu
Dastaketa (1etik 9ra) 6,1 6,3 6,1 6,1
Marca CENTRAL LECHERA ASTURIANA PASCUAL PULEVA CELTA
Prezioa (euro/kilo) 0,69 0,74 0,75 0,75
Etiketa Egokia Egokia Egokia Egokia
Proteina (%) 3,02 3,04 3,15 3,02
Koipea guztira (%) 1,52 1,51 1,58 1,51
Laktosa monohidratatua (%) 1 4,66 4,72 4,85 4,76
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 44,4 44,6 46,2 44,7
Estraktu lehorra (%) 2 10,1 10,2 10,3 10,0
Estraktu lehorra magro (%) 3 8,56 8,68 8,75 8,48
Gihar estraktu lehorra 4 EZ EZ EZ EZ
Iragazkia gehitu EZ EZ EZ EZ
Ura gehitu EZ EZ EZ EZ
Gaztagintzako gazura gehitu EZ EZ EZ EZ
Esne hautsa gehitu EZ EZ EZ EZ
Egoera mikrobiologikoa Egokia Egokia Egokia Egokia
Antibiotikoak Ez da aurkitu Ez da aurkitu Ez da aurkitu Ez da aurkitu
Dastaketa (1etik 9ra) 6,0 6,0 5,2 5,2

1 Laktosa: esnearen berezko azukrea.

2 Estraktu lehorra: produktuaren zati solidoa; ura kendu eta gero esnetik geratzen dena.

3 Gihar estraktu lehorra: ura eta koipea kendu eta gero esnetik geratzen dena.

3 Gihar estraktu lehorra: ura eta koipea kendu eta gero esnetik geratzen dena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto