Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

UHT esne erdigaingabetuak: zortzi lagin aztertuta: Osasungarriak, ongi eginak eta iruzur arrastorik gabe

  UHT esne erdigaingabetuko zortzi lagin aztertu dira, horietatik bi A eta D bitaminekin osatuak. Guztiak litro bateko tetra briketan merkaturatzen dira. Merkeenak Ram eta Gurelesa dira, 0,63 eta 0,65 euro balio baitute, hurrenez hurren, eta garestienak Celta eta Puleva, 0,75na euro litroko.

Ondorio nagusiak dira zortziek osaera antzekoa dutela, ongi etiketatuta merkaturatzen direla, gabezia higieniko-sanitariorik ez dutela eta ez dutela genetikoki aldatutako osagairik. Kalitateari dagokionez iruzurrik ez dagoela ere egiaztatu da, fabrikatzaileek produktua lantzeko kostuak merkatzearren horrelakorik egin ez dutela, alegia.
Egindako dastaketan Kaiku eta Ram nabarmendu ziren, eta Celtak eta Pulevak lortu zituzten kalifikaziorik txarrenak. Kalitate-prezio erlaziorik onena Ram da. Beste aukera interesgarria Kaiku da.
Esnez funtsezkoa da gure osasunerako, eta bizitzako etapa guztietan da garrantzitsua, batez ere kaltzio ekarpena handia delako (125 mg/100 ml), antzekoa hiru esne motetan: osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua. Erdigaingabetuak %1,5 eta %1,8 arteko koipea du. Ehun mililitrok soilik 45 kaloria ematen dute (baso erdi bat).

Nola egiten da UHT esne erdigaingabetua?

Esne osotik ateratzen da, esnegaina erabat kenduta eta ondoren esne koipea gehituta. Hurrengo pauso hauei jarraitzen zaie:

Esne gordina lortu, hoztu eta zentralera garraiatu

  • Behia jetzi, esne gordina lortzeko.
  • Ontzietan hoztu, eta 4 ºC-etan kontserbatu.
  • Esne zentralera garraiatu, kamioi hozkailuetan.
  • Iragazi eta gasgabetu, substantziak edo partikulak eta usain txarra eman dezaketen gasak kentzeko.

Normalizazioa (aurreberotzea eta zentrifugatzea):

koipe kantitatea doitu. Esnegaina bereizteko (esne koipea), esnea 40ºC-tan berotzen da. Ondoren, esnegaina zentrifugazioaren bitartez bereizten da eta, ondoren, esnegaina gehituta, esne erdigaingabetua lortzen da.
Koipearen zati bat kentzean bitamina liposolubleak galtzen dira (A,D eta E). Fabrikatzaile batzuek, galera horiek konpentsatzearren, bitaminak gehitzen dizkiete esne gaingabetu eta erdigaingabetu horiei. Bitaminak eta beste elikagai batzuk gehitzen zaizkien esneak, esaterako kaltzioa, esne berezitzat hartzen dira: "aberastuak", eta hori etiketan azaldu behar da. Ez da beharrezkoa esne erdigaingabetu edo gaingabetu aberastua kontsumitzea, dieta orekatu batekin bitamina liposoluble horien beharra behar bezala asetzen baita.

  • Tratamendu termikoa. UHTk esan nahi du esne gordinaren fluxu etengabea berotzen dela, tenperatura altuan (gutxienez, 135º C), gutxienez segundo batez, deskonposizioko hondar mikroorganismo eta beren espora guztiak suntsitzeko. Horrek, giro tenperaturan, produktuaren bizitza hiru hilabetera arte ere luzatzen du.
  • Homogeneoizatu. Koipe globuluak hausten ditu eta, ondorioz, koipea esnetan uniformeago eta finago banatzen da. Horrenbestez, gainaldean esnegaina agertzea galarazten da, eta digerigarriago bilakatzen da.
  • Ontziratu, ontzi opako batean, eraldaketa kimikoak, fisikoak eta organoleptikoak ahalik eta gutxien gerta daitezen.
  • Ontziak saltoki desberdinetan banatu.

Arazo sanitariorik gabe

CONSUMER-ek analisi mikrobiologikoak egin zizkien esne lagin horiei, duten egoera higieniko-sanitarioa ebaluatzeko. UHT esneari tratamendu termiko zorrotzak egiten zaizkio (gutxienez 135 ºC, gutxienez segundo batez), deskonposizioko hondar mikroorganismoak eta horien esporak suntsitzeko. Tratamendu termikoa eragingarria izan dela eta ontzi hermetiko batean ontziraketa aseptikoa egin dela egiaztatzeko helburuarekin, arauak germen eduki jakin bat eskatzen die UHT esneei: 30 ºC-tan, 10 uks/0,1ml baino gutxiago (unitate kolonia sortzaile 0,1 mililitroko). Zortzi laginek emaitza onak lortu zituzten, eta kontsumorako egokiak dira.

Antzeko osaera nutrizionala

Esnea produktu natural estandarizatu eta homogeneoa da. Hori dela eta, ez da harritzekoa zortzi laginei osaera nutrizionalaz egindako analisiak antzeko emaitza eman izana. Esne oso baten eta erdigaingabetu edo gaingabetu baten arteko aldea koipe edukia da. Esne osoaren koipe edukia %3,5 baino gehiago da, gaingabetuaren ehuneko %0,5 baino gutxiago da, eta gaingabetuak %1,5 eta %1,8 artean egon behar du. Analisi honetan, koipe edukiaren aldea Président-en %1,5etik Puleva-ren %1,58ra doa, eta guztiak daude arauak zehazten duen gutxieneko mugatik gertu (%1,5 -%1,8). Esne erdigaingabetuaren koipeak azido aseak ditu (1 eta 1,1 g/100 ml) eta kolesterola (6,5 eta 9 mg/100 ml), baina koipe asegabeak ere baditu (0,5 g/100 ml), horien artean linoleikoa, hau da, gorputzak berez sortu ezin duen eta hartzen dituen elikagaietatik eskuratu behar duen azido koipetsua.
Esne erdigaingabetuek batez beste duten proteina edukia %3 ingurukoa da, eta proportzioetan aldeak oso txikiak ziren. Esne erdigaingabetuak gutxienez %2,72 izan behar du makronutriente horretatik, eta aztertu diren esne guztiek betetzen dute balio hori. Proteinek hainbat aminoazidoren gabezia dute, baina gabezia hori oso ongi moldatzen da zerealek dituztenekin eta, ondorioz, balio biologiko handiko proteinak sortzen dira. Esnearen azukreari dagokionez, laktosari dagokionez, alegia, batez beste %4,5 aurkitu zen: gutxien zuena Gurelesa izan zen, %4,5, eta gehien, berriz, Puleva, %4,9rekin.
Bestalde, esne erdigaingabetua ez da oso elikagai energetikoa: 100 mililitroko 465 kaloria inguru ematen ditu. Eta bitaminen arloan, B taldekoak (bereziki B2 edo riboflabina) eta A, D eta E liposolubleak dauzka.
Mineralei dagokienez, esne osoak bezain beste kaltzio ematen du, 125 mg/100 ml, baita fosforoa, magnesioa, potasioa, sodioa eta zinka. Bitamina eta kaltzio kopurua esnea elikagai horiekin aberastuta egotearen araberakoa da.
Estraktu lehorra ura kendu eta gero produktuan geratzen dena da, eta parametro honetan ere ez da desberdintasun aipagarririk aurkitu.
Gihar estraktu lehorra, hau da, ura eta koipea kentzen denean geratzen dena, legez araututako parametroa da: urteko sasoiaren arabera edukia aldatzen den arren, ez da %8,25 baino txikiagoa izan behar. Lagin guztien balioek muga hori gainditu dute, eta aldea oso txikia da: Celtak eta Gurelesak %8,48 daukate, eta Kaikuk %8,77.

Kalitatean ez dago iruzurrik

Zenbaitetan espekulatu egin izan da esnearen sektorean iruzurra egiten ote den, esne gutxiago erabiltzen delako eta baimenduta ez dauden beste substantzia merkeago batzuk erabiltzen direlako, zeinek likidoaren bolumena hazten duten eta produktuaren kostua merkatzen. Egin daitezkeen iruzurrak dira ura gehitzea, iragazkiak (proteinarik gabeko esnea, hots, urez, lakotasaz eta mineralez egindako konposatu bat), gaztagintzako gazurak eta esne hautsa. Iragazkirik gehitu ote zaion atzemateko laktosa/proteina indizea kalkulatzen da, eta horrek 1,4 eta 1,6 egon behar du. 1,6 baino balio handiagoa aurkituz gero, iragazkia gehitu zaiola esan nahiko luke. Zortzi laginetan aurkitutako balioak baimendutako mailan aurkitzen dira. Beste emaitza batzuekin batera iruzurra atzemateko balio duen beste parametro bat esnearen izozte puntua da, -0,52 ºC ingurukoa. Proba horrek esneari ura gehitu zaion ikusteko balio du (iruzur mota hau jada ez da erabiltzen, oso azkar atzematen delako, baita gazura edo iragazkiak gehitu zaizkion, esne hautsa bota zaion edota tratamendu termikoan gehiegikeriarik egin den ikusteko ere. Izozte puntua txikiagoa baldin bada polifosfatoak edo esne hautsa bota zaiola pentsa daiteke, edo gehiegizko tratamendu termikoa jasan duela. Aztertutako zortzi esneek behi esnearen izozte puntuaren antzekoa aurkeztu zuten.
Gaztagintzako gazura gehitu zaion egiaztatzeko proteina baten presentzia aztertzen da, glikomakropeptidoarena, eta hori produktuaren kalitatearen adierazletzat jotzen da, bere presentziak proteolisiak daudela esan baitezake (proteinak hautsita), eta hori tratamendu termikoa egin aurretik agertzen diren germen psikotrofoekin erlazionatuta dago. Aztertutako lagin guztietatik bakar batean ere ez zen horrelako proteinarik aurkitu, hau da, ez zitzaien gaztagintzako gazurik gehitu.
Gehiegizko tratamendu termikoa egin ote den atzemateko laktulosa eta furosina mailak neurtzen dira; horiek beroaren ondorioz laktosa eraldatzen denean sortzen dira. Laktulosa botilako esne esterilizatuak eta UHTkoak bereizteko proposatu den parametroa da. UHT esneetan, laktulosa mailak 600 mg/l-tik behera egon behar du. Lagin bakar batek ere ez zuen balio hori gainditu, Celta mugatik gertu badago ere. Baliorik txikienak Kaiku-k eta Président-ek eman zituzten, 306 mg/l eta 323 mg/l, hurrenez hurren. Furosinari dagokionez, 200 mg/100 g proteina baino gehiago eduki behar dute, eta zortzietatik bat ere ez zen balio horretara hurbildu. Horrenbestez, esan behar da lagin bakar bati ere ez zitzaiola gehiegizko tratamendu termikorik egin.
Esne hautsik bota zaion jakin ahal izateko "laktulosa/furosina" indizea erabiltzen da. Muga minimoa 2,5ean dago, eta hori balio txikiagorik daukanari esne hautsa bota zaiola ondorioztatzen da. Zortzi laginek gainditu zuten muga. Azkenik, esnetan antibiotikorik ote zegoen ikertu zen (b-lactam); zortzi laginak substantzia horretatik garbi zeuden.

Eguneroko esnea hartzeko gomendioak

Elikadura eta osasuna hobetzearren lan egiten duten nazioarteko hainbat erakundek egunero litro erdi bat esne hartzea gomendatzen dute, horrek egunero gomendatutako kaltzioaren %75 ematen duelako. Hala ere, kantitate horiek desberdinak dira bizitzako etapa bakoitzean:

  • 3urte baino gehiagoko haurrak: 2-3 baso esne egunero
  • Nerabeak: 3 baso esne egunero
  • Helduak: 2 baso esne egunero
  • Haurdunaldian eta edoskitze garaian: 3-4 baso esne egunero
  • Edadetuak: 2-3 baso esne egunero

Gomendatzen diren gutxieneko kontsumo horiek txikiagoak izango dira beste esneki edo deribatuak kontsumitzen badira, hala nola jogurtak, gatzatuak, flanak, natillak...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto