Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek aseguru etxe batekin poliza bat adostu zuen 1989an bere heriotza eta erabateko baliaezintasun iraunkorraren arriskua aseguratzeko. Lau urte pasa eta gero miokardio infartua izan zuen eta, ondorioz, Gizarte Segurantzako Zuzendaritza Nagusiak erabateko baliaezintasun iraunkorrean zegoela adierazi zuen.
Baina prestazio aseguratua eskatu zuenean, aseguru etxeak ezetz esan zion: aseguratuak aseguru etxeari ezkutatutako gaixotasun larrien aurrekariak ezkutatu zizkiola alegatu zuen. Kontsumitzaileak aseguru etxearen aurka demanda bat aurkeztu zuen. Aseguru etxearen arabera, 1989an aseguratuak esan zuzen ez zuela gaixotasun larririk edo muga fisikorik inoiz izan, baina mediku txostenetan erreparatuz gero aurrekariak omen zituen, psoriasis, hiperkolesterolemia eta diabeteari dagokienez.
Auzitegiarentzat, ordea, horiek ez dira gaixotasun larriak eta ez zuten bihotzekoa eragin. Ondorioz, gaixotasunen larritasuna eta beren balizko kausa-ondorioa harremana bihotzekoarekin eta ezbeharrarekin frogatu ez denez, Auzitegi Gorenak 2003ko urriaren 3ko epaian dio aseguratuak ez duela iruzurrik egin. Horrenbestez, aseguru etxea zigortu du aseguru polizan aurreikusitako kaltea ordaintzera (ezbeharra gertatu zen unetik %20ko interesa gehituta) eta epaiketako kostuak ordaintzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa