Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zahar egoitza bateko zuzendariak bi egoiliarri beren ondarea kendu zien

 Zahar egoitza bateko zuzendariak adineko egoiliar bat (90 urte) eta bere semea (hau ere egoiliarra, eta adimen ahalmena oso kaltetua zuena) konbentzitu egin zituen ahalordea eman ziezaioten beren ondasun guztiez jabetzeko lehenik eta 25 milioi pezeta jasotzeko ondoren, zuzendariak bi egoiliarren izenean irekitako kontu korronte batean. Fondoak eratu ziren egun berean, zuzendariak entitate berari hamaika milioi pezetako mailegua eskatu zion, fondo horiekin bermatua.

Zuzendariak ez zituen mailegu kuotak ordaindu, eta banketxeak zorra fondoen kontura bideratu zuen. Horrela, zuzendariak maileguaren hamaika milioi pezetak jaso zituen eta egoiliarren ondarea izan zen itzuli zuena, gastu eta interesekin. Gainera, egoiliarrei bi bider kobratu zizkien zahar egoitzako zerbitzuak fakturak ohiko kontuan kargatuz eta bigarrenez egoiliarren izenean irekitako kontu berriaz baliatuz.

Auzitegi Nagusiak 2003ko uztailaren 16ko epaian dio zuzendariak egindako amarru eta iruzurrak maula direla, eta delitu hori larriagotu egiten dela harreman pertsonalez gehiegi baliatzeagatik; horrela, zuzendariari askatasuna kenduko dion lau urteko zigorra ezarri zaio.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto