Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Paziente tumore gaiztoa zuela oker pentsatu zuen hamabi urtez

 1985ean Andaluziako Osasun Zerbitzuak paziente bati tumore gaiztoa diagnostikatu zion, heriotza eragin zekiokeena. Bi urte beranduago, mediku zerbitzuak diagnostiko akatsa antzeman zuen, baina pazienteari ez zion jakinarazi hamar urte pasa arte, 1997an.

Diagnostikoaren berri izatean, pazienteak erreklamazioa egin zuen eta ondoren demanda aurkeztu zuen Andaluziako Osasun Zerbitzuaren aurka, izan ere kalte morala, emozionala eta psikikoa alegatu zuen, hamabi urtez hiltzear zegoela oker pentsatu baitzuen.

Epaiketan garbi geratu zen lehenengo interbentzio kirurgikoa egin eta gero Ospitaleko Anatomia Patologikoko Zerbitzuak ez ziela ez pazienteari ez prozesuan inplikatutako ospitaleko zerbitzuei tumore gaiztoa baztertzen zuen diagnostiko berria jakinarazi; horrenbestez, urteek aurrera egin ahala pazientearen mediku historian inoiz izan ez zuen balizko tumorea jasotzen jarraitu zen.

Andaluziako Auzitegi Nagusiak, 2003ko uztailaren 30eko epaian dio egoera horrek agerian uzten duela mediku zerbitzuaren arduragabekeria; eta horregatik, egoki irizten dio pazienteak 42.000 euroko kalte ordaina jasotzeari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto