Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eskiatzaile batek harrapatu eta lesioak eragin zizkion

Eski estazio bateko pista batetik jaisten ari nintzela, taula galdu zuen snowborder batek atzetik harrapatu ninduen. Kolpearen ondorioz bi zangoetako alboko lotailuak eta lotailu gurutzatuak apurtu nituen eta, sei aste igeltsatuta egon ondoren, operazioa egin behar didate. Gainera, kolpea gertatu zen tokia pasagune geldo bezala seinaleztatuta dago, bi pista elkartzen dira-eta. Nori eskatu behar dizkiot erantzukizunak? Estazioak eskiatzeko 17 kilometro ditu eta egun horretan, egunkarien arabera, 15.000 eskiatzaile zeuden. Badu estazioak erantzukizunik nire kasuan?

  Kasu honetan kalteen erantzukizuna taularen kontrola galdu ondoren pistan beste eskiatzailea harrapatu zuen snowborder-a eta bere aseguru etxea dira. Erantzukizun hori bide penal nahiz zibilaren bidez erreklamatu daiteke, nahiz eta gomendagarriagoa izan zuzenean bide zibilera jotzea eta aldez aurretik epaiketa bat egitea, eta akordio ekonomiko bat planteatzea pertsona erantzuleari eta bere aseguru etxeari. Erreklamatu daitezkeen kalte ordainetan egongo lirateke mediku gastuak, ospitalean egindako egunen zenbatekoak, ohiko lanak egiteko ezintasuna dela-eta egindako egunen zenbatekoak eta arrastoengatikoak. Komenigarria litzateke abokatu batengana joatea negoziatzeko eta mediku txostenen arabera eskatu beharreko zenbatekoei buruz aholkua eskatzeko. Bide penala aukeratzen bada, zuhurtziagabekeriazko falta planteatu daiteke eta erantzukizun zibila ere eskatu daiteke, akusatuaren zuhurtziagabekeria behar bezala egiaztatuta.

Eski estazioari dagokionez, bere betebehar nagusia da pistak eta instalazioak behar bezalako segurtasun baldintzetan edukitzea arduragabekerian ez erortzeko, baina kaltearen erantzule jo dadin, istripua pistak beteta egotearen ondorio naturala eta zuzena izan behar litzateke. CONSUMER-ko talde juridikoak uste du aukera gehiago daudela erreklamazioak eskiatzailearen aurka aurrera egiteko estazioaren aurka baino. Eskiatzailea da une oro bere mugimenduak kontrolatu eta norabide eta abiadura egokiak hartu behar dituena pistan bere azpian daudenen segurtasuna arriskuan jarri gabe. "Goitik datorrena" pistan bere azpitik daudenen mugimenduak ez oztopatzen ahalegindu behar da, kirol honetako nazioarteko federazioak onartutako segurtasun neurriek eta jokabide iradokizunek ezarritakoaren arabera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto