Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ez du emazte ohiaren hipoteka maileguaren titularra izan nahi

Emazteagandik banandu ondoren, irabazpidezko ondasunen sozietatea likidatzeko autoak nire emazte ohiari esleitu dizkio ezkontza bizilekua eta hari buruzko hipoteka mailegua, biok titularkide izanik. Banketxeari eskatu diot, epaia betearaziz, hipoteka maileguaren titularitatea kentzea; hala ere, banketxeak ez du hori onartzen eta proposatzen duen soluzio bakarra nobazioa da, hau da, egungo mailegua ezerezteko komisioa, mailegu berri bat irekitzeko komisioa, etab, ordaintzea. Gainera, ez lituzkete egungo mailegu baldintzak beteko. Behartuta al dago banketxea maileguaren titularitatearen aldaketa ahalbidetzea nobazioa eragin gabe? Legez baldintzen aldaketa ezarri dezake? Gaur egungo egoerarekin jarraituz gero, zer gertatuko litzateke nire emazte ohiak mailegu kuotak ordaintzeari utziko balio?

  Ebazpen judizialak ez du aldatzen zein diren zordunak banketxearen aurrean, ez eta ere zein diren zorra eragin zuten baldintzak edo terminoak. Era berean, ebazpen judizial honek ez dakar berekin hipoteka kredituan sinatutako obligazioen nobaziorik. Horrela, etxebizitza eta hipoteka maileguaren ordainketa ebazpen judizial bat betez ezkontideetako bati esleituta, esleipen horrek bi aldeengan izango du eragina, ez, ordea, hirugarrenengan. Eta banketxea hirugarren bat denez, etxebizitza grabatzen duen eta bi ezkontideek bere egunean sinatu duten hipoteka maileguaren kontratua ez da zertan aldatu irabazpidezko ondasunen desegitea eta likidatzeagatik. Hau da, banketxea ez dago behartuta kredituaren titularitatea aldatu edo nobatzera. Egoera horren ondorioa honako hau litzateke: baldin eta ordaintzera behartutako pertsonak (kasu honetan emazte ohiak) ez baditu kredituaren hileko kuotak ordaintzen, banketxeak erreklamazioa bien aurka egin dezake, eta senar ohia ordaintzera behartuta egongo balitz, bere emazte ohiari banketxeari ordaindutako kopuruak eskatu ahal lekizkioke. Beraz, ez litzateke banketxearen aurka auzitan arituko, emazte ohiaren aurka baizik.

Hipoteka kredituaz "ahazteko", hiru aldeen artean (banketxea eta bi ezkontide ohiak) akordioa lortzea izango litzateke soluzioa, izan ere ebazpen judizialak ez ditu zordunak banketxearen aurrean aldatzen, soilik bi ezkontide ohien arteko barne harremanei eragiten die.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto