Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

MP3 erreproduzitzaileak: Diskoteka poltsikoan

Musika digitaleko erreproduzitzaile eramangarriek 1.000tik gora CD pila ditzakete

  Audioa konprimitzeko MP3 sistemak, musika Interneten eragozpenik gabe mugitzea eta PCan edo CD bakar batean ehunka abesti pilatu ahal izatea lortu du. Hori guztia kalitatea galdu gabe, modu sumagarrian bederen. Fitxategi horiek, besteak beste Win Amp programari esker, ordenagailuan erreproduzitzetik mota guztietako aparatuetan entzutera igaro dira; DVD irakurgailu askok audio-fitxategiak (MP3 barne, jakina) erreproduzitzen dituzte disko trinko grabagarri batean grabatuta. Baina, gainera, MP3k erabiltzaileekin joan daitezke leku guztietara, erreproduzitzaile eramangarrien belaunaldi berri eta askotariko bat jaio baita, disko-bilduma oso bat garraiatzeko gai direnak. Batere exageratu gabe, edukierarik handienekoek 20.000tik gora abesti bil ditzakete, bi hilabetean egunero 24 orduz musika entzuteko moduan.

Dispositibo hauek musika digitala askotariko formatutan erreproduzitzea ahalbidetzen dute, hala Internetetik deskargatu denean nola CD batetik atera denean (CDko abestiak ordenagailura pasatzea, "ripeatzea" delakoa, alegia). Produktuen dibertsitatea hain da handia eta hain da azkar berritzen ezen erosteko erabakia hartu baino lehen informazioa hartzea ona baita kontsumitzailearentzat. Norbere buruari egin beharreko lehen galdera hauxe da: zertarako erabiliko den erreproduzitzailea. Hortik aurrera gustu kontua da, eta aparatu bakoitzaren prestazioak baloratzekoa: edukiera, erabiltzen duen softwarea, pilen edo baterien iraupena, LCD pantailaren neurria (koloretan edo zuri-beltzean), onartzen dituen fitxategi formatuak (MP3, OGG, WMA, AAC, WAW, etab.), diseinua (neurria eta pisua), tresnak, prezioa, bermea, etab.

Gustu guztientzat

Gaur egun hiru erreproduzitzaile mota daude, musika pilatzeko erari dagokionez desberdinak direnak: flash memorian, disko gogorrean edo CDan. Lehenek memoria-txartel bat dute, 32 eta 256 MB bitartekoa eta 30 minutu eta lau ordu bitarteko musika edukitzeko gai. Garrantzitsua da hedapen zirriztuak izatea, memoria gehiago sartzeko (badaude GB 1erainoko txartelak). Horien abantaila nagusia neurria da (baten batzuk pospolo kaxa bat baino txikiagoak eta 30en bat gramokoak), eta, barruan atal mugikorrik ez dutenez, musika ez da eteten erabiltzaileak footing egiten duen bitartean erabilita ere. 64 MBkoak 60 eurotik hasita aurki daitezke.

Edukiera handiko erreproduzitzaileak disko gogor eramangarri txikiak baino ez dira, musika entzuteko sortuak baina edozein fitxategi mota eramateko baliagarriak. 5 GBko edukiera eskaintzen hasi ziren, egungo modeloetara iritsi arte, haietako zenbaitek 80 GBko memoria dutela eta, beraz, 1.200 musika ordu sartzen da bertan.

Bi erreproduzitzaile-motak PCarekin konektatzen dira, ekipoarekin batera datorren programa baten bidez abestiak deskargatzeko. Eta bietan kontuan izan behar da ordenagailuaren sistema eragilearekiko bateragarritasuna, harekiko konexioa (gehienak UBS dira, azkarra eta bost urte baino gutxiagoko ordenagailu guztietan dagoena), irakurtzen duten fitxategi mota (MP3 ohikoena da, baina ez bakarra) eta erreproduzitzaileak maneiatzen duen softwarea (firmware) egunera daitekeen ala ez, etorkizunean formatu berrietan egokitzeko. Bolumen eta erreprodukzio kontrolak estandarrak dira, baina LCD pantailak, gainera, abestiaren titulua eta autorea, edukiera eta geratzen den bateria, etab. aurkez dezake, horregatik haren neurria eta ikuspena garrantzitsuak dira argi-baldintza desberdinetan. Bide erdian CD irakurgailuak ditugu, MP3 erreproduzitzeko gai direnak. Discman delakoen prestazioak dituzte (musikako CD 'normalak' erreproduzitzen dituzte), baina haien gaitasun osoa ustiatzeko erabiltzaileak MP3ko bere CDak sortu behar ditu eta hartarako grabagailu bat eta software espezifikoa behar du. CD hauek halako erreproduzitzailetan (gero eta ohikoagoak, ordea) baino ez dabiltza, baina 200etik gora abesti eduki ditzakete; horrez gain discman horien prezio txikia (70 eurotik hasita) kontuan hartuta, alternatiba interesgarria dira.

Musika baino askoz gehiago

Erreproduzitzaile askok ahots-grabagailua dute, bestetzuk irratia sintonizatzen dute eta badira FMn emititzeko gai direnak ere, hartara, biltzen duten musika distantzia txikian dagoen edozein irrati aparatutan entzun daiteke. Baina disko gogorreko erreproduzitzaileek, gainera, beren edukiera ikaragarria eta fitxategi mota batzuk maneiatzeko aukera baliatzen dute askoz aukera gehiago eskaintzeko: erlojua eta alarma, harremanen agenda, egutegia, argazki digitalen gestioa, jokoak, etab. Halaber, eskuko telefonotan, agenda elektronikotan (PDAk) edo argazki makinatan eta, hasteko, musika entzuteko ez diren bestelako aparatutan integratutako MP3 erreproduzitzaileak aurkitzea ez da arraroa.

Hau guztia legezkoa al da?

Musika digitala, batez ere MP3, lapurretarekin erlazionatu izan da beti. Musikaren industriak fitxategiak trukatzeko sistemak (P2P), Napster bezalakotsuak, jazarri izan ditu, ez baitute copyrigth delakoa errespetatzen, eta MP3ren lehenengo erreproduzitzaileak merkaturatzea eragozten ere saiatu zen, fitxategi hauetako gehienak ilegalak dira eta. Hala ere, erabiltzailea lasai asko egon daiteke MP3 erreproduzitzailea hartzean, eta musikaz betetzeko legezko modu ugari ditu.

Hasteko, bere disko-bildumako CD guztiak MP3 fitxategi bihur ditzake erabilera pertsonala egiteko. Gainera, industriak berak (Press Play-k edo Music Net-ek, esaterako) edo salmenta eskubideak erosi dituztenek (Mp3.com-ek edo iTunes-ek) abian jarritako musika plataformetatik deskargatu egin daiteke musika. Halaber, badira artista asko MP3an edo Interneten bidez beren diskoak saldu edo erregalatzen dituztenak.

MP3aren erreproduzitzaile batek edozein musika-ekiporekin, automobilekoa barne, konektatzeko irteerak izan ditzake. Baina badira automobiletan jartzeko berariaz sortuak diren erreproduzitzaileak ere. Abantailak bistakoak dira: orain, diskoa aldatzerakoan bolantea gehiegi askatzea saihesteko, badira CDko bost kartutxo dituzten estereoak, baina ekipoak MP3 irakurtzen baldin badu, 12 orduko disko bakar bat bukatu baino askoz lehenago gasolina bota egin beharko da.

Gehienak CDen erreproduzitzaileen itxura berbera duten ekipoak dira eta MP3aren antzeko audio konprimatuko formatuak irakurtzeko aukera besterik gehitzen ez dutenak. Baina badira zenbait Giga-bytetako disko gogorrak dituztenak, hartara haien edukiera biderkatzen baita, eta gainera soinu erakargarria duen konposizioari buruzko informazio guztia ematen dute.

Zalantzak ebaztea
 www.portable-cd-mp3-player.com
Erabiltzaileak modelo bat erabaki baino lehen erreproduzitzaile eramangarrien gainean galde dezakeen guztiari erantzuten dio atari horrek. Hori bai, ingelesez.

Aukeratzeko
www.hispamp3.com/hardware/reproductores 
Flash memoriakoak, CDkoak, disko gogorrekoak, kotxerako... MP3 erreproduzitzaileen aukera on bat, erreseina xehatu bat eta erabiltzaileen iritzia eta balorazioa dituela.

iTunes
 www.apple.com/itunes/
Apple-k, 'i Tunes Music Store' dendarekin, jukebox on bat (musika digitala maneiatzeko programa) arrakasta osoz konbinatzea lortu du eta 0,99 dolarrean eskaintzen ditu abestiak, baina estatubatuarrentzat baino ez. Programa doakoa da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto