Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Gabonetako gozokiak: Gehiegikeriak konpentsatzea da gakoa.

Zentzuz jokatu eta otordu bakoitzean gehienez gozoki bat jan behar da

  Diabetea, obesitatea, zeliakia edo kolesterol altua dutenek (elikadura zaintzea eskatzen duten gaixotasun edo osasun arazoetako batzuk dira horiek) eta pisu jakinari eusteko dieta egiten dutenek ez dute aukera errazik Gabonetan. Izan ere, egunotako ohiko gozokiek -osagaietan azukreak eta koipeak nagusitzen dira- ez daude preseski elikagai osasuntsu eta orekatuenen artean. Hala ere, neurriz jan eta pertsona bakoitzaren beharrei erantzunez gero, ez dago horiek zertan kendu gure dietatik.

Koipe "ona" eta "txarra"

Turroia, mazapanak eta girlatxeak eztia, azukreak eta almendrekin egiten dira. Nahasketa horri beste osagai batzuk gehi dakizkioke (arrautza zuringoa eta gorringoa, fruitu lehorrak, fruta pastak, txokolatea, kakaoa, esnegaina, irinak, zereal hanpatuak, likoreak, etab.), eta ura eta baimendutako aditiboak ere bai. Gozoki horiek oso elikagai energetikoak dira eta koipe asko dute; hala ere, koipeetan gantz-azido intsaturatuak dira nagusi (koipe ona), fruitu lehor asko erabiltzen delako. Gozoki horien artean ez daude polboroiak, izan ere oinarrizko osagaietako bat txerri gantza edo gurina dute (biak oso aberatsak koipe saturatu edo txarrean), irinarekin eta zaporea emateko gaiekin (kanela, ardoa, limoia, etab.) nahastuta.

Koipe ona edo txarra kontzeptuek odolean kolesterol maila modulatzeko gaitasunari erantzuten diote. Koipe onak kolesterolaren maila plasmatikoa murrizten du eta bihotzerako osasungarria da, baina koipe txar gehiegi izatea kolesterol maila altuarekin lotzen da. Horrek esan nahi du kolesterol maila altua duten pertsonek turroi gogor eta bigunak (almendra asko dituzte) eta fruitu lehorrak dituzten beste turroi batzuk, mazapan eta girlatxeez gain, aukeratu beharko dituztela. Nolanahi ere, neurriz jan behar dira: hiperkolesterolemia duten pertsona gehienek pisu gehiegi dute eta, beraz, komenigarria litzateke turroi, mazapan eta girlatxeak, kaloria asko dutenez, gehiegi ez jatea.

Fruitu lehorrak edo fruta lehortuak

Fruitu lehorrak (almendrak, pinaziak, intxaurrak...) eta fruta lehortuak (orejoiak, aranpasak eta mahaspasak) Gabonetako ohiko produktuak baino alternatiba gozo, atsegin eta osasungarriagoak dira, baina ez dugu ahaztu behar elikagai energetikoak ere badirela. Fruitu lehorretan koipe "onak" dira nagusi, oso kalorikoak ordea, eta fruta lehortuak azukre sinple "kontzentratuez" osatzen dira. Horrela, neurriz jan behar dira pisua, koipea edo azukreak kontrolatzeko dietak jarraituz gero.

Gozoki jangarriak diabetiko eta zeliakoentzat

  Fabrikatzaileek laster erantzun diote, obesitatea edo diabetea bezalako osasun arazoak direla-eta, egun hauetan ohiko gozokiak ezin jan ditzaketen pertsonen eskaerari. Urtez urte gero eta gehiago dira "fruktosarekin" edo "azukrea gehitu gabe" mezuak dituzten Gabonetako postreak, baina beren kaloria kopuruarekiko nahastea ere areagotu egin da.: kontsumitzaile gehienek uste dute kaloria gutxiago duten produktuak direla, baina ez da beti horrela izaten.

Azukrea kaloria gabeko edulkoratzaileek (sakarina, aspartame, ziklomato, acesulfame) edo poliol motako edulkoratzaileek edo alkohol azukreek (sorbitol, maltitol, xilitol...) ordezten dutenean, produktuak kaloria gutxiago izaten du. Ez da gauza bera gertatzen produktuak sakarosaren ordez (azukre arrunta) fruktosa duenean. Fruktosa edulkoratzaile bat da, pertsona diabetikoentzat abantaila ukaezina duena: odolean, glukosa mailan ondorio gutxi eragiten du eta ez du intsulinaren jarioa bizkortzen. Horrela, diabetikoek fruktosa duten produktuak jan ditzakete eta, horrenbestez, gozoki batek eragindako plazerraz goza dezakete odolean glukosa maila aldatu gabe, betiere gozoki gehiegi jaten ez badute.

Zailagoa dute glutenarekiko intolerantzia duten pertsonek. Hainbat turroi, mazapan eta girlatxeren orea egiteko erabilitako oinarrizko osagaietan ez dago zeliakoentzako kontraindikaziorik; hala ere, turroien orea estaltzen duen olata, adibidez, askotan gari irinarekin egiten da eta, beraz, glutenarekiko intolerantzia dutenek arretaz irakurri behar dute turroi bakoitzaren osagai zerrenda.

Gozoki bat hartzeko unea

Gabonetan bazkariak eta afariak, oro har, landuagoak eta kalorikoagoak dira, horrela komenigarriagoa da gozokia beste une baterako uztea eta otordua fruta digestibo (anana edo papaia), fruta mazedonia, esneki arrunta (jogurta, mamia) edo infusio batekin amaitzea. Gozokia arratsalde erdian hartu dezakegu, kafe, zumo edo infusio batekin lagunduta. Kaloriak egunean zehar berberak izango dira, baina urdaila ez dugu gehiegi nekaraziko eta digestioa ez da hain luzea eta astuna izango. Gauza bera gertatzen da gozokiak gauean jaten baditugu. Bestalde, ez da egia gozokiek, gauean janez gero, gehiago gizentzen dutela.

Kaloriak konparatuz...
Gabonetako gozokien kaloriak... Beste elikagai batzuen kaloriak...
Elikagaia Kaloriak Elikagaia Kaloriak
Zati txiki bana hainbat turroitatik (gogorra, biguna, txokolatezkoa, girlatxea...)(25 gr) 120 Lata bat freskagarri (kola, laranja, limoizkoa... 330 ml) 130
Zati erdi bat hainbat turroitatik (gogorra, biguna, txokolatezkoa...) (40 gr) 190 Croissant bat (unitate arrunta, 65 gr) 234
Polboroi bat (35 gr) 160 Donut bat (unitate komertziala, 45-50 gr) 228
Mazapan bat (25-40 gr) 120 - 190 Magdalena bat (unitate komertziala, 30-40 gr) 164
Bi bonboi txiki(12 gr) 55 Hestebete ogitartekoa (txorizoa, mortadela... 40 gr ogi eta 25 gr hestebete) 190
Bi bonboi handi (30 gr) 137 Ontza bat txokolate edo bi (20 gr) 104
Hiru pikupasa (50 gr) edo 6 aranpasa (60 gr) 100 Palomita artoak (zinemako anoa txikia) 214

Gehiegikeriak konpentsatu...

Oso kalorikoa den plater edo gozokiren bat jateko gogoa baduzu, zentzuz jokatu eta otordu bakoitzeko gehienez ere bat jan. Konpentsazioa honela lortuko da:

  • Hasierako platera koipetsua eta kalorikoa bada, errusiar entsalada edo askotariko frijituak, esaterako, hartu bigarren plater bezala arraina plantxan edo labean entsalada edo barazkiez lagunduta, eta postrerako, fruta freskoa.
  • Bigarren platera haragia edo arraina saltsan bada, hasi plater arin batekin (eltzeko zopa edo arrain zopa, kremak, entsalada bereziak, barazki menestra, etab.) eta amaitu menua digestioa erraztuko duen frutarekin (anana edo papaia) eta infusio digestibo batekin.
  • Postre gozoak, turroiak, mazapanak, polboroiak, etab. hartzen badituzu, aukeratu hasierako platerean zerbait arina (entsalada, barazkia...) eta arraina edo haragia plantxan edo labean barazki goarnizioarekin.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto