Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Organoak ematea: Emaitza gehiago egitea, premiazko beharra

Joan den urtean itxaron zerrendan zeuden 271 pertsona hil ziren, eta emaitza egiteko gai diren gorpu apurren %20 ezin dira erabili senideek baimenik ematen ez dutelako

CONSUMER-en txostena

  Organoen emaitza sustatzen eta laguntzen duten hamar erakunderekin hitz egin eta gero, eta gaiari buruz dagoen arautegia sakon aztertu ondoren, CONSUMER-ek inkesta bat egin die 407 pertsonari, horietatik 50 organo emaile direlarik.

Inkesta honen arabera, espainiar hiritarren %12k bakarrik esaten dute organo emaileak direla eta, horien artean, hamarretik bederatzik egoera hori erakusten duen txartel ofiziala daukate. Dena dela ere, errealitatea ez da dirudien bezain deprimigarria: inkestari erantzun dioten pertsonetatik %64k behin hil eta gero beren organoak helburu solidario horrekin erabiltzeko prest daudela adierazi dute. Horrenbestez, adinez nagusi diren espainiarren %68 organo emaileak direla jo daiteke. Egia esan, lehenago aurreratu den bezala, legez guztiok gara emaile, senideen berariazko ezezkorik dagoenean izan ezik, etxekoek hildakoaren borondatearen transmisore gisa jokatzen baitute.

Emaileak ez direla esan dutenen artean (nahiz eta, ikusi denez, gehienek egiteko prest daudela adierazi duten), erdiak baino gehiagok aukera hori ez dutela sekula planteatu esan dute. Honelako premiazko behar sozial baten aurrean zergatik hartzen duten jarrera pasibo hori galdetuta, %19k oro har dagoen informazio falta aipatu dute, eta ez dakitela konpromiso hori zehazteko nora jo behar duten. Beste datu batzuk, ordea, ez dira aurrekoak bezain esperantzagarriak: ia %40k aitortzen dute emailea ez egiteko arrazoia "utzikeria" dela, are gehiago, %28k garbi esan dute ez dutela baimenik eman nahi beren gorpuaren organoak beste pertsona batzuei bizia emateko transplanteetan emateko. Ezezko hori 45 urtetik gorakoen artean agertzen da gehien (%37), eta 18 eta 44 urte bitartekoen artean askoz txikiagoa da (%19). Argudiatu diren beste motiboetako batzuk dira gai horiekiko beldurra edo arbuioa (%11), adina ez dela egokia (%9), gaixo egotea edo medikamentuak hartzea (%5) eta emailea egiteko "denbora asko behar" delako uste guztiz okerra (%4). Emaileak ez diren %4k bakarrik esan dute emailea ez egiteko arrazoia familiari arazoak edo nahigabea ez ematea dela (45 urtetik gorakoen artean ehunekoa %4 da).

Organoak emateari buruzko informazioaren gaira itzuliz, oso deigarria da komunikabideek zein rol eskasa jokatzen duten ekimen mesedegarri eta altruista honen eragile sustatzaileak izateari dagokionez, ezta dibulgatzaile bezala ere. Emaileak direla esan dutenen artetik %8k bakarrik hartu zuten emaile izateko informazioa telebista, irrati edo bestelako komunikabide batzuetatik. %28k adierazi dute aukera hori medikuen bitartez edo ospitalean jaso zutela, eta beste %22rentzat informazio iturria etxe ingurukoa eta lagunak izan ziren. Ematearen aldeko elkarteen kanpainak (%6) eta farmaziak izan ziren beste iturririk ohikoenak. Erabakia gauzatzeko eta formatu ofiziala emateko helburuarekin, emaileen %36 medikuengana edo ospitalera joan ziren, eta %32k emaileen elkarteetara jo zuten. Organo emaileei emaile bihurtzeko pausoa emateko zer arrazoi izan zuten galdetu zitzaien. Erantzun guztien gainetatik bat nabarmentzen da (%60), hau da, elkartasuna eta beste batzuen bizia salbatzeko aukera, baina beste arrazoirik ere bada: bata pragmatikoa da, "behin hil eta gero, organoak ez zaizkigu ezertarako balio", (%18); eta bestea inguruneari lotuago ageri da: gertutik bizi izan dute transplante baten beharrean egotea zer den eta gaixoarentzat transplantea egin ahal izateko organoak izateak zer esan nahi duen (%14).

Beste elementu interesgarri bat da organo emaileek zuzeneko senitartekoei beren erabakiaren berri ematea da, momentua heltzen denean horiek hartu beharko dutelako hildakoaren organoak ematen diren ala ez esateko erabakia. Inkestan adierazi denaren arabera, gehin-gehienak (%96) kontziente dira batzuetan erabakitzen hain zaila den ekimen honen garrantzia oso handia dela: ia gehienek berariaz jakinarazi diete beren senideei hilez gero beren organoak emateko erabakia hartu dutela, betiere beste pertsona bati edo batzuei transplantatzeko egokiak baldin badira, jakina. Gauzak, ordea, ez dira hain errazak: 12 emailetik batek aitortu egin du bere familiak erabaki solidario horrekin ez dagoela ados jakinarazi diotela.

Horrezaz gainera, hamar emailetik bederatzik uste dute organoak emateko beharraren inguruan gizartea gehiago kontzientziatu behar dela, eta erdien iritzia da organo emaile izateko aukera baloratzen ari direnek hartzen duten informazioa ez dela nahikoa. Dena dela ere, kontsulta egin zaien ia guztiek adierazi zuten organo emailea egitea oso gauza erraza dela.

Emaile ez direnek diotena

Orain arte esandakoz gainera, biztanleria orokorrari egindako inkestak emaile ez direnen iritzira zehatzera hurbiltzeko aukera ere eman digu. Esate baterako, horien artean, hamarretik ia zortzik esan dute ez dutela gaiari buruzko informaziorik hartu. Horrek gauza asko argitzen du, eta ildo jakin bat markatzen du: organo emaileen kopurua handitzeko garatu beharreko lehenengo ekimena organoen emaitzari buruz publiko handira iristen den informazioa hobetu egin behar da, kuantitatiboki eta kualitatiboki. Transplantea behar duten pertsonen kopurua txikia izateak ere izan dezake eragina organo emaitzaren gaineko kontzientziazio sozialari dagokionez: emaile ez diren hamar pertsonatik zazpik dio ez duela ezagutzen transplante bat behar izan duen inor. Gainera, inkestari erantzun dioten ia erdiek esan du organo emaitza ez dela modu eraginkorrean promozionatzen.

Beste gai bati helduta, ia-ia erabateko adostasuna dago legeak ezarritako irizpide baten gainean (%94 alde daude), eta hori da organoak ematearen truke ezingo dela kobratu. Emaile ez direnen artetik bakarrik %1ek uste du kobratzea komenigarria izango litzatekeela. Beste horrenbeste gertatzen da organoak hartzearen truke ordaindu egin beharko litzatekeen galdetzen denean: emaile ez diren artetik %96 ordaintzearen kontra daude.

Ba al dakigu zein den organo baten transplantearen zain dauden pertsonen arazoaren egiazko dimentsioa? Erantzuna ezetz da. Emaile ez direnen artetik %10ek diote badakitela gutxi gorabehera Espainian organoren baten zain dauden pertsonen itxaron zerrenda zenbatekoa den, alegia, aurten 5.000 pertsona. Eta azkenik, beste galdera bati erantzunez, orain emaile ez diren baina organoak emateko prest leudekeen artetik %93k organo guztiak emateko prest leudeke; gainerakoek soilik organo jakin batzuk emateko prest agertu dira, batez ere giltzurrunak eta bihotza. Eta hamarretik batek adierazi du emaile bihurtuz gero ez liokeela bere familiari jakinaraziko (65 urtetik gorakoen artean 6tik 1ek esan du hori).

Berriro ere informazio falta handia dagoela egiztatu da, izan ere, emaile ez diren %2k esan dute beraiek sinesten duten erlijioak ez duela organoak ematea begi onez ikusten, baina egia bestelakoa da, eliza katolikoa eta beste sineste batzuk ez daude organoen emaitzaren kontra.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto