Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bidezko merkataritza: Herrien arteko berdintasuna bultzatzeko ekimena

Bidezko merkataritzako produktuak erosiz herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak murrizten dira

  Gabonak gainean ditugula, ohiko zalantzak sortzen dira lagun eta senideei egiten dizkiegun oparien inguruan. Aukera bat, oso ezaguna ez dena, bidezko merkataritzako produktuak oparitzea da; produktu horiek garapen bidean dauden talde behartsuek egiten dituzte, Europa eta Amerikako dendetara bitartekaririk gabe iristen dira eta ekoizleei duintasunez bizi ahal izateko bidezko prezioa ziurtatzen die. Produktu horiek sektore desberdinak hartzen dituzte barne. Hasi elikaduratik (kafea, tea, azukrea, txokolatea, mermelada, fruitu lehorrak, etab.), artisau eran egindako opari multzo zabaleraino (bitxiak, jazteko osagarriak, papeleria, jostailuak, etxearen apainketa, etb.). Horrela, kontsumitzaileek kalitatea bermatuta duten produktu eta objektu baliagarriak eros ditzakete eta, era berean, iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko desberdintasunak murrizten laguntzen dute.

Bidezko merkataritzako lehen denda 1969an ireki zen Holandan,eta hortik Herbehereak, Alemania, Suitza, Austria, Frantzia, Suedia, Britainia Handia eta Belgikara zabaldu zen. 1990ean, 10 urteko lankidetza informalaren ondoren, European Fair Trade Association (EFTA edo Europako Bidezko Merkataritza Elkartea) sortu zen. Espainian fenomeno hau berriagoa da eta soilik 1998tik aurrera daude establezimenduak produktu horiek eskuratzeko, baina bilakaera positiboa izan da. Eskura ditugun azken datuak 2002. urtekoak dira, 5.911.000 euroko salmenta bolumenarekin. Gaur egun Espainia zortzigarren postuan dago bidezko merkataritzako produktuen inportazio kopuruei dagokienez. Bere aurretik Frantzia, Irlanda edo Suedia daude, besteak beste. Gehien eskatzen diren produktuak elikadura arlokoak dira (salmenten %56), eta kafea da produktu nagusia. Belgika bezalako herrialdeetan kontsumitzen den kafe osoaren %30 bidezko merkataritzara zuzendutako erakundeek inportatzen dute. Espainian, artisau lanak salmenten %40 dira, liburuak eta bestelako produktuak, berriz, %4 soilik. Bidezko merkataritzan elikaduraz hitz egiterakoan, produktu nagusia kafea da, kakaoa ondoren. Bi produktuak herrialde askotan herritarrentzako diru sarreren iturri bakarra dira, eta lurraldeen gehiegizko ustiapenak desertifikazioa eta basoa suntsitzea dakar. Bidezko merkataritzako ekintzekin iparraldeko herrietako kontsumitzaileek garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapenari laguntzen diete, eta horretarako hainbat baldintza betetzen dituzte baliabideak horien beharra duten pertsonek jasotzen dutela bermatzeko, laborantza lurrak gehiegi ustiatu gabe.

Artisau eta ehungintzako produktuei dagokienez, iparraldeko herrietako kontsumitzaileen eskaeran bigarren mailan daude eta kontsumitzaileen joerak bere horretan jarraitzen du, ekoizleen eta merkataritza zentralen arteko (GKE eta bidezko merkataritzako erakundeak) harremanari esker. Salmentak Espainia osoan banatutako 80 denden bidez egin ziren. Denda horiek 1.645 metro karratuko azalera dute guztira eta 382 boluntariok eta 38 pertsona kontratatuk bertan lan egiten dute. Gainera, produktu horiek inportatzaileen web orri desberdinen bidez eskuratu daitezke, baita produktu horientzako txokoa uzten duten ohiko establezimenduetan ere. Duela gutxi banaketa kate handi batzuek ere merkataritza mota honi heldu diote, eta beren apaletan produktu horiek eskaintzen dituzte.

Bidezko merkataritzako produktuen ohiko kontsumitzailearen profila 28 eta 60 urte bitarteko emakumea da, ekonomikoki maila ertainekoa eta gizarte gaiekiko nolabaiteko sentiberatasuna duena. Profil hori izanda, bilatzen dituzten produktuen antzekoak "ohiko" merkataritzan aurki ditzakete; hala ere, nahiago dituzte bidezko merkataritzako produktuak aukeratu beren gizarte inplikazioagatik, hain zuzen.

Merkatua zabaldu eta ahalik eta bezero gehienak erakartzeko asmoz, bidezko merkataritzan inplikatutako GBE desberdinak denden kokapena aztertzen ari dira produktu horiek errazago eskuratzeko. Intermón Ofxam-eko bidezko merkataritzako denden arduradunentzat helburua da dendak eta salmenta guneak hirietako merkataritza gune neuralgikoetatik hurbil jartzea, erosketa erraz egiteko eta gehiegizko ahalegina ez izateko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto