Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kalitate goreneko turroi gogorra: zazpi lagin aztertuta: Antzekoak guztian, prezioan izan ezik

  Turroia eztia eta azukrea egosita lortzen den orea da, arrautza edo albumina zuringoa izan dezake edo ez, eta almendra txigortuak, azalik gabe edo azalarekin, oratuta gehitzen zaizkio. Eztia azukre eta deribatuen bidez ordeztu daiteke (sakarosa, glukosa, glukosa jarabea...) eta beste osagai batzuk (fruitu lehorrak, frutak, txokolatea, etab.), ura eta aditiboak gehitu dakizkioke, egingo den turroi motaren arabera: biguna, gogorra, turroiak fekulekin edo osagai desberdineko turroiak.

CONSUMER-ek turroi gogor tradizional, kalitate goren eta onenaren zazpi lagin aztertu ditu.
La Fama Línea Roja, Antiú Xixona Etiqueta Blanca, El Almendro, El Lobo eta 1880-k "Turrón de Alicante" jatorrizko deitura dute (JD), Delaviuda eta Virginias-ek, aldiz, ez. 300 gramoko kartoizko kaxatan datoz, barnean bi tableta dituztela. Salbuespena La Fama Línea Roja da, 200 gramoko formatuan saltzen delako, tableta bakarrarekin. Batez beste 12,56 euro balio du kiloak, baina prezio barietate handia dago: merkeenak, La Fama Línea Roja, 9,23 euro balio du kiloak; garestienak, berriz, 1880 turroia, bikoiztu baino gehiago egiten du prezio hori, kiloak 20,83 euro balio du-eta. Antiú Xixona Etiqueta Blanca-k 12,8 euro balio du kiloak, Virginias eta Delaviuda-k, berriz, 11,5 euro; El Almendro-k gutxixeago, kiloak 12,5 euro balio du. Azkenik El Lobo, (10,93 euro kiloa) bigarren merkeena da.

Kalitatean eta prezioan hoberena El Almendro da (11,2 euro kiloa), probatzerakoan onena. Beste aukera interesgarri bat El Lobo da, merkeagoa (10,93 euro kiloa) baina probatzerakoan El Almendroren azpitik dagoena. Laginen osaera nutrizionala antzekoa denez eta noizean behin kontsumitzeko produktua dela kontuan hartuta (dastatzerakoan ematen duen plazerra da, prezioarekin batera, kontsumitzaileek aukeratzen duten oinarrizko irizpidea), kalitatean eta prezioan hoberena aukeratzerakoan probatze horretatik ateratako kalifikazioa asko ponderatu da.

Turroi gogorraren osagaiak

Adierazten dutenez, aztertutako turroiek soilik almendra, azukrea, eztia, arrautza zuringoa eta olata dute. El Lobo eta 1880-k glukosa jarabea gehitzen dute, eta Virginias-ek, glukosa jarabeaz gain, fruktosa eta glukosa nahasten dituen jarabea erabiltzen du. Denek diote ez dutela aditiborik erabiltzen.
Almendra, turroi gogor gorenean nagusi den osagaia (gutxienez, %60) koipetan (%53,5) eta landare proteinatan (%20) aberatsa da, fruitu lehor gehienak bezala. Almendran gantz azido insaturatuak dira nagusi (monoinsaturatuak produktu osoaren %33 eta poliinsaturatuak %9), saturatuak, berriz, (txarragoak), askoz gutxiago dira (%4). Lehenengo biak bihotzerako osasungarriak dira odolean kolesterola murrizteko duten gaitasuna dela-eta; horrela, turroi gogorrak egokiagoak dira beste gozoki edo pastel batzuk baino kolesterol maila altua duten kontsumitzaileentzat. Era berean, almendra aberatsa da gantz azido esentzialetan (linoleikoa eta linolenikoa): gure gorputzak ezin ditu horiek sintetizatu eta ezinbestekoak dira zelula mintzak osatzeko, batez ere nerbio zeluletan edo neuronetan. Gainera, almendrei esker turroi gogorrak mineral dezente du, hala nola magnesioa, fosforoa, potasioa, kaltzioa, burdina, zinka eta selenioa (azken horiek antioxidatzaileak dira) eta bitaminetan (tiamina, niacina eta folatoak eta E bitamina, hori ere antioxidatzailea). Baina B1 eta E bitaminen zati bat desegin egiten da almendrak txigortzean. Almendrak zuntz asko du (%14) eta aipatzeko beste osagai bat da turroietan.
Eztia turroi gogorraren beste funtsezko osagaia da, eta turroi gogor gorenetan laranja lorezko eztia edo erromero eztia dira preziatuenak. Arrautza zuringoak turroiari kalitateko proteinak gehitzen dizkio, ezti eta azukre nahasketa -kolore arre ilunekoa- argitzen du eta oreari harrotasuna ematen dio. Azkenik, turroiak estaltzen dituzten olatak zereal irinekin egiten dira, batez ere gariarenarekin. Zeliakoek (glutenarekiko intolerantzia dute, garia, oloa, garagarra, zekalea eta tritikalea -gari eta zekale hibridoa- bezalako zerealen proteina) ez dituzte turroi horiek jan behar, erabilitako zerealak glutenik ez duela adierazten ez badu, behintzat.

Laborategian

  Laborategian aztertu dira zazpi turroi gogor goren horiek eta azterketaren ondorioa da osaera nutrizional oso antzekoa dutela guztiek. Arauak turroi gogor gorenei gehienez ere %5eko hezetasuna eta %2,2ko errautsa izatea exijitzen die, eta gutxienez %11 proteina eta %32,5 koipe izatea. Zazpiek erraz betetzen dituzte araututako baremoak. Hezetasunaren batez besteko portzentajea %2,1ekoa da, balioak El Almendroren %1,4 eta 1880ren %2,8 artean mugitu ziren. Errautsen edukia (zenbat mineral dituen adierazten duena) oso gutxi aldatu zen: %1,9tik %2,1era. Proteinen batez besteko edukia ia %16koa izan zen eta desberdintasunak ez dira aipagarriak. Koipearen edukia -batez ere almendretatik eratorria- %36,5ekoa da batez beste. El Almendrok karbohidrato gutxien (%40,5) eta koipe gehien (ia %40) duen turroia da, eta beraz kaloria gehien duena da, ehun gramoko 585 kaloria, hain zuzen. Besta aldean Virginias dago, proteina (%14) eta koipe (%35) gutxiena du, eta karbohidrato gehiena (%47); horrela, ez da hain kalorikoa: ehun gramoko 557 kaloria. Oro har, turroi gogorraren balio energetikoa oso handia da: ehun gramoko 556 kaloria. Aztertutako zazpi laginek antzeko balioak erakusten dituzte.

Gehiago almendrari buruz

Almendra osagai erabakigarria da turroian: osagairik ugariena da eta produktuaren kalitatea eta prezioa bere baitan dago. Gutxienez izan beharreko almendra portzentajeei erreparatuz, turroi gogorrak honela sailkatzen dira: Gorena (azken produktuak almendra %60 edo gehiago izan behar du), Extra (almendra %46) Estandarra (%40) eta Popularra (soilik %34). Azken produktua hein handi batean almendraren kalitatearen araberakoa da, mota asko daude: Marcona, Mollar, Mixer, Nonpareil, Valentziarra eta beste zenbait. Turroien arau orokorrak ez du turroi mota eta jatorria zehazten, baina "Turrón de Alicante" jatorrizko deitura dutenek (La Fama Línea Roja, Antiú Xixona Etiqueta Blanca, El Almendro, El Lobo eta 1880) produktua Xixonan (Alacant) egin eta enbasatu behar dela eta soilik almendrekin (gutxienez, %60), erle ezti garbiarekin (gutxienez %10), arrautza zuringo, azukre eta olatarekin egin behar dela zehazten du; halaber, eztiak eta almendrak Alacant, Castelló eta Valentziako eskualdeetako produkzio eta elaborazio tokietakoak izan behar dute. Jatorrizko Deitura duten turroi horiek denak turroi gorenak dira eta soilik almendra Valentziarra (Comuna), Mallorca, Marcona, Mollar eta Planeta erabil ditzakete. Aztertutako turroietan soilik bi almendra mota ikusi ziren; marcona (garesti eta preziatuena) eta comuna. Biek "Turrón de Alicante" jatorrizko deitura dute, beraz JD hori duten bost turroiek araua errespetatzen dute. Ez dago ziurtatua marconak comunak baino zapore gehiago ematen diotenik produktuari, baina marcona da turroiak egiterakoan ondoen moldatzen dena. El Almendro, 1880 eta Virginias-ek marcona almendrak erabiltzen dituzte soilik. Delaviuda-k batez ere marcona erabiltzen du, baina comuna ere bai. La Fama Línea Roja eta Antiú Xixona Etiqueta Blanca-k soilik almendra comuna erabiltzen dute, El Lobo-k batez ere comuna, eta marcona kopuru txikiagoan.

Almendra kopuruari dagokionez, lagin guztiek gainditzen dute arauak ezarritako gutxienekoa (azken produktuaren %60), batez bestekoa %62,5ekoa izanik. Almendra gehien duena 1880 da (%65), almendren %95 osoak izanik. Horrek produktuari itxura hobea ematen dio. El Almendro eta La Fama-k %63 almendra zuten. Antiú Xixona Etiqueta Blanca almendra gutxiena duena da (%61), almendra osoetan portzentaje txikiena ere berak dauka (%64).

Azterketa mikrobiologikoa

Azterketa mikrobiologikoak egin zitzaizkien zazpi laginei, beren higiene eta osasun egoera ebaluatzeko. Arauari jarraituz, enterobakterio, E.coli, salmonella, S. aureus eta lizunak eta legamiak zenbatu ziren. Soilik Antiú Xixona Etiqueta Blanca-k ez zuen araudia bete, izan ere arinki gainditu zituen enterobakterioen gehienezko balioak, 100ucf/g, edo unitate kolonia-eratzaileak produktuaren gramo bakoitzeko. Ziur esan daiteke enterobakterioen presentzia hori produktua egiterakoan izandako higiene kaxkarraren ondorioa dela. Nolanahi ere, lagin honen kontsumoak ez die kontsumitzaileei osasun arazorik eragiten.

Era berean, zazpi laginei azterketa espezifikoa egin zitzaien genetikoki eraldatutako osagaiak erabiltzen ote zituzten ikusteko. Emaitza eztabaidaezina izan zen: lagin batek berak ere ez du osagai transgenikorik erabiltzen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto