Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Emakume batek kirurgia estetikoko ebakuntza egin zuen bularretan, horiek silikonazko inplanteekin birkokatzeko eta orbainak disimulatzeko. Ebakuntzaren ondorioz orbainak areagotu egin ziren eta antiestetikoak bihurtu eta, horrek, era berean, arazo psikologiko handiak eragin zizkion emakumeari bere harreman profesional, pertsonal, familiar eta sexualetan. Ebakuntzaren arriskuez aldez aurretik eta behar bezala informaziorik jaso ez zuela uste zuenez, demanda bat aurkeztu zuen klinikaren kontra. Gorenak 2003ko uztailaren 22ko epaiaren bidez dio borondatezko medikuntzan medikuaren eta pazientearen arteko kontratuzko harremana obra errentamendu baten antzekoa dela, lortu nahi den helburua eskuratzeko obligazioa edo bermea areagotzen delako. Gainera, jurisprudentziak aurreikus daitezkeen eta maiz gertatzen diren balizko arriskuei buruz bezeroa informatzeko obligazioa ezartzen dio medikuari, bezeroak baloratu ditzan. Gorenak bezeroari eragindako kalteak ordaintzera zigortu du klinika.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa